610 likes | 746 Views
Harrera-gidaliburua moldatzeko oinarriko agiria. Ebaluazio-tresna : Gogobetetasun-inkesta sartu berri den pertsonari zuzendua. HARRERA. Harrera-prozesuaren jarduerak. Harrerako trebakuntza-plana eta gaitasunen ebaluazioa. Harrera-gidaliburua moldatzeko oinarriko agiria
E N D
Harrera-gidaliburua moldatzeko oinarriko agiria Ebaluazio-tresna: Gogobetetasun-inkesta sartu berri den pertsonari zuzendua HARRERA Harrera-prozesuaren jarduerak Harrerako trebakuntza-plana eta gaitasunen ebaluazioa
Harrera-gidaliburua moldatzeko oinarriko agiria • Harrera-gidaliburua lantzeko materialaren oinarria da. Hura lantzeko argibideak eta txantiloiak biltzen ditu. • zuria argibideetarako, • berdea erabilera gomendatukoak diren baina pertsonalizatu behar diren txantiloietarako, • horia erabilera gomendatukoak diren eta idatzita dauden bezalaxe erabil daitezkeen txantiloietarako, • laranja hautazkoak diren txantiloietarako, hala bere horretan erabil daitezkeenak nola pertsonalizatu behar direnak. • Harrera-prozesuaren jarduerak • Harrera-prozesu batean egin beharko liratekeen jardueren segida ageri du, eta jarduera bakoitzerako erantzukizun estandar bat esleitzen du enpresaren barruan. • Harrerako trebakuntza-plana eta gaitasunen ebaluazioa • Harrerako trebakuntza-jarduerak eta horien jarraipena egikaritzeko eredu bat ageri du. • Denbora-tarte bat igarota, sartu berri den pertsonak berak jaso duen harrera ebaluatzeko eredu bat da.
Enpresaren izena • Gure ongietorria • Enpresa honetan gertatu zen… • Enpresaren aurkezpena. • Alderdi soziolaboralak. • Kudeaketako sistema integratua: kalitatea. • Kudeaketako sistema integratua: prebentzioa. • Ingurumena kudeatzeko sistema integratua. • Kudeaketako sistema integratua: etengabeko hobekuntza. • Kudeaketako sistema integratua: Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunerako Politika. • Informazio-sistemak. • Pertsonak kudeatzeko jarduerak. • Informazio baliagarria. aurkibidea
Zer da harrera-gidaliburu bat eta zer lortu nahi du Harrera-gidaliburua agiri bat da, lantoki dugun enpresa ulertzeko beharrezkoa den oinarrizko informazioa biltzen duena. Enpresaren funtsezko ezaugarriak azaltzeko erabiltzen da, eta, horrekin batera, enpresara sartu berri den pertsonaren lanpostuaren berariazko dokumentazioa eskaini behar du. Gidaliburuak modu soil eta ulerterrazean idatzia egon beharko du. Gure enpresara berriki sartu den edozein pertsonak, beka- edo praktika-programen bidez iritsitakoak barne, izan ditzakeen zalantza nagusiak argitzeko baliagarri izan behar du, hala nola lantoki barruan eskaintzen den trebakuntza, lanbide-heziketaren esparruaren baitan. Baina, informazioa argitzeaz gain, “giza berotasun eta errespetua” ere helarazi nahi da, sartu berriei gure balioak jakinarazi eta kutsatzeko asmoz. “Lehen inpresioa emateko lehen aukera baino ez dago”. Lehen detaile horri esker, pertsonek, gizon-emakumeek, beren premiei arreta jarriko dien enpresa bat ikusiko dute. Gainera, ongi idatzia dagoen eta gure enpresari buruzko oinarrizko ezaugarriak argitzen dituen gidaliburu bat ontzeko gai bagara, informazioa bilatzen xahu litekeen denbora –eta errendimendua– irabazten ari gara. Sartu berri den pertsona baten informazio-premiei aurrea hartzen badiegu, enpresaren eta bertan diren pertsonen artean harreman heldua eraikitzen hasiak gara. Jarraian gida bat aurkituko duzu, harrera berdintasunezko eta eraginkorrak prestatzeko harrera-gidaliburu bat ontzen lagunduko dizuten azalpenekin.
Enpresaren izena Enpresako zuzendaritzak sinatutako mezua, sartu berri den pertsonari modu soilean ongietorria ematen diona. Mezuak berdintasunezko tratua bermatu behar du hizkuntzaren erabileran, eta nabarmendu behar du pertsona eta talentuen aniztasuna enpresarentzat “errentagarria” dela. 1. adibidea: Eskerrik asko XXX-ra etortzeagatik. Ongietorria ematen dizugu, bi alderdiontzat onuragarriak izango diren lan-esperientziak partekatzeko itxaropenaz. Zuretzat, zure garapen pertsonal eta profesionalerako mesedegarria izan daitekeen neurrian. Gure enpresarentzat, hemendik aurrera kide zaituena, zure ekarpena lehiakortasuna hobetzeko eta etorkizuneko erronkei berme handiagoz aurre egiteko lagungarri gerta dakigukeen neurrian. Espero dugu elkarrekiko konfiantzan oinarri harturik harreman emankorra eraiki ahal izatea. Ordu asko emango ditugu elkarrekin. Horregatik merezi du dokumentu hau irakurtzea. Nor garen uler dezazun laguntzeko pentsatua dago: zugan pentsatuz egin dugu. Zure iritziaz lagun iezaguzu agiria egunez egun hobetzen. Eskerrik asko berriro. 2. adibidea: Eskerrik asko XXX-ra etortzeagatik. Jaso ezazu gure ongietorri abegitsua. Gaur elkarrekiko harremanari hasiera emango diogu, eta espero dugu biontzat onuragarria izatea. Eskuartean duzu gure harrera-gidaliburua, gure enpresarekin lehen kontaktua egiteko balioko dizuna. Bertan hainbat alderdiri buruzko informazio baliagarria aurkituko duzu. Aurrerago zure laguntza beharko dugu, zure iritzien bidez agiria hobetuz joateko. Har ezazu behar duzun denbora agiria irakurtzeko, eta nahi dituzun galderak egin itzazu. gure ongietorria ***Pertsonari zuzendutako mezua sartu***
Enpresaren izena • Gune honetan, enpresan sartu berri diren pertsonekin emozio-mailako harremana ezartzeko testu bat paratuko da. Istorio bat idaztea proposatzen dizugu, zure enpresak gauzak nola egiten dituen eta zein balio dituen nabarmentzeko kontaketa bat moldatzea. • Gerentziaren hausnarketa bat txertatzea interesatzen zaigu, gure langileekin eta gure bezeroekin ezarri nahi dugun harreman-mota islatuko duen istorio txiki bat. Originala izateaz gain, alderdi arrazionala nahiz emozionala barne hartu behar ditu. Pertsonala eta ezberdina izan behar du, gure pertsona berriaren aurrean ilusioz beterik eta etorkizun hobea eraikitzeko gogoz aurkezten gaituen zerbait. • Istorio hori taxutzeko zenbait gako: • hobe gure enpresan jazotako benetako gertakaria bada • hobe bezeroak barne hartzen baditu • hobe enpresa bezala definitzen gaituzten balioetako batzuk, emakumeen eta gizonen berdintasuna kasu, agertzen baditu • hobe gogoeta eragiten duen eta irakurketa ezberdinak dituen istorio bat bada • hobe barruko norbaiten ikuspegitik kontatua badago enpresa honetan gertatu zen … Kontakizun hau pertsonak enpresarekin duen lehen kontaktuaren baitan dago. Horregatik, garrantzitsua da idazketa txukuna izatea eta bertan berdintasuna islatzea..
