310 likes | 704 Views
ERRUSIAKO IRAULTZA. Kontzeptua. Kontzeptua. Errusiako Iraultza 1917ko Errusiako Iraultza XX.mendeko gertakizun nagusietakoa da. Handik sortu zen Estatuak lehendabiziz indarrean jarri zituen sozialismoaren printzipio nagusiak. ERRUSIAKO IRAULTZA. Tsarraren Errusia. Tsarraren Errusia.
E N D
ERRUSIAKO IRAULTZA Kontzeptua
Kontzeptua Errusiako Iraultza • 1917ko Errusiako Iraultza XX.mendeko gertakizun nagusietakoa da. • Handik sortu zen Estatuak lehendabiziz indarrean jarri zituen sozialismoaren printzipio nagusiak
ERRUSIAKO IRAULTZA Tsarraren Errusia
Tsarraren Errusia • Ezaugarri orokorrak • Ezaugarri ekonomikoak • Ezaugarri sozialak • Ezaugarri politikoak
Tsarraren Errusia Ezaugarri orokorrak • Biztanlearen eta aberastasunaren arabera Europako potentzia handietariko bat bazen ere, kontinenteko herririk atzeratuena zen (herrialde aurreindustrializatuta zen) Ezaugarri ekonomikoak • Ekonomia atzeratua • Nekazaritza sektore nagusia: • Nekazaritza tradizionala • Lurraren jabetza esku gutxitan • Nekazarien bizi baldintzak oso txarrak • Industrializazioa oso berandu eta eskualde batzuetara mugatuta
Tsarraren Errusia Ezaugarri sozialak • Atzerapen soziala • Gizartea oso polarizatuta • Nekazariak: sektorerik handiena • Bizi baldintzak oso txarrak • Langileak: • Oso kopuru txikia • Politikoki ondo antolatuta • Burgesia: • Oso kopuru txikia • Eragin politiko handiagoa eskatzen zuten • Noblezia: • Oso atzerakoia • Latifundistak • 1861ra arte pribilejio feudalak mantendu zituen
Tsarraren Errusia • Ezaugarri politikoak: autokrazia • Monarkia absolutu anakronikoa • Tsarraren aginpideak ez zeukan mugarik • Herria kontrolatzeko armadaz, poliziaz eta Eliza ortodoxoaz baliatzen zen
ERRUSIAKO IRAULTZA 1905ko Iraultza
1905ko Iraultza • Iraultzaren arrazoiak: • Giza taldeen ezinegona • Japoniako gerra • Iraultzaren faseak • Tsarren erreformak • Iraultzaren ondorioak • Iraultzaren erreformen porrota
1905ko Iraultza Iraultzaren arrazoiak • Giza taldeen ezinegona: Monarkiaren aldeko sektoreak izan ezik beste guztiak aldaketaren alde • Burgesiak monarkia parlamentarioa nahi zuen, Europakoen antzekoa (Alderdi Konstituzional Demokrata: kadeteak) • Nekazariak lurra banatzearen alde: lurraren zuzeneko jabeak izan nahi zuten (Alderdi Sozialista Iraultzailea) • Langileak sistema sozialistaren aldekoak • Boltxebikeak: Marxistak. Tsarismoari aurre egiteko ez zuten inolako loturarik burgesiarekin • Mentxebikeak: Marxistak. Moderatuagoak. Burgesiarekin elkarlanaren aldekoak • Japoniaren kontrako gerra • Gerrako porrotek tsarrarenganako oposizioa indartu zuen
1905ko Iraultza Iraultzaren faseak • Urtarrilean, igandez, langile batzuk manifestazio baketsu joan zitzaizkion tsarrari, lan eta bizi baldintzak hobetzeko eskatzera • Manifestazioa armaz sakabanatu zuten (Igande odoltsua) • Gertakizun horrek iraultza piztu zuen: • Grebak eta matxinadak langileen eta nekazarien artean zabaldu ziren • Armadaren sektore batzuk ere altxatu ziren (Potemkin korazatua)
1905ko Iraultza • Tsarren erreformak • Erreforma politikoa: • Sufragio unibertsala • Duma, ganbara errepresentatiboa sortu zuen • Askatasun zibilen onarpena: • Langileen eskubide sindikalak • Lan murrizketa
1905ko Iraultza Iraultzaren ondorioak • Tsarraren irudia kaltetuta • Boltxebikeentzako irakaspen baliagarria • Burgesia liberalaren interesak eta langile-nekazarienak erabat ezberdinak • Langileak zatituta • Nekazariak ez ziren mugitu
