50 likes | 303 Views
Intentsitatea eta magnitudea. Lurrikara baten intentsitate ak lurrikarak eragiten dituen ondorioak neurtzen ditu. Neurri subjektiboa da, eta Mercalli eskalaren bidez neurtzen da.
E N D
Intentsitatea eta magnitudea • Lurrikara baten intentsitateak lurrikarak eragiten dituen ondorioak neurtzen ditu. Neurri subjektiboa da, eta Mercalli eskalaren bidez neurtzen da. • Seismo baten magnitudeak lurrikarak askatutako energia neurtzen du. Neurri objektiboa da, eta Richter eskalaren bidez neurtzen da. Mercalli eskala Richter eskala Eskalen eta behatutako kalteen laburpen-taula Gehiago jakiteko, sakatu eskala bakoitzaren gainean.
Mercalli eskala • Lurrikara baten intentsitatea neurtzen du. • 12 gradu ditu. • Eskalaren maila baxuak pertsonek izandako sentipenetan oinarritzen dira; maila altuenak, berriz, egituran behatutako kaltearekin daude lotuta (eraikinak eraistea, errepideak…). Itzuli hasierako menura
Richter eskala • Seismo baten magnitudea neurtzen du. • Eskala logaritmikoa da; zenbaki oso bat igotzeak adierazten du energiaren intentsitatea 32 aldiz handitzen dela. Eskala honek ez du goiko mugarik. • Lurrikara batean askatutako energia kuantifikatzeko zenbaki bat ematen du. • Lurrikara suntsitzaileenek 9 inguruko magnitudeak dituzte. Adibidez, Japoniako lurrikarak (2011) 8,8ko balioa izan zuen Richter eskalan. Itzuli hasirako menura