Zer da harrera-gidaliburu bat eta zer lortu nahi du Harrera-gidaliburua moduluka egituratu beharko da. Gaika taldekatutako edukiak bilduko ditu, enpresaren beste jarduera batzuetarako berrerabili ahal izango direnak. Eduki horiek bloke trinkoak osatzen dituzte, eta bloke bakoitzak zentzu propioa izango du. Gidaliburuak hamar modulu ditu; honakoak dira: 1. Enpresaren aurkezpena. 2. Alderdi soziolaboralak. 3. Kudeaketako sistema integratua: kalitatea. 4. Kudeaketako sistema integratua: prebentzioa. 5. Ingurumena kudeatzeko sistema integratua. 6. Kudeaketako sistema integratua: etengabeko hobekuntza. 7. Kudeaketako sistema integratua: Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunerako Politika. 8. Informazio-sistemak. 9. Pertsonak kudeatzeko jarduerak. 10.Informazio baliagarria.
“Enpresaren aurkezpena” moduluaren edukiak Modulu honetan gure enpresa aurkezten dugu. Horretarako baliagarri gerta dakizkiguke eskura ditugun beste aurkezpen batzuk: katalogo orokorrak, Interneteko guneak, produktuen katalogoak eta abar. Ez dugu ahaztu behar garrantzitsua dela kanpoko irudiaren eta barruko irudiaren artean koherentzia mantentzea. Modulu honek honako edukiak ditu: • Misioa, ikuskera eta balioak. Horiek xedatuta badaude, bere horretan aurkeztu behar dira. Komeni da testu argigarri txiki batzuk eranstea, aintzat hartuz harrera-gidaliburua jasoko duen pertsona enpresan berria dela. • Enpresaren organigrama, nola funtzionatzen duen ulertzeko azalpenekin. Garrantzitsua da emakumeak eta gizonak antolakundean non dauden jakitea, eta horretarako pertsonen izenak agertu behar dira, bakoitzak zein rol duen ezagutzeko. • Enpresaren egungo ildo estrategikoen aurkezpen didaktiko laburra. • Enpresaren historia laburra. Gure enpresaren bizitzako gertakari nagusien agerpen kronologikoa: sorreraurtea, eskaera-zerrenda, merkatu edo produktuen inguruko mugarriak, aldaketa esanguratsuak, aitortzak eta abar. • Grafikoak bezero nagusiei eta enpresan ekoizten diren produktu edo zerbitzuei buruzko informazioaz. • Interesgarria da enpresaren bilakaeraren ikuspegi bat eta dokumentu didaktikoak eskaintzea, edonork ulertzeko moduan. • Enpresan erabiltzen ditugun teknologiei buruzko oinarrizko informazioa.
Enpresaren izena Horiek xedatuta badaude, bere horretan aurkeztu behar dira. Komeni da testu argigarri txiki batzuk eranstea, aintzat hartuz harrera-gidaliburua jasoko duen pertsona enpresan berria dela. Azal daiteke enpresak etorkizunari begira dagoen irudi lehiakorra aldezten duela, hainbat auziren inguruan konprometitua, hala nola ingurumena errespetatzea, emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuna eta abar. Esaldiren batean txertatu enpresak bereziki baloratzen dituela bertako emakume eta gizonen lana eta ekarpena, eta pertsonen arteko errespetua eta tratu-berdintasuna sustatzen dituela, sexua, jatorria, arraza, ezintasuna eta bestelakoak gorabehera. aurkezten dizugu enpresaren izena misioa, ikuskera eta balioak LOGO Enpresak bere korporatibo balioetan berdintasunarekin daukan konpromezua azaldu behar du.
Enpresaren izena Enpresaren organigrama, nola funtzionatzen duen ulertzeko azalpenekin. Pertsonen izenak agertu behar dira, bakoitzak zein rol duen ezagutzeko. Komeni da honakoak eranstea: • telefono-aurkibide bat, izen eta atalka (interesgarria izan liteke argazkiak txertatzea) • lehen laguntzan gaitutako langileen zerrenda • larrialdi-planetan gaitutako langileen zerrenda • informazio-teknologien alorrean diharduten langileen zerrenda Gure enpresaren ezaugarrien arabera, eginkizun bereziki garrantzitsuak dituzten langileen zerrenda gainera liteke. aurkezten dizugu enpresaren izena organigrama LOGO
Enpresaren izena • Enpresaren egungo ildo estrategikoen aurkezpen didaktiko laburra. aurkezten dizugu enpresaren izena ildo estrategikoak LOGO Pertsona guztiek ulertu dezaten ildo estrategikoen aurkezpena egin behar da
Enpresaren izena Enpresaren historia laburra. Gure enpresaren bizitzako gertakari nagusien agerpen kronologikoa: sorrera-urtea, eskaera, merkatu edo produktuen inguruko mugarriak, aldaketa esanguratsuak, aitortzak eta abar. aurkezten dizugu enpresaren izena mugarri nagusiak LOGO
Enpresaren izena Bezero nagusiei eta enpresan ekoizten diren produktu edo zerbitzuei buruzko informazioa erakusten duten grafikoak. Interesgarria da enpresaren bilakaeraren ikuspegi bat eta dokumentu didaktikoak eskaintzea, edonork ulertzeko moduan. aurkezten dizugu enpresaren izena bezeroak eta produktuak/zerbituak LOGO Interesgarria da enpresaren bilakaeraren ikuspegi bat eta dokumentu didaktikoak eskaintzea, edonork ulertzeko moduan.
