1 / 52

Bertsolariak :

Bertsolariak :. Eneritz Azkue Joseba Gojenola Xabier Astigarraga Aitzol Astigarraga. Marrazkilaria :. Kaiet Bengoetxea. Enpresan zenbat lan ezegoki istripu ta ika-mika kaltea jasan ondoren denok urduri eta korrika ardura izan edo ez izan ondokoari harrika jardun seguru bihurtu dadin

whitney
Download Presentation

Bertsolariak :

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. Bertsolariak : Eneritz Azkue Joseba Gojenola Xabier Astigarraga Aitzol Astigarraga Marrazkilaria : Kaiet Bengoetxea

  2. Enpresan zenbat lan ezegoki istripu ta ika-mika kaltea jasan ondoren denok urduri eta korrika ardura izan edo ez izan ondokoari harrika jardun seguru bihurtu dadin lantegiko dinamika enpresa orok izan behar du prebentzio politika.

  3. Prebentzio plana maiz aipatzen da istripuak daudenean hauek saihesten laguntzen baitu ondo gauzatzen denean emaitza onik ezin da lortu egituratu ezean ergonomia, segurtasuna nahiz higieneak lanean atal bakoitzak bere lekua dauka planaren barnean.

  4. Nahiz eta enpresan bakoitzak bete dagokion funtzioa zenbait kasutan beharrezko da denon inplikazioa baina hala ere ahalegin oro sarritan ez da nahikoa gaixotu aurretik nola jartzen den gripearentzat txertoa modu berean landu dezagun istripu prebentzioa.

  5. Langile eta enpresaria ez dira elkarren etsai biak bai dira lantegiaren ezinbesteko osagai langileriak burutu dezan dagokion lana lasai enpresariak izan behar du lan hori ulertzeko gai agintzen zorrotz jakin behar da baina laguntzen ere bai.

  6. Parte hartzea, informatzea eskubidez esku bete beste aldetik arauen eta neurri zehatzen menpe zenbat langilek zenbat borroka zenbat izerdi eta neke ez gaitezela utzikerian orain jauzi ohartzeke eskubideak aldarrikatu ta betebeharrak bete.

  7. Enpresaburu ta langileak elkar ulertu ezean enpresa baten ahalegina gera daiteke hutsean nola jokatu jakin behar da estrategi bakoitzean gakoak datza langileria egoki informatzean egiten zaion kontsultan eta beraren parte hartzean.

  8. Bai teorian baita praktikak ematen ditugunean berdin karguan zein lantaldean aldaketak daudenean formazioak prebentzioa behar du bere muinean izan dezagun gaur bihar edo tokatzen den egunean segurtasuna lanean eta lana segurtasunean.

  9. Gure osasuna jokoan dela izan gaitezen zuzenak arlo honetan behar ditugu guztion proposamenak prebentziorako delegatuak idatzi ditzan txostenak ziurtatzeko jaso direla beharrezko arau denak ez diezagun ihesik egin segurtasunaren trenak.

  10. Prebentzio plana gauzatu eta eramateko aurrera orain badugu behar bezala bideratzeko aukera hainbeste kidez osatua da parekatua gainera gutxienean hiru hiletik behin deitua dago batzera segurtasun nahiz osasuneko batzordea dugu bera.

  11. Enpresan denok egokitzapen fase bat daukagu tira! lehen egunetik hasi behar da arriskuari begira eskubideak, betebeharrak ere jakin behar dira informazio hori jasoaz lortzen da harrera gida denok enpresan ahalik ondoen murgiltzea komeni da.

  12. Iturgin, arotz, mediku edo mekaniko igeltsero lanean pasa behar ditugu ordu asko egunero lan arriskuak ugari dira begira jarri ezkero garaiz neurriak hartu ezean gauza onik ez espero errotarik ezin da mugitu ura pasa eta gero.

  13. Osasunaren zenbat gabezi datozen lan jardunetik gerriko mina batetik eta buruko mina bestetik soluzioak jarri ditzagun inor gaixotu aurretik lehen pausoak irits daitezke lan baldintzak zuzentzetik geure burua zaindu dezagun geure lanaren gainetik.

  14. Enpresan sarri elkartzen dira lana eta desgrazia zenbat langilek ipintzen duen jokoan bere bizia; istripuaren aurreikuspenak badu bere garrantzia gero fruitua jaso nahi bada erein behar da hazia lan istripurik ez gertatzea da helburu nagusia.

  15. Gure osasuna kaltetzen duen zenbat sustantzi lanean gure arnasa zikintzen duten zenbat isurkin airean arriskuaren ebaluaketa egiten dugun unean zergati eta ondorioak isladatuz paperean faktore denak ezabatzea lortuko da azkenean.

  16. Hamaika ordu egoten gara postura behartuetan gero gorputzak gerriko minez erantzuten digu bueltan beti kexatzen ibil gaitezke baina ez daukagu zertan lana eginez postura zuzen eta ergonomikoetan gure gerriak eta bizkarrak baietz eskertu benetan.

