90 likes | 276 Views
Petrako bidaia ! ;). NON DAGO PETRA ?. Petraren geografia ;).
E N D
Petraren geografia ;) Petra, Aqabako Golkoa eta Itsaso Hilaren arteko erdi bidean dago, 800 eta 1396 metro arteko garaieran, Edom eskualde menditsuko haran batean, Araba haranaren ekialdean. Gaur egun, Petra, Jordaniako hiriburu den Ammanetik 200 kilometro hegoaldera dago, gutxi gora-behera, atoan, 3 ordutara.
ZER IKUSI DEZAKEGU BERTAN ?
PETRAREN EZAUGARRIAK ;) Petra, amildegi harritsuen artean dagoen hiri troglodita bat da. Harkaitzak eta harriak alde guztietatik ikusten dira. Tokia, hareharriz osatua dago, harea aleen diagenesi edo zementazio eta eranstetik abiatuta eratutako harkaitz detritikoa. Beraz, harkaitz koherente eta gogor bat da. Hareharria hareaz eta pikor txikiko materialez osatutako arrok sedimentario bat da. Bere mineralogian, batez ere kuartzoa eta feldespatoa dago, hau da, granitoetako pikor berdinak, hau baita lurrazalean dagoen arrokarik ugariena.
Bizitaldiaren deskribapena ;) • ALTXORRA ; oso handia da, aurretik 45 metroko garaiera du eta zuzenean hare-harrian dago zizelkatua, Petrako monumentu guztiak izan ezik. Ez dira eraikinak berez, ez dutelako ez oinarririk, ezta zutaberik edo teilaturik ere. Eskulturak direla esan daiteke. Haitzaz zizelkatu dute, labarra zulatuta. • MONASTERIOAK ; monumenturik interesgarrienetarikoa da, eta hara iristeko lau kilometro-edo ibili behar da, eta 9OO-ren bat harmaila dituen mendi-bidexkatik igo. • SAKRIFITZIOEN ALDARERA ; Igotzea are nekagarriagoa da, bidea oso aldapatsua delako.
AHOLKUAK ;) Lehen aholkua hauxe da : Wadi Musan lo egin. Siq kilometro bakarrera dago eta goiz jaikiz gero, atea irekitzen dutenean, goizeko 7etan bertan egon zaitezke. Hala, Altxorrean goizeko 8etan izango zara, artean turistekin argazkiak ateratzeko gameluak ailegatu gabe daudenean. Wadi Musatik datozen taldeak 9-etan heltzen dira, Ammandik datozenak berriz, 11etan. Beraz bi orduko aldea duzu zeuretzat, urrutien dauden monumentuak ikusteko, Monasterioa adibidez. Ez ditugu aholku guztiak ezango baina hau da onena.