Enpresaren izena • Enpresan erabiltzen ditugun teknologiei buruzko oinarrizko informazioa aurkeztu behar dugu laburki. • Komeni da adieraztea hemen eskaintzen denari buruzko informazio gehiago non lor daitekeen, eta informazio hori nori eska dakiokeen. aurkezten dizugu empresaren izena prozesuak eta teknologiak LOGO Teknologiak edozeinek ulertzeko moduan eta informazio gehiago non aurkitu dezakegun azaldu behar dira.
“Alderdi soziolaboralak” moduluaren edukiak • Atal honetan, gure enpresan dugun harreman soziolaboralen esparruari buruzko zenbait alderdi aipatu behar • dira. • Beraz, premiazkoa da gobernatzen gaituzten barne-araudiak, indarreko hitzarmenean jaso beharko direnak, azaltzea. • Bereziki azaldu behar dugu: • Kontu hauei buruzko zalantzarik izanez gero, garbi adierazi behar da nori galdetu behar zaion. • Atal honetakoedukiekin batera, komeni da sartu berri den pertsonari gomendatzea endatzea agiri honetaz gain bere lan-kontratuaren kopia bat gorde dezala. • Gainera, komeni da gehitzea, baleude, barne-izapideak egiteko inprimakiak eta indarrean dagoen datu pertsonalak babesteko lege organikoaren eskakizunak betetzeko beharrezkoak liratekeen guztiak. • Presentzia kontrolatzeko sistema. • Lan-egutegia eta horri buruzko araudia. • Zerbitzu medikoaren funtzionamendua: zerbitzu sozio-sanitarioak eta oro har lan-osasuna. • Soldata-orri bat zer-nolakoa den, eta zer barne hartzen duen. • Oinarrizko bizikidetza-arauak tabakoari, emakumeen eta gizonen berdintasunezko tratuari edota instalazioen zainketari buruz, besteak beste. Arau horiek enpresa bakoitzaren kasuistikara egokitu beharko dira. • Enpresaren gizarte-zerbitzuak, aipagarriak balira, eta erantzukizun sozial korporatiboaren inguruko jarduerak. • Bizitza pertsonala eta lana bateragarri egiteko enpresak gara lezakeen araudia.
Enpresaren izena • Presentziaren kontrola honela arautzen da: • …... • Lan-ordutegiak langileak burutu beharreko lanaldiaren arabera arautzen dira (adierazi indarrean dagoen presentzia kontrolatzeko prozedura). • Barne-zerbitzu batzuetarako, ordutegi jakin batzuk daude: • - …… • Edozein zalantza izanez gero, galdetu hemen:... harreman soziolaboralen esparrua presentzia kontrolatzeko sistema Gai honi buruz edozein zalantza izanez gero non galdetu behar den adierazi (pertsona eta leku zehatza).
Enpresaren izena Lanaldia eguneko x ordukoa da, xxxx orduko urteko egutegia osatzeko. Egutegia .......-n dago ikusgai, eta eskatu nahi duenarentzat eskuragarri ...... sailean. Orduen inguruko gorabeherak (bajak, baimenak eta abar) honako prozedura honen arabera gobernatzen dira (xehetasunak gehitu). Lanera ez agertzea jakinarazi egin beharko zaio, aurrez, gaineko postuan hurrena dagoen arduradunari, eta hark, era berean, horren berri emango du ..... sailean. Oporrak eskatzeko, prozedura honakoa da:....... Langileak urteko egutegi osoa bete ez badu, oporrak lan egindako egunen araberakoak izango dira. Kalkulu hori ... sailean eska daiteke. harreman soziolaboralen esparrua lan-egutegia Edozein zalantza izatekotan, galdetu…
Enpresaren izena Enpresan zerbitzu mediko bat badago, xxxxx, eskuarki ordutegi hau duena:...; zerbitzua enpresan lan egiten duten pertsona guztiek balia dezakete. Gidaliburuak gertuko beste osasun-zerbitzu edo zerbitzu psikosozialen berri ere emango dizu, eta urtero egin behar dituzun azterketen berri (osasun-kontrol orokorra, bularreko minbizia prebenitzeko kontrola eta abar). Komeni da lan-osasuneko zerbitzuko beste langile batzuk ere aipatzea, hala enpresa barrukoak nola kanpokoak. Gaixotasun-altak eta -bajak .......-n izapidetzen dira. Bajak, haiek eman eta hurrengo 24 orduen barruan jakinarazi beharko dira. Haurdunentzat arriskugarriak diren lanpostuak adieraziko dira, emakume horien barne-mugikortasuna erraztu eta planifikatze aldera. (Zerbitzu medikoak edukitzeko prozedura adierazi). Sarrerako ohar-taulan eta ageriko beste leku batzuetan Lehen Laguntza emateko gaitutako langileen zerrenda aurkituko duzu. Ezbeharrik gertatuz gero, haiengana jo ezazu. harreman soziolaboralen esparrua zerbitzu sozio-sanitarioak eta lan-osasuna Sarrerako ohar-taulan eta ageriko beste leku batzuetan Lehen Laguntza emateko gaitutako langileen zerrenda aurkituko duzu.
Enpresaren izena • Atxikitako soldata-orriaren ereduak erakusten duenez, orrian honako azalpen hauek aurkituko dituzu: • (Hemen azalpen bakoitza deskribatuko da; azalpen ezberdinengatik orduak • inputatzeko barne-prozedurarik badago, hori ere jaso egin behar da) harreman soziolaboralen esparrua soldata-orria Soldata -orrietan ordu gorabeherak nola adierazten diren azaldu behar da.