  17. Zeinen gogorra, zeinen luzea egiten den lan astea egunero lan berdina eta giro bera arnastea nahi ez badugu zurrunbiloak oharkabe irenstea aldez aurretik komeni zaigu osasunean heztea gorputzak ondo lan egin dezan burua ere zaintzea.

  18. Nahiz hala uste inor ez dago libre gaixotasunetik osasun zaintzak esango digu zer dugun eta zergatik kaltea ez du saihesten baina bai detektatu errotik behintzat nondik jo jakin dezagun okerragotu aurretik ahal den sarrien pasa behar da mediku azterketatik.

  19. Lan ezbeharrak lantokietan nola diren ugaritu prebentzioko neurri gehiago hartzera behartzen gaitu kasu batzutan hainbeste arau nahiz gehiegi iruditu prebentzioak bere oinarri eta helburuak ditu osasun maila areagotuz lan istripuak gutxitu.

  20. Zenbat istripu, zenbat ezbehar jartzen bagara begira zorigaiztoa lantegietan ate joka ari al da? gutxien uste dugun unean dator bizitzaren jira; baina ezbehar kopuru hori jaitsi liteke erdira aukerak ondo aztertu eta ebaluatzen badira.

  21. Saihestu nahian hainbeste susto ezbehar eta apuru osasun eta segurtasuna dira guztion helburu lan arriskuak aurreikusiaz lanean badihardugu prebentzio plana prestatu eta martxan jarrita, seguru istripu asko ekiditeko aukera izango dugu.

  22. Behin eta berriz eztabaidatuz zein diren ildo zuzenak asko kostata egindakoak dira plangintza gehienak hauek abian jarri ondoren sor ez daitezen etenak ezinbesteko izaten dira tarteka ikuskapenak jakin dezagun betetzen diren segurtasun neurri denak.

  23. Gauza ugari ikas daiteke gertatutakoarekin istripu baten zergati eta bere ondorioekin ikerketa bat egin ostean lortutako emaitzekin hurrengo baten egoera horren aurrean zer egin jakin gaurko istripu bera berriro bihar gertatu ez dadin.

  24. Demagun danba! lehertu dela tailerreko gas bonbona baietz guztiak korrika baten hasi hara eta hona baina jendeak ez du egin behar burura etortzen zaiona larrialdia dagoenean lortzeko emaitza ona bakoitzak zuzen bete behar du berari dagokiona.

  25. Haurdunaldiko zure sabela bizi berriaren habi laster amatxo izango zera hartu neurria lanari orain sekula baino gehiago lan arriskuekin adi! Laguntza eskatu beldurrik gabe ondoan daukazunari zure burua zaintzen badugu salbu egongo dira bi.

  26. Nahiz eta ez den posible beti lan egitea gustora eremu txukun, egokituan errazago izango da inbertituaz lan guneetan behar den hainbat denbora neurriak hartuz istripu asko ekidin baietz gerora enpresa bera joan ez dadin ni bezala hankaz gora!

  27. Bada makina tarteko dela makinatxo bat istripu hargatik neurri tekniko denak zuzen bete behar ditu eta guk berriz erabiltzean zuzen, tentuz begiratu axolagabe erabiliaz ez dezagun hanka sartu eta eskua txorizo edo odolki zati bihurtu.

  28. Ondo erabili ta txukun gorde behar dira lanabesak arriskutsuak izan daitezke bestela edonorentzat lanean sarri izaten dira estuasun eta presak alferrik dira hurrengorako egiten diren promesak ondorio txarrak ekar ditzake lanean ardura ezak.

  29. Botoi bat sakaz argia piztu edo ordenagailua ai argindarra, ze inbentoa baina badu arriskua : korrontea den entxufe baten jarri ezkero eskua konprobatuko dugu sarritan entzun izan den kontua osasunantzat kaltegarria dela tentsio altua.

  30. Toka liteke esku eskailera lanean erabiltzea berez da nahiko arriskutsua mehea eta luzea hau ez da gero jolaserako lan erraminta klasea segurtasunak eskatzen digu oinarriak finkatzea ez badugu nahi eskaileratik hankaz gora erortzea

  31. Mezu laburrak, mezu argiak hiruzpalau hitz inguru gure arreta erakartzea lortuko dute seguru arrisku motak, aurrerapenak … adieraztea helburu seinale hoiek prebentzioaren aholkulari ditugu eta kasurik egin ezkero salbu egongo gera gu.

  32. Ez dugu behar babes- ekipo sofistikatuegia eskularruak betaurrekoak ta kaskoa alegia sarritan ezer ez dugu janzten, hori da alferkeria! egunen baten kaltetu ezkero burua edo begia izan dadila istripu bat, ez arduragabekeria!

  33. Ordu erdia mailuan bila denbora galtzen aritu traban zegoen kaxakin tupust eta lurrean amaitu inguru narras zikin batean ezin ondo errenditu hobe denontzat tresnak txukuntzen ta lurra garbitzen ohitu ordena zaintzen baldin badugu ordenak zainduko gaitu.

