E N D
Ibaira txangoa! Kokapena: Galindo Bizkaiko ibaia da. Adar bi ditu: alde batetik Castaños ibaia (Sasiburuko mendilerroaren Eretzatik datorrena) eta bestetik Ballonti (Serantesetik datorrena), urak Nerbioi ibaira isurtzen dituena. Adar biak kontuan hartuta, luzera guztia 15 km izango litzateke, baina Galindo izena bien lotunetatik aurrera duenez 1,5 km luzera besterik ez ditu. Galindo ibaiak Sestao eta Barakaldo arteko mugan du ahoa, Nerbioi ibaian. Deskribapena:Aztertu genuen lekua, ez zen zuhaitzez betekoa, baina landaredi anitza zeukan. Zikinkeriaz betetako ibaia zen eta era askotako onjektuak aurkitu genituen; bizikletak, kafe-makina bat, botilak, latak, plastikoak, etab... Ibaia araztegi baten ondoan zegoen eta horrek uraren garbitasuna handitu zuen. Ura ez zegoen oso kutsatuta. Nahiz eta eremua lokatzez beteta egon, harriak bazeuden eta horiek ura hartzeko erraztasuna eman ziguten. Ibia ez zegoen leku natural baten inguruan, herri handi baten inguruan baizik. Animaliak ez ziren oso anitzak, baina zizareak eta itsas-pulgak aurkitu genituen.
Hausnarketa: Oxigeno disolbatua: Aztertutako ibaiaren oxigeno disolbatuaren baloreak, kaltegarriak izan daitezke especie gehienentzat. Oxigenoaren saturazioa: Ibi honetan oxigenoaren saturazioa urria da. Fosfatoak: Honi eskerjakin izan dugu uraren kalitatea erregularra dela. Nitratoa: Ibai honetako ura ez dago kutsaturik. Uhertasuna: Uraren garbitasuna neurtzean, jakin izan dugu ibai honetako ura gardena dela. PH-a: Urak balio onargarria du. Azterketa: Kiratsa hauteman genuen eta ez genuen ikusi arrain hilik. Ez dugu ikusi olio edo koipearen arrastorik ibai honetan. Tamaina handiko hondakinak aurkitu ditugu, adibidez, gurpilak, poteak, erosketarako gurdiak etab... Bizitza dago Ibaian, arrainak ikusi genituen, muskuiluak eta gauza gehiago ere. Nahiz eta bizitza egon, ibaia ez dago egoera oso onean, bizitza gehiago behar delako, baina, ura oso kutxatuta dago.REOERA A: – Ibaia kanalizatuta dago. – Hondakin ugari dago eta kontrolik gabeko zabortegi bat ere. – Fauna oso urria da. Arrain gutxi batzuk baino ez ditugu ikusi. – Ibaian ez dugu apar ugari ikusi. – Parametro fisikokimikoetan oinarrituz esan dezakegu uraren kalitatea ez dela ona. Ikerketa- taldea Kontsumo tailerreko ikasleak: Garazi Baños, Nerea Ruiz, Aitziber Lopez, Ane Urrutia, Naroa Tamayo, Paula Quijada, Nerea Vicente, Julen Murga, Ane Olano, Aitor Gutierrez eta Beñat Garcia.