Enpresaren izena • Enpresa honetan lan egiten dugun pertsona guztiok eremu batzuk eta instalazio batzuk partekatzen ditugu. • Gure eginbeharra da lan-giro egokia edukitzea. Aholkurik onena logika erabiltzea bada ere, bereziki gogorazten dizugu: • Laneko ekipamendua eta oro har instalazioak mantentzea pertsona bakoitzari dagokion ardura da. • Tabakoaren kontsumoaren gainean xedatutako irizpideak errespetatu behar ditugu, erretzaileen eta erretzen ez dutenen arteko elkar ulertzea sustatuz eta legea betez. • Lan-ingurunea pertsona bakoitzaren ardura da azkenean, eta pertsona horrek nola lan egiten duen islatzen du. Ez utzi zure ingurunea hondatzen, edozein gabezia mantentze-lanetako arduradunei jakinaraz iezaiezu. • Pertsonen duintasunari erasotzen dioten irudi, egutegi eta bestelako hedapen-euskarriak ez egotea komeni da. • Hizketan ari zarela, ez ezazu tratu bereizkeriazko edo gutxiesgarririk erabili sexua, arraza edo pertsonen arteko bestelako ezberdintasunak baliatuz. • Eremu komunetan eta atsedenlekuetan, emakumeak eta gizonak dira, biak ala biak, horien erabilera eta garbitasunaren erantzule. harreman soziolaboralen esparrua bizikidetzako oinarrizko arauak Gure eginbeharra da lan-giro egokia eta ondo zaindua edukitzea
Enpresaren izena • Atal honek enpresak eskaintzen dituen izaera sozialeko zerbitzuak nahiz erantzukizun sozial korporatiboaren inguruko jarduerak barne hartu behar ditu. • Adibidez: • Diru-laguntzak ekimen pertsonalez abiatutako hainbat jarduerari. • Abantaila sozialak kontsumo-erakundeekin edo bestelako erakunde batzuekin adostutako akordioei esker. • Gertuko gizarte-baliabideak tratu txarrei, sexu-jazarpenari edo indarkeriazko egoerei aurre egiteko. • Konpromisoak hurbileko ingurune geografikoarekin. • Konpromiso solidarioak GKEekin edo irabazi-asmorik gabeko beste erakunde batzuekin. • Enpresan lan egiten duten pertsonentzat onuragarri izan daitezkeen akordioak prestakuntzaerakunde, teknologia-zentro eta antzekoekin. • Laguntzak eta zerbitzuak gaixotasuna, adina, ezintasuna eta abarrengatik mendeko direnei. • Administrazioaren laguntzak emakumeen ibilbide profesionala sustatzeko. harreman soziolaboralen esparrua gizarte-zerbitzuak eta erantzukizun sozial korporatiboa Giza baliabideen departamentuan informazio gehiago daukazu
Enpresaren izena • Atal honetan, bizitza pertsonala eta lana bateragarri egiteko indarrean dagoen arautegia eta enpresak berak horren inguruan bultzatu dituen hobekuntzak jaso beharko dira. • Era berean, dauden laguntza eta zerbitzu berezien berri emango da. • Adibidez: • - 39/1999 Legea, azaroaren 5ekoa, Lehendakaritzaren Ministerioko langileen familiako bizitza eta lana bateragarriak izan daitezen bultzatzeko. • - Eusko Jaurlaritzaren Seme-alabak dituzten Familiei Laguntzeko Erakundearteko Plana: • Gurasoen lan-utzialdiak seme-alabak zaintzeko • Lanaldi-murrizketak seme-alabak zaintzeko • Familiei laguntzeko zerbitzuak • Laguntza ekonomiko eta fiskalak eskaintzeko neurriak harreman soziolaboralen esparrua kontziliazio-politikak Giza baliabideen departamentuan informazio gehiago daukazu
Kudeaketako sistema integratuko moduluen edukiak: kalitate-sistema, ingurumena kudeatzeko sistema, laneko arriskuak prebenitzeko sistema, etengabeko hobekuntzako sistema, eta gizon eta emakumeen aukera-berdintasunerako politika. Gure enpresak kudeaketa-sistema batez lan egiten baitu, sistema hori harrera-gidaliburuan azaldu egin behar da, oinarrizko mailan bada ere. Eskuarki “kudeaketako sistema integratua” deitzen zaio hiru sistema klasikoen – kalitatea, ingurumena eta prebentzioa– uztarketari; kasu honetan, etengabeko hobekuntzari eta gizon eta emakumeen berdintasun-politikei buruzkoak ere sartu ditugu, antzeko irizpideez funtziona dezaketelakoan. Gure enpresa ohiko erreferentzietako batzuez ziurtatua badago, gidak horien eskakizunak derrigorrez jaso behar ditu. Jarraian, kudeaketa-sistema bakoitzaren edukiei buruzko zenbait argibide eskainiko ditugu. Aipatu sistemak erabat integraturik egonez gero, politika behin bakarrik azalduko da, atal honen hasieran. Gero, sistema bakoitzaren edukia gidaliburu honetan azaltzen dena izango da. Gune honetan adieraz daiteke, halaber, gure enpresak sistema honen oinarrizko osagaia den EFQM ereduaren ildoari jarraiki lan egiten duen. Kalitateari, ingurumen-kudeaketari, prebentzioari, etengabeko hobekuntzari nahiz gizon eta emakumeen aukeraberdintasunari dagokienez, komeni da, gidaliburu honetan ikuspegi orokorra agertu ondoren, pertsona sartu berriaren lanpostua berariaz zein sistemaren mende dagoen zehaztea.
“Kalitate-sistema” moduluaren edukiak Modulu honetan jaso behar dira: • Enpresaren kalitate-politika eta -estrategia, eta horren garrantziari buruzko sarrera labur bat. Kalitatesistema gidaliburu honetan jasota egotea lehen urratsa da gure enpresako pertsona guztiek sistema ezagutzen eta ulertzen dutela eta hura azaltzeko gai direla ziurtatzeko. • Prozesuen mapa, gure enpresak ikuspegi horrekin lan egiten badu, prozesuak zein pertsonen ardurapean dauden adieraziz. • Kalitateak behar duen dokumentazio-sistemaren oinarrizko deskribapena. Kalitatea pertsonek sortzen duten neurrian eta horretarako formulario batzuk baliatu eta bete behar direnez, garrantzitsua da formularioak ezagutzera ematea eta horiek nola erabili behar diren azaltzea. Harrera-gidaliburuak oinarrizko deskribapen bat jaso behar du, baina komeni da, horrez gain, pertsonak kalitate-sistemaren dokumentazioa erabiltzen trebatzeko beste euskarri zehatzago batzuk edukitzea. • Prozedura-eredu baten adibide bat, eta horretarako behar diren agiriena. Hemen adibide bat erakutsi behar da, gero, gidaliburuak lanpostuari buruz duen atalean, sartu berri den pertsonari dagokion berariazko trebakuntza adieraziko baita.
