150 likes | 361 Views
Munduko Zazpi Mirariak. ZAHARRAK. MODERNOAK. hauek ziren:. Hauek dira:. ZEUSEN ESTATUA. CHICHÉN ITZÁ. TAJ MAHAL. RODASKO KOLOSOA. Informazio gehiago izateko, klikatu mirari bakoitzaren gainean. GIZAKO PIRAMIDEA. MACHU PICCHU. ERROMAKO KOLISEOA. ARTEMISAREN TENPLUA.
E N D
Munduko Zazpi Mirariak ZAHARRAK MODERNOAK hauek ziren: Hauek dira: ZEUSEN ESTATUA CHICHÉN ITZÁ TAJ MAHAL RODASKO KOLOSOA Informazio gehiago izateko, klikatu mirari bakoitzaren gainean. GIZAKO PIRAMIDEA MACHU PICCHU ERROMAKO KOLISEOA ARTEMISAREN TENPLUA ALEXANDRIAKO ITSASARGIA PETRA HIRIA JESU KRISTO ERREDENTOREA MAUSOLO ERREGEAREN HILOBIA BABILONIAKO LORATEGI ESEKIAK TXINAKO HARRESI HANDIA
Clasifica los Olinpiako Zeusen estatua Fidiasek zizelkatu zuen boli izeneko materialez, K.a. 432. urte inguruan, gaur egun Olinpia (Grezia) deritzogun lekuan. Estatuak tenpluko korridorearen zabalera guztia betetzen zuen, hamabi metroko garaiera zeukan eta Jainkoa irudikatzen zuen, tronuan eserita. Fidiasek urtebete baino gehiago pasatu zuen estatua modelatzen, eta mila urte inguru iraun zuen, harik eta K.o. VI. mendean izan ziren lurrikaretan, tenpluaren zatirik handiena suntsitu zen arte.
Rodasko kolosoa izeneko estatua handia Kares Lindoskoak egin zuen Rodas uhartean (Grezian) K.a. 292. urtean; horretarako, brontzezko plakak erabili zituen burdinazko armazoiaren gainean. Lurrikara baten ondorioz suntsitu zen K.a. 226. urtean. Plinio Zaharra K.o. I. mendeko erromatar idazlearen arabera, 32 bat metroko altuera zuen.
Mundu Zaharreko Zazpi Mirarietatik zutik geratzen den bakarra da, guztietan zaharrena, gainera. Gutxi gorabehera, K.a. 2570. urtean amaitu zituzten hura eraikitzeko lanak. Piramideak hiru ganbera nagusi ditu: erregearen ganbera, erreginarena eta lur azpiko ganbera.
Artemisaren tenplua Efeso antzinako hirian zegoen, gaur egungo Turkian. Artemisa, Zeusen alaba eta Apoloren ahizpa bizkia, ugalkortasunaren, ehizaren eta gerraren jainkosa zen greziar mitologian. Artemisa jainkosak bizia eman eta kendu egiten zuen. Tenplu horren barruan, hura irudikatzen zuen bi metro luzeko estatua bat zegoen, mahatsondo-egurrez egina, eta zilarrez eta urrez gainestalia.
Alexandriako itsasargia K.a. III. mendean eraiki zuten, Alexandriako Pharos uhartean (Egipton); 115-150 metro arteko altuera zuen. Dorre haren gainean, su batek hiriaren posizioa jakinarazten zien nabigatzaileei. Itsasargia eraikitzeko, marmol-bloke handiak erabili zituzten. 1303. eta 1323. urteetan gertatutako lurrikaren ondorioz suntsitu zen.
Mausolo erregearen agintaldian hasi ziren haren hilobia eraikitzen, eta K.a. 350. urte aldean amaitu zuten, hura hil eta 15 egunera. Alexandro Handiak, barbaroek eta arabiarrek hiria indarrez hartu eta hondatu arren, zutik iraun zuen, baina lurrikara batek suntsitu zuen, 1404. urtean. Egun, ez dago eraikinaren arrastorik.
Babiloniako lorategi esekiak K.a. VI. mendean eraiki zituzten, Eufrates ibaiaren ertzetan. Erregearen jauregiaren alboan zeuden, ibai ondoan, bidaiariek ikusi ahal izateko; herritarrek debekatuta zuten bertara sartzea.
Chichén Itzáko eremu arkeologikoa K.o. 525. urtean sortu zuten, Yucatángo penintsulan (Mexikon); 1988. urtean erregistratu zuen UNESCOk (Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak) Gizadiaren Ondarearen zerrendan, eta 2007ko uztailaren 7an, Munduko Zazpi Mirari Berrien artean sailkatu zuten. Argazkian, Kukulkán tenplua ikus daiteke.
Taj Mahal, Gizadiaren Ondarea, eraikin multzo batek osatzen du; 1631 eta 1654 urteen artean eraiki zuten, Indiako Agra hirian. Kalkulatzen denez, 20.000 gizon behar izan zituzten, gutxienez, Taj Mahal eraikitzeko.
Machu Picchu (Mendi Zaharra) izeneko herrixka XV. mendearen erdialdera eraiki zuten erdialdeko Andeetan (Peruren hegoaldean). 1983. urtetik da Gizadiaren Ondare arkitekturaren eta ingeniaritzaren maisulan hau; ustez, atsedenlekutzat eta jainkotegitzat erabili zuten.
Koliseoa Erroman dagoen anfiteatro monumental bat da, Erromatar inperioaren eta haren artearen handitasunaren adierazpen onenetako bat. K.o. 72. urtean hasi ziren eraikitzen, eta handik zortzi urtera inauguratu zuten. Hasiera batean, anfiteatro ikaragarria zen, eta 50.000 ikusle hartzen zituen; historian zehar, ordea, hainbat aldaketa eta handitze izan zituen. Erromako erdigune historikoa, Koliseoa barne, Gizadiaren Ondare izendatu zuten 1980. urtean.
Petra (harria) Jordaniako gune arkeologiko bat da, K.a. VII. mendearen amaiera aldean sortua. Eraikinaren fatxadek, harrian zizelkatuek, aparteko multzo monumentala osatzen dute; 1985eko abenduaren 6an, Gizadiaren Ondare Historiko izendatu zuten, eta gune hori inguratzen duen zona, berriz, Arkeologiako Parke Nazional izendatu zuten 1993an.
Jesu Kristo Erredentorearen estatua Rio de Janeiron dago, Brasilen, itsas mailatik 709 metrora. Hogeita hamar metroko altuera du guztira, eta lanean bost bat urte igaro eta gero inauguratu zuten, 1931ko urriaren 12an. Estatua eraikitzeko, mila tona hormigoi armatu baino gehiago erabili zituzten.
Txinako Harresi Handia K.a. V. eta K.o. XVI. mende artean eraiki zuten, Txinako inperioaren iparraldeko mugan izan zitezkeen erasoetatik babesteko. Kalkulatzen denez, 8 852 km-ko luzera izan zuen, nahiz eta egun 6 350 km soilik geratzen diren zutik. 6 eta 7 metro arteko altuera du, eta 4 eta 5 metro arteko zabalera. Inperioaren une gorenean, milioi bat gerlarik baino gehiagok zaintzen zuten, eta hura eraikitzen milioika langile hil ziren; hildakoak harresiaren inguruetan lurperatu zituzten. 1987. urtean, Gizadiaren Ondare izendatu zuten.