1905ko Iraultza Iraultzaren erreformen porrota • Erregimen parlamentarioak porrot: Parlamentua indar kontserbadoreen esku • Nekazaritzan hartutako erabakiek porrot: Lurraren jabetza ez zen aldatu
ERRUSIAKO IRAULTZA 1917ko Iraultza
1917ko Iraultza • Lehen Mundu Gerra eta 1917ko otsaileko iraultza • Iraultzaren bilakaera tsarraren abdikaziora arte • Behin behineko gobernua • Boltxebikeen jokabidea • Leninen apirileko tesiak • Urriko iraultza • Iraultzaren bilakaera • Boltxebikeak agintean: lehenengo erabakiak • Lurraren banaketa • Bakea: Brest-Litovsk • Boterearen monopolioa • SESB
1917ko Iraultza • Lehen Mundu Gerra eta 1917ko otsaileko iraultza • Iraultzaren bilakaera tsarraren abdikazioara arte • Gerrak agerian utzi zituen Tsarraren Errusiak zituen hutsuneak • Armadaren porrotak • Hornikuntza falta gerran eta hirietan • Gerra dela eta gizartearen sektore asko tsarraren kontra: • Nekazariek: ogia, lurra eta bakea eskatzen zituzten • Langileak: erreformak eta bakea eskatzen zituzten • Burges liberalek erreforma liberalak eskatzen zituzten
1917ko Iraultza Lehen Mundu Gerra eta 1917ko otsaileko iraultza • Behin behineko gobernua • 1917ko otsailean zehar grebak eta manifestazioak gertatu ziren • Manifestazioak gelditzera bidalitako tropek matxinatutakoekin bat egin zuten • Gobernuak dimititu egin zuen eta behin behineko gobernu bat eratu zen (liberalek eta sozialista moderatuek osatutakoa) • Tsarrak abdikatu zuen
1917ko Iraultza Lehen Mundu Gerra eta 1917ko otsaileko iraultza • Boltxebikeen jokabidea • Behin behineko gobernuaren kontra: Erreforma sakonagoak egin nahi zituzten • Bakearen, lurra banatzearen alde • Leninen apirileko tesiak • Prentsan argitaratutako artikulua: • Boltxebikeen helburua iraultza sozialista • Bakea • Lurrak banatzea • Langileen eta nekazarien arteko aliantza • Behin-behineko gobernuarekin eta Dumarekin inongo elkarlanik ez izatea
1917ko Iraultza • Urriko Iraultza • Iraultzaren bilakaera • Herrialdearen egoera orokorra gainbehera zihoala ikusita, Leninek ekintzari heltzea erabaki zuen • Boltxebikeek erraz hartu zituzten Petrogradoko gune nagusiak urriaren 24an • Kerenskik ihes egin ondoren agintea erraz hartu zuten
1917ko Iraultza Urriko Iraultza Boltxebikeak agintean: lehenengo erabakiak • Urriaren 26an Herriaren Komisarioen Kontseiluaren lehen gobernua eratu zen • Gobernuak hiru lan ardatz nagusi jorratu zituen: lurraren arazoa, bakea eta botere politikoaren monopolioa • Lurraren banaketa • Nekazari txiroei lurrak banatu zizkien lur jabeei kalterik ordaindu gabe • Bakea: Brest-Litovsk • Bakea hitzartzen da Alemaniarekin • Boltxebikeen ustez bakea beharrezkoa zen Iraultza bizirik iraun ahal izateko • Boterearen monopolioa • 1918ko urtarrilean aurreko gobernuek aurreikusitako Batzar Konstituziogilea (mentxebikeak gehiengoak) desegin zen • Leninen ustez Batzarrak eredu burgesa zeukan • Poliki-poliki Alderdi Komunista nagusita zen • Komunisten boterea indartzeko Txeka eta Armada Gorria sortu ziren. Oposizioa isilarazi eta desagertzen joan zen • 1918 uztailean Errusiar Errepublika Federal Sozialista eta Sobietarra sortu zen
ERRUSIAKO IRAULTZA Sobietar Batasunaren eraikuntza
Sobietar Batasunaren eraikuntza (1918-27) Gerra Zibila (1918-21) Nazionalitateen auzia Politika ekonomiko berria: NEP (1922-27)