Enpresaren izena Kalitateak enpresan duen garrantzia agertzeko testu laburra. EFQM ereduaren ildoari jarraiki lan egiten badugu, eredu horren aurkezpen laburra eskainiko dugu. Enpresa erreferentziaren batez ziurtatua badago, bezeroen nahiz hirugarren batzuen aldetik, berariaz aipatuko dugu hori. Kalitate-politika aurkeztuko da, gidaliburuan idatzia dagoen bezalaxe. kalitate sistema kalitate -politika Posible da enpresaren kalitate-sistema azaldu behar izatea kanpo-auditoretza badaukagu. Kontutan izan, garrantzitsua da.
Enpresaren izena Gure enpresak xedatutako prozesu batzuekin lan egiten duen neurrian, gidaliburuan horiek eskematikoki erakusten dituen mapa bat jasoko dugu, eta horien arduradun diren pertsonak izendatuko ditugu. kalitate sistema prozesuen mapa
Enpresaren izena Atal honetan, dokumentazioa nola antolatuta dagoen azaltzen da. Kalitate-sisteman jasotako dokumentazioa kontrolatzeko prozedura balia daiteke, edo bestela aurkezpen soil eta koherente bat egin aipatu prozedura azalduz. kalitate sistema dokumentazioa Manual Procedimientos Registros Kalitate-gidaliburuak enpresaren funtzionatzeko eraren oinarrizko ezaugarriak biltzen ditu, haren kalitate-sistemaren arabera. Prozedurek definitzen dute zer egin behar den, nortzuk diren horien arduradunak eta nola jokatu behar den funtsezko auzietan. Erregistroek erakusten dute benetan gauzak prozedurek xedatzen duten moduan egin ditugula. Kalitate Departamentuan informazio gehiago daukazu
Enpresaren izena Atal honetan prozedura bat erakusten da, haren egitura eta ohiko edukia azaltze aldera. Komeni da prozedurari atxikitako erregistroen adibideak ere sartzea. kalitate sistema prozeduraren adibidea Kalitate Departamentuan informazio gehiago daukazu.
“Prebentzioa kudeatzeko sistema” (I) moduluaren edukiak • Atal hau garrantzitsuenetakoa da. Gidaliburuan prebentzio-sistemaren deskribapen orokorra egin behar da, • enpresan sartu den pertsonak: • Prebentzio-sistemaren aurkezpen orokor honetaz gain, dagokion pertsonak hartuko duen lanpostu zehatzaz • aritzean hemen aurkeztu dena zehaztu eta xehatuko da. • Kontzientzia har dezan prebentzioa eguneroko jardunean oinarrizko jarduera dela eta kontura dadin pertsona guztien ardura dela. • Prebentzioaren inguruan zeregin zehatz batean diharduten pertsonen ardura nagusiak ezagutu ditzan, hala kudeaketaren ikuspegitik (prebentzioko teknikariak, prebentzioko ordezkariak, segurtasun-batzordeko kideak) nola ikuspegi operatibotik (lehen laguntzan gaitutako langileak, lehen eta bigarren esku-hartze taldeak eta abar). • Enpresan dauden arriskuak identifika ditzan eta kasu bakoitzean hartu beharreko neurriak zein diren jakin dezan. • Bere lana egitean epe labur eta luzera dauden arriskuak identifika ditzan eta osasun-arazoak saihesteko beharrezko neurriak eska ditzan. • Balizko istripuen eta osasun-arazo fisiko, psikiko edo emozionalen edozein sintomaren aurrean zer egin jakin dezan. • • Larrialdietan zer egin jakin dezan.
“Prebentzioa kudeatzeko sistema” (II) moduluaren edukiak(II) Modulu honen edukiak bat datoz Confebask-ek ondutako gidaliburu orokorrarekin; azken horrek honakoak barne hartzen ditu: • Enpresaren laneko segurtasun- eta osasun-politika, eta horren garrantziari buruzko sarrera labur bat. Kalitate-sistemaren kasuan bezala, politika hau gidaliburu honetan jasota egotea lehen urratsa da gure enpresako pertsona guztiek sistema ezagutzen eta ulertzen dutela eta hura azaltzeko gai direla ziurtatzeko. • Enpresaren arrisku guztien mapa, ikuspegi orokor bat eskaintze aldera; ondoren, lanpostu zehatza aurkeztean, berariazko arriskuak eta horien aurrean hartu beharreko neurriak adieraziko dira. Berariaz aipatuko dira haurdun egotearekin bateragarri ez diren lan-baldintzak. • Pertsonak enpresaren barruan prebentzioari buruz dituen eskubide eta betebeharren zerrenda. • Enpresan prebentzioa nola antolatuta dagoen azaltzeko deskribapen laburra. Deskribapen horren baitan, berariazko rolak betetzen dituzten pertsonak izendatu beharko dira.
Enpresaren izena Prebentzioaren kudeaketak enpresan duen garrantzia azaltzeko testu laburra. Prebentzioa kudeatzeko politika paratuko da, gidaliburuan idatzia dagoen bezalaxe. preventzioa kudeatzeko sistema laneko segurtasun- eta osasun-politika Prebentzioaren oinarrizko printzipioak ulertzen dutela ziurtatu. Ez da bakarrik araudia ulertzea!
Enpresaren izena Arriskuak eta kasu bakoitzean beharrezko diren prebentzio-neurriak berrikusten dira. preventzioa kudeatzeko sistema arriskuen mapa Arriskua Mota Prebentzio-neurria Lantokiko segurtasunaren funtsezko mugarria arriskuak eta dagokien prebentzio-neurriak ezagutzea da.