  34. Arriskutsuak dira bai sua baita ere ke itsua ohartzerako sortzen digute beldurra eta izua hargatik garbi jakin behar da nola luzatu pausua : ezer baino lehen larrialditan eman gure abisua ondoren dena ebakuatu azkenik itzali sua.

  35. Gai kimikoez hitz egiten da enpresan behin eta berriz beren osagai toxikoz eta ondorio kaltegarriz ezabatzea, kontrolatzea ai, horren erreza balitz! istripu latzak gerta daitezke kontu gabe erabiliz beraz produktu kimikoekin jokatu arreta handiz.

  36. Izaki txiki-txikia baina intentzio txarrez betea bere inguruan zabaltzeko prest gaixoa eta kaltea: tuberkulosi, hepatitisa edo hegazti gripea hor daude eta ze neurri hartu komeni da jakitea etxera sartu aurretik itxi diezaiegun atea.

  37. Fresagailuak txirrio hotsa txirbil fina dariola alboko prentsa danba-danbaka ez da isiltzen inola hidraulikako motorrari klank ! apurtu zaio trokola zortzi orduan zaratapean lan eginda hala-hola kalera irtenda iruditzen zait zeharo gorra nagola.

  38. Tornu zarrari hain bere duen dar-dar hori nola kendu martxan jartzean hartzen du eta itzali arte mantendu hargatik hobe bibrazioa geuk saihestuko bagendu nahiz momentuan ubeldu edo zauririk ez nabarmendu eguneroko kolpe jarraiak kaltea eragiten du.

  39. Eguzki izpiek trabak dituzte lantokitara sartzeko fluoreszenteak behar ditugu gelak ondo argitzeko lanpostuetan lanparak jarri argiago ikusteko eta 20 watt eduki ordez 100 baditu hobeto argitan nahiko arrisku bada ilunpean aritzeko.

  40. Udako bero hezearekin izerdia bekokian hurrena berriz zero azpitik neguko egunsentian lan ahalmena gutxitzen ei da eguraldi aitzakian lana hobeto eta gehiago baietz egin lantokian tenperatura, aireztapen ta hezetasun egokian.

  41. Energi motak nahiz eta modu askotan adierazi X izpiak UVA izpiekin ezin ditugu nahasi hauekin zuzen lan egiteak du lana haina garrantzi ez badugu nahi azala erre edo goragalez hasi esposizio maila neurtu ta babes arropak jantzi.

  42. Ohikoa dugu zamak jasotzen norbaitek mina hartzea oinarrizko da bizkarra zuzen ta hankak ondo jartzea baina ahal dela hobe da zama eskuz ez garraiatzea nahiz beharrezko izan ekipo mekanikoak sartzea ez al da hobe eskuen ordez burua erabiltzea.

  43. Hainbeste ordu pasa behar da geldirik hainbat lanetan berdin da zutik zein eserita muskuluentzat kaltetan sufri daitezke gainkargak bizkar sorbalda eta hanketan bestela pasa beharko dugu bizi osoa minetan saia gaitezen lana egiten postura egokietan.

  44. Lanera joan, eseri eta piztu ordenagailua bi klik eginda gutunak jaso edo zabaldu testua urte gutxitan aldatu digu lan egiteko modua tresna geniala izan daiteke edo katxarro alua erabilera ezegokian dago bere arriskua.

  45. Lanak nekatzen ditu garuna eta giharreak berdin gogorik eta indarrik gabe ondo errenditu ezin deskantsu hartzen jakin behar da nekea desager dadin ez gorputzari zein buruari alper-alperrik eragin bakoitzak bere ahalmenetik kanpo ezin du lan egin.

  46. Lo orduetan lan egitea ez du inortxok atsegin behartu arren gure gorputzak ez du funtzionatzen berdin tentuz jokatu aldaketa hau gogorra gerta ez dadin lana arratsaldez gauez ta goizez txandatu daiteke berdin baina janaldi ta loarekin ez txanda pasarik egin.

  47. Bortxakeria psikologiko zapaltzailez eraikia berekoi eta gaiztoa dugu batzuetan gizakia beste aldera begiratzea ez da beti egokia hautsak astinduz kendu dezagun mobbing-aren tapakia amesgaiztoen fabrika bihur ez dezagun lantokia.

  48. Betebeharrez gainezka dago bizitza eta enpresa guztietara iritsi behar; beti estu, beti presa sintoma hauek izaten dute diagnostiko erreza : azken aldian tamalez modan ipini zaigun estresa gaur eguneko bizimoduak sortutako ondoeza.

  49. Gutxien uste dugun unean gertatzen da istripua produkzioaren kate sendoa ustekabean moztua enpresa eta langileentzat lan estra eta gastua baina galerak zenbakitzea ez da beti lan justua neurtezina izan liteke istripu baten kostua.

More Related