50 likes | 421 Views
MONARKIA FEUDALA ETA NOBLEZIA. Monarka Jaun feudalak Gazteluetako bizitza. MONARKIA. Erregeak betetzen zuen leku gorena. Erregea ere jaun feudala zen eta bere feudoetan soilik erabil zezakeen erabat boterea.
E N D
MONARKIA FEUDALA ETA NOBLEZIA Monarka Jaun feudalak Gazteluetako bizitza
MONARKIA • Erregeak betetzen zuen leku gorena. Erregea ere jaun feudala zen eta bere feudoetan soilik erabil zezakeen erabat boterea. • Agintea indartzeko, monarkek beren dinastiaren izaera sakratua nabarmentzen zuten sinboloen eta erritualen bidez (koroatzezeremonian batez ere).
JAUN FEUDALAK Jaun feudalak ziren nobleak, goi-kleroko kideak eta nobleen zaldun basailuak. Jaun feudalek gero eta botere handiagoa eskuratu zuten eta beren gain hartu zituzten monarkenak izandako eginkizun batzuk, hala nola: • Zergak biltzea: Zergak kobratzen zizkieten nekazariei, errota, labea edo beste erabiltzeagatik. • Justizia administratzea: Beren basailuak epaitzeko auzitegiak zituzten. • Txanponak egitea: Batzuetan, noble handiek beren txanponak egiten zituzten.
Inbasioak IX. eta X. mendeetan, hainbat herrik inbaditu zuten Europa. Hona hemen herriak: • Hungariarrak edo magyarrak. • Normandiarrak edo bikingoak. • Sarrazenoak.
GAZTELUETAKO BIZITZA Gazteluak gotorleku harresidunak ziren. Gazteluan jaun feudala bizi zen bere familiarekin, mirabe batzuekin eta soldadu talde batekin. Erasoak gertatzen zirenean, feudoko nekazariak gazteluan babesten ziren. Gazteluak defentsarako prestatuta zeuden. Harrizko egitura nagusi bi zituzten: barrualdea inguratzen zuen harresia eta dorre nagusia. Gazteluak gehienetan leku garaienetan eraikitzen ziren. Hala eta guztiz ere, gazteluak ez ziren bizitzeko erosoak.