Enpresaren izena Enpresan sartu den pertsona orok eskubidea du: Enpresan sartu den pertsona orok betebeharra du: • Laneko segurtasun eta osasunaren (LSO) arloan babes eraginkorra izateko. • Arriskuei eta hartutako neurriei buruzko informazioa jasotzeko. • • LSOren inguruko gaietan kontsultatua izan eta parte hartzeko. • • LSOren gainean berariazko trebakuntza jasotzeko. • • Aldian-aldian berariazko osasun-zainketa jasotzeko. • • Segurtasun eta Osasun Batzordekoa izateko bere ordezkarien bitartez (50 langiletik gorako enpresatan). • • Egin beharreko lanerako lan-ekipamendu egokiak erabiltzeko. • • Egiten duen zereginerako eta hark dituen arriskuetarako egokiak diren norbera babesteko ekipamenduak (NBE) jasotzeko. • • Lanak eragindako arrisku larri eta gertukorik egonez gero, gaineko postuan hurrena dagoen pertsonari jakinarazteko eta, beharrezko balitz, jarduna eten edo lantokia uzteko. • Lanean bere segurtasunaz eta bere egintza edo ezegiteengatik kaltetuak gerta litezkeen pertsonenaz • arduratzeko. • Ekipamenduak, makinak, tresnak eta bere jarduera garatzeko darabilen beste edozein bitarteko egoki erabiltzeko. • Enpresak eskaintzen dituen bitartekoak eta ekipamenduak egoki erabiltzeko, enpresak emandako argibideei jarraiki. • Lantokian dauden segurtasun-gailuak ez indargabetzeko eta egoki erabiltzeko. • Segurtasuna arriskuan jartzen duen edozein egoera zein gertatzen diren istripu edo gorabeherak, horiek kalteak eragin ala ez, gaineko postuan hurrena dagoen pertsonari eta esleitutako langileari berehala jakinarazteko. • Aginte eskudunak ezarritako betebeharrak konplitzen laguntzeko. • Enpresaburuari laguntzeko hark lan-baldintza seguruak bermatu ahal izan ditzan. preventzioa kudeatzeko sistema betebeharrak eta eskubideak
Ardura Izenak Jarduera eta eginkizunen xehetasunak Enpresa barruko edo kanpoko prebentzio-zerbitzua Prebentzio-lana esleitu zaion langilea Prebentzioko ordezkaria (Ordezkari sindikala) Segurtasun- eta osasun-batzordea Lehen laguntzan gaitutako langileak Lehen eta bigarren esku-hartze taldeak Enpresaren izena Prebentzioa nola antolatuta dagoen eta enpresan alor horretan bakoitzak duen rola, bere berariazko ardurez, ezagutzeko informazioa. Bereziki garrantzitsua da alor horretan rol nabarmena duten pertsonen izenak jasotzea. preventzioa kudeatzeko sistema antolaketa Ezagutu pertsona hauek! Zure lana seguruago egiten lagunduko dizute.
“Ingurumena kudeatzeko sistema” moduluaren edukiak Atal hau enpresa guztientzat da gomendagarria, baina bereziki ziurtagiria dutenentzat. Gogoratu behar da trebakuntza, zabalkunde eta sentsibilizazioko eskakizunak handiak direla kudeaketa-eredu honetan. Hortaz, modulu honetan jaso beharko dugu: • Enpresaren ingurumena kudeatzeko politika, eta horren garrantziari buruzko sarrera labur bat. Kalitatepolitikaren kasuan bezala, politika hau gidaliburu honetan jasota egotea lehen urratsa da gure enpresako pertsona guztiek sistema ezagutzen eta ulertzen dutela eta hura azaltzeko gai direla ziurtatzeko. • Ingurumen-alderdi nagusien eta horien tratamenduaren mapa (inpaktua, hondakinak, isurpena eta abar), bakoitzarekin hartu beharreko neurrien ikuspegi orokor bat eskaintze aldera. • Ziurtagiria duten enpresen kasuan, prozedura-eredu baten adibide bat, eta horretarako behar diren agiriena. Hemen adibide bat erakutsi behar da, gero, gidaliburuak lanpostuari buruz duen atalean, sartu berri den pertsonari dagokion berariazko trebakuntza adieraziko baita.
Enpresaren izena Ingurumenaren kudeaketak enpresan duen garrantzia azaltzeko testu laburra. Ingurumena kudeatzeko politika paratuko da, gidaliburuan idatzia dagoen bezalaxe. ingurumenakudeatzeko sistema ingurumena kudeatzeko politika Posible da enpresaren ingurumena kudeatzeko politika azaldu behar izatea kanpo-auditoretza badaukagu. Kontutan izan, garrantzitsua da.
Enpresaren izena Ingurumen-alderdiak, horien sailkapena, tratamendua eta azken erabilera berrikusten dira. Enpresak bestelako zerrendaren bat badu, hura ere baliagarria izango da. Helburua kontzientzia harraraztea da. ingurumenakudeatzeko sistema ingurumen-alderdien eta horien tratamenduaren mapa Mota Tratamendua Azken jomuga Ingurumen- alderdia Hondakin bakoitzak bere azken jomuga eta tratamendua dauka. Segurtatu ondo ezagutzen direla.
Enpresaren izena Atal honetan prozedura bat erakusten da, haren egitura eta ohiko edukia azaltze aldera. Komeni da prozedurari atxikitako erregistroen adibideak ere sartzea. ingurumenakudeatzeko sistema prozeduraren adibidea Aukeratu prozedura adierazgarri bat.
“Etengabeko hobekuntzako sistema” moduluaren edukiak Atal honetan, enpresak lehiakorra izateko bidean etengabeko hobekuntza erdiesteko ezarri behar duen funtzionatzeko era azalduko da. Komeni da bi eduki mota agertzea: • Mezu orokor bat, etengabeko hobekuntzaren onurez kontzientziatzeko, eredu horrekin lan egiteko arrazoiak azaltzeko eta hura gauzatzea pertsona guztien ardura dela adierazteko. • Jarduteko era zehatza, pertsonak etengabeko hobekuntzarekiko nola jokatu behar duen azalduko duena. Eskuarki, hobekuntza nola kudeatzen den azalduko duen eta sistema horretan edozein pertsonak parte har dezakeela adierazten duen prozedura bat baliatuko da.