Sobietar Batasunaren eraikuntza (1918-27) Gerra Zibila (1918-21) • Iraultzaileen (Armada Zuria) eta kontrairaultzaileen (Armada Gorria) artean • Kontrairaultzaileek Frantziaren, Erresuma Batuaren, eta Japoniaren laguntza izan zuten • Atzerritarrek Iraultza beste estatu batzuetara helduko zela beldurragatik parte hartu zuten • Armada Gorriak (Troskik zuzenduta) gerra irabazi zuen • Gerraren ondorioak: • Iraultzaren aurretik Errusiaren egoera ekonomikoa kaotikoa bazen, gerra zibilean are larriago bilakatu zen: arazorik larriena hornikuntza izan zen
Sobietar Batasunaren eraikuntza (1918-27) Nazionalitateen auzia • Errusia hainbat hizkuntzaz, kulturaz eta erlijioz osatutako nazio multzoa zen • Nazionalitateak Errusiaren kontrolpean zeuden • Nazionalitate aniztasunari aurre egiteko sobietar estatuak egitura federala hartu zuen • Egitura federalak errepublikaren autogobernua kontuan hartzen zuen, nahiz eta Errusiaren nagusitasuna mantentzen zen • Stalinen garaian nazionalitateekiko errespetua amaitu zen eta zentralizazio prozesuak areagotu ziren
Sobietar Batasunaren eraikuntza (1918-27) Politika ekonomiko berria: NEP (1922-27) • Gerra zibila amaitzean herrialdea suntsituta zegoen: goseak, gaixotasunak eta gerrak milioika biktima eragin zituzten • Nekazaritzako produkzioa mundu gerraren aurrekoa baino bi heren txikiagoa zen. Industriakoa lehengoaren zazpirena • Krisitik irtetzeko politika ekonomiko berria diseinatu zen • 1921etik 1927ra Politika Ekonomiko Berria: NEP. Erabateko aldaketa ekarri zuen SESBeko politika ekonomiko eta sozialean • NEPk sistema mistoa garatu zuen • Industria eta zerbitzuetan enpresa txiki pribatu batzuk sortzeko baimena eman zen • Nekazaritzan konfiskatutako lurrak itzuli ziren • Ondorioak: oinarri ekonomikoak indartu egin zituen eta produkzioa eta biztanleriaren bizimodua hobetu
ERRUSIAKO IRAULTZA Stalinen garaia
Stalinen garaia (1922-53) Agintea eskuratzeko prozesua Estalinismo ekonomikoa
Stalinen garaia (1922-53) Agintea eskuratzeko prozesua • Lenin ordezkatzeko hautagai nagusi bi zeuden: Stalin eta Troski • Troskik Iraultza mundu osora zabaldu nahi zuen • Stalinek “Sozialismoa herri bakarrean” aldekoa zen • Lehia horretan Stalin garaile irten zen • 1927an Stalinek bere eskuetan izan zuen agintea alderdian eta SESB osoan • Alderdi Komunistaren idazkari nagusi eta Estatuko buru bilakatu zen • Stalin, agintea eskuratzeko indarkeriaz baliatu zen: Purgak • Alderdiaren baitan aurkariak kargutik kendu eta hiltzen zituzten • Alderdi komunistak menpean hartu zuen gizarte sobietarra • Stalinek diktadura pertsonala ezarri zuen
Stalinen garaia (1922-53) Estalinismo ekonomikoa • Estalinismo ekonomikoa bost urteko planen bidez garatu zen • Helburua: denbora jakin batean ahalik eta hazkunde ekonomikoko indizerik handiena lortzea • NEP alde batera utzi zuten • Bost urteko planak nekazaritzan eta industria zentratu ziren • Nekazaritzan kolektibizazioak ezarri ziren (estatuko kooperatibak (kolkhoz) eta estatuaren etxealdeak (sovkhoz)) • Kolektibizazioaren aurkako nekazarien jarrerak gainditzeko herri osoak deportatu zituzten: ehunka milaka nekazari kulak hil ziren • 30.hamarkadan landan ia ez zegoen jabetza pribaturik • Industrian sozializazioa ezarri zen: alderdiak kontrolatzen zuen guztia: aurrezkiak, inbertsioak, kontsumoa, prezioak, soldatak • Beraz, Estalinismoaren lorpen nagusiak lurraren sozializazioa eta plangintza ekonomikoa izan ziren. Gainera sobietar erregimena sendotu eta SESB potentzia handi bihurtu zuen