Enpresaren izena Etengabeko hobekuntza gure enpresaren lehiakortasuna bermatzeko egunez egun egin beharreko zeregina da, eta lantaldeetan oinarritua egon behar du. “Hobekuntza-talde” horietako pertsonek gaitasun osagarriak dituzte, xede komun batekin engaiatuta daude, xede hori lortzeko metodo egituratuak erabiltzen dituzte eta lantegi horretan elkarrekiko erantzukizuna dute. Taldeek arazoak aztertu eta konpontzeko tresnak zein prozesuen kudeaketa erabiliko dituzte lanerako. Bezeroaren ahotsa barne hartzen dute tresna egituratuen bidez, hala nola kalitatearen funtzioa (QFD) baliatzea, eta helburu estrategikoak eguneroko jardueran txertatuko dituzte helburuak aurkezteko tresnen bidez, agintemahai integratua edota Hoshin Kanri deitutakoa kasu. Ezagutza kudeatzen duen antolamendu bat baliatzen dute, eta mikrokonpainietan oinarritzen dira. etengabeko hobekuntza kudeatzeko sistema: mezua QFD bezeroaren ahotsa Arazoak aztertu eta konpontzeko tresnak erabiltzen dituzten hobekuntza-taldeak Prozesuen kudeaketa Ezagutzaren kudeaketa Helburuen zerrenda Mikrokonpainiak
Enpresaren izena PLANIFIKATU (PLAN) Asmo eta norabide garbia duten egintzak (xede edo helburu batzuen eta horiek lortzeko beharrezko prozeduren bitartez). EGIN (DO) Planak gauzatu eta datuak biltzea. Egiteak eskatzen du ardurako langileak hobekuntzen inguruan trebatzea eta baliabideak lortu eta esleitzea. etengabeko hobekuntza kudeatzeko sistema: mezua EGOKITU (ACT) Esperientzia lagun, jatorrizko helburuak zuzendu eta hobekuntza-zikloa errepikatzea. Hobe daitezkeen arlo berriak aurkitzea. BERRIKUSI (CHECK) Gure ekintzen emaitzak planen arabera espero direnak ote diren begiratu eta egiaztatzea.
Enpresaren izena Produktibitatea hobetu ahal izateko, etengabeko hobekuntza garatzeko oinarri sendoak ezarriz, eta gertuko lan-inguruneak eragindako xahubidea ezabatu nahi dugulako, produkzio doituaren kontzeptua medio. etengabeko hobekuntza kudeatzeko sistema: 5S-ak Antolaketa Antolaketa: Lanpostuan behar ez den material guztia identifikatu, sailkatu, berezi eta ezabatzea, erabiltzen diren beharrezko gauzak bakarrik gordez. Ordena: Beharrezko materialak edonork modu erraz edo azkarrean aurkitu, erabili eta itzuli ahal izateko nola jarri eta identifikatu behar diren xedatzea. Garbitasuna: Zikinkeria-iturriak identifikatu eta ezabatzea, dena beti erabilia izateko modu egokian dagoela bermatuz. Ikus-kontrola: Normala den egoera bat normala ez den beste batetik erraz bereiztea, ikusgai dauden arauak erabiliz, eta irregulartasunak zuzentzeko nola jokatu behar den xedatzea. Diziplina eta ohitura: Beti ezarritako arauen arabera lan egitea, pertsona guztiek 5 S-ak mantendu eta hobetzeko konpromisoari euts diezaioten sustatuz. Ordena Garbitasuna Ikus-kontrola Diziplina eta ohitura
Enpresaren izena Atal honetan, etengabeko hobekuntza nola egikaritzen dugun azaltzen duen prozedura erakusten da. Idazkera zaindu behar da, pertsonak bere rola ulertzen duela eta jarduteko era argi eta garbi ezagutzen duela ziurtatzeko. etengabeko hobekuntza kudeatzeko sistema: nola egikaritu
“Emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunerako politikak” (I) moduluaren edukiak Modulu honen edukia ohiko gidaliburuetan berria bada ere, Eusko Legebiltzarrak onartutako otsailaren 18ko 4/2005 Legean, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoa, berretsia dago. Gidaliburuaren atal berritzaileenetakoa da; izan ere, moduluaren bidez antolamenduan txertatzen dira sexuagatiko balizko diskriminazio-egoerak saihesteko eta emakumezko eta gizonezko langileen berdintasun egiazko eta eraginkorra bermatu eta sustatzeko lan-sistemak eta -moldeak, emakumeei nahiz gizonei zuzenduak. Mezu ireki eta garbia helarazi behar da: • Emakumezko nahiz gizonezko langileek kontzientzia hartu eta ohar daitezen zergatik den tratuberdintasunaren ikuspegitik lan egitea laneko giroari eta antolakundearen lehiakortasunari begira garrantzitsua. Horregatik, enpresako pertsona guztien ardura da printzipio hori betetzen dela lortzea. • Enpresak garbi adieraz dezan berdintasun-politika zein konpromiso eta jardueratan egikaritzen den, politikaren jarraipena eginez eta beharrezko baliabideak eskainiz. • Pertsona guztiek senti dezaten politika horrekin DENOK, GIZON ETA EMAKUME, irabazten dugula.
“Emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunerako politikak” (II) moduluaren edukiak Deskribapen orokor bat eskaini nahi da, sartu berri den pertsonak, emakumezkoa zein gizonezkoa izan: • Kontzientzia har dezan emakumeen eta gizonen berdintasuna funtsezko balioa dela eta pertsona guztiek egunez egun bere egin behar dutela. • Enpresak berdintasunaren alorrean hartu dituen konpromiso nagusiak balioetsi eta ezagutu ditzan. • Enpresan sor daitezkeen desberdintasun-egoerak edo -zantzuak identifika ditzan eta jakin dezan kasu bakoitzean zein neurri hartu behar diren. • Emakumezko langileen kasuan, lan- eta osasun-baldintzetan berariaz generoari lotutako arriskuak – sexu-xantaia, inguruaren jazarpena, soldata txikiagoa, trebakuntza jasotzeko eta mailaz igotzeko aukera gutxiago eta abar– identifika ditzan eta beharrezko neurriak har daitezela eska dezan. • Lan-eskubideak, bereziki emakumeen kasuan, ezagutu ditzan; izan ere, emakumeek gutxiago parte hartu ohi dute auzi horiei buruzko informazioa ematen den eta eztabaidak burutzen diren guneetan.
Emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunerako politika: informazio orokorra Aurkezpen soil bat egitea komeni da, berdintasun-politikek organizazioetan duten garrantzia eta politika horien oinarrian dauden lege eta gomendioak azalduz. Halaber, Berdintasunaren eremuan hainbat erakunde garatzen ari diren esperientziak eta estrategiak aipa daitezke, eta baita gure erkidegoan berariazko planekin lanean diharduten enpresak ere. Interesgarria izan daiteke antolakundearen argazki labur bat egitea emakumeek eta gizonek lanpostu eta mailen arabera duten presentzia islatuz, modu horretara garbi jakin dezagun zenbat emakumezko zein gizonezko lankide izango ditugun. Ingurunea emakumezkoa edo gizonezkoa den jakiteak hastapenean geure burua hobeto kokatzen lagun gaitzake. Emakumeen kasuan, komeni da antolakundean ari diren eta beren ibilbide edo lanpostuagatik sartu berrientzat “erreferentzia” edo “mentoring” gisa joka dezaketen emakumeak aipatzea (argazkia ere sar daiteke). Hori bereziki interesgarria izan daiteke “zailtasun erantsiak” dituzten emakumeak hartzean (ahalmen-urritasuna dutenak, adinean aurrera doazen eta langabezian denbora luzea daramatenak, genero-indarkeriaren biktimak, etorkinak, goi-zuzendaritzako postuetan diharduten emakume gazteak eta abar).
Enpresaren izena Atal honetan, antolakundean aukera-berdintasunaren printzipioa nola jasota dagoen azaltzen duen prozedura agertzen da, beste atal batzuetan jorratzen ez diren alderdiak nabarmenduz. Alor horretan berariazko politikarik (ekintza positiboak, hobekuntzak hitzarmenetan eta abar) edo aitortza ofizialik izanez gero, agerian jartzeko unea da. Komeni da idazkera zaintzea, emakumezko zein gizonezkoek antzeman dezaten pertsonak benetan beren lanagatik eta gaitasunengatik baloratzen eta aintzatesten dituen enpresa batean parte hartuko dutela, aurreiritzi edo estereotipo sexistak bazter utzita. Emakumezkoen kasuan bereziki, akuilu erakargarria da jakitea lanean hastera doan enpresako zuzendaritza argi eta garbi emakumeen eta gizon berdintasunaren alde engaiatua dagoela. emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunerako politika: berdintasun-plana barne-mailan eta aitortzak Alor horretan berariazko politikarik (ekintza positiboak, hobekuntzak hitzarmenetan eta abar) edo aitortza ofizialik izanez gero, agerian jartzeko unea da.
“Informazio-sistemak” moduluaren edukiak Atal honek enpresaren informazio-sistemei buruzko argibideak eskaintzen ditu. Informazioa gero eta baliabide garrantzitsuagoa bihurtzen ari da –dagoeneko garrantzitsuenetakoa da– eta gero eta gehiago digitalizatzen ari da. Horregatik, oinarrizko zenbait auzi azaldu behar dira: Jarraian eduki estandar batzuk proposatzen dira, enpresa bakoitzera egokitu beharko direnak. • • Enpresaren npresaren informazioa tratatzeko moduari buruzko argibideak eman eta baliabide horrek lehiakortasunaren ikuspegitik duen garrantziaz sentsibilizatzea. • • Nola erabili eguneroko tresnak, posta elektronikoa edo Interneteko nabigatzailea kasu, informazio-iturri orokor gisa. • • Segurtasuna nola egikaritu, bai birusen sarrera saihesteari begira bai segurtasun-kopiei dagokienez. • • Zein pertsonarengana jo informazio eta komunikazioko teknologia-tresnen erabileran aholkularitza jasotzeko. • • Nola bermatu informazioa emakumeei zein gizonei neurri berean heltzen zaiela. Enpresan eraginkorren diren komunikazio- eta informazio-kanalak ongi berrikusi.
Enpresaren izena Informazioa baliabide bat da, erabiltzen ditugun makinak edo materialak bezalaxe. Gure produktibitateak gero eta zerikusi handiagoa du informazio hori baliatzeko moduarekin. Era berean, aukera-iturria da, baita boterearena ere, eta mehatxua ere izan daiteke hura eskura ez badugu edo egoki kudeatzen ez badugu. Gure enpresako emakume zein gizonengana neurri berean heltzen dela bermatu behar da. Gaur egun, informazioa hein handi batean digitalizaturik dago. Horregatik, gure enpresan ditugun informazio- eta komunikazio-teknologiak ahalik eta hobekien erabili behar ditugu. informazio-sistemak oinarrizkoa Inputak Outputak Dirua Informazioa Pertsonak Dirua Ondasunak Informazioa Eragiketak
Enpresaren izena Posta elektronikoa ohiko tresna da gaur egungo gizartean. Gure bizitza pribatuan nahiz lanean erabiltzen dugu, eta sarritan zaila da bien arteko muga non dagoen zehaztea. Lanean, hala ere, honako gomendioak aintzat hartu beharrekoak dira: informazio-sistemak posta elektronikoa erabiltzeko oinarrizko arauak • Posta arduraz erabil ezazu; mezu bat bidali aurretik, pentsatu: dagokion pertsonari zuzendu eta behar duzun oinarrizko informazioa bakarrik idatzi. • Posta zuhurki erabil ezazu, errazagoa baita aztarna digitalei jarraitzea. • Ez iezaiezu birbidali enpresako beste pertsonei zabor-posta, posta sexista edo lanarekin zerikusirik ez duena. • Ez ezazu hartzaile ezezagunei zuzendutako edo gai arraroak dituen espero gabeko posta zabaldu. • Ez ezazu inoiz egikarigarria den fitxategi erantsi bat zabaldu. • Nahi ez duzun posta (spam) jasotzen baduzu, informazio-sistemetako arduradunei jakinaraz iezaiezu, dagozkion neurriak har ditzaten. • Mezuak premiarik gabe ez itzazu gorde; postontzia txukun eduki ezazu, ezinbestekoa bakarrik edukiz. • Mezuak aldi baterako bakarrik gorde, garrantzitsuak diren bitartean. • Zalantzarik izanez gero, informazio-sistemetako arduradunekin harremanetan jar zaitez. Posta elektronikoa modu arduratsuan erabili, behar den neurrian