180 likes | 453 Views
BA AL DAKIZU ESPAINIAKO ESTATUAN BOTERE PUBLIKOEK EGUNKARIAK IXTEN DITUZTELA? HORIXE DA EUSKALDUNON EGUNKARIA -REN KASUA. Euskaldunon Egunkaria 1990ean sortu zen eta euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra izan zen.
E N D
BA AL DAKIZUESPAINIAKO ESTATUANBOTERE PUBLIKOEKEGUNKARIAK IXTEN DITUZTELA?HORIXE DAEUSKALDUNON EGUNKARIA-REN KASUA
Euskaldunon Egunkaria 1990ean sortu zen eta euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra izan zen.
Euskaldunon Egunkaria-ren lerro editorialean hainbat ezaugarri nabarmentzen ziren: independentea izatea, plurala, aurrerakoia, nazionala, euskararen sustatzailea... Enpresa argitaratzailea 1990ean sortu zen, 1.500 bat akziodunen ekarpenarekin.
2003ko otsailean, Auzitegi Nazionalak Euskaldunon Egunkaria itxi zuen eta hamar lagun atxilotu zituen. Horietatik bostek salatu zuten Guardia Zibilaren esku inkomunikatuta egon ziren bitartean torturatu egin zituztela. Denen artean, 30 hilabete eman dituzte preso. ETAko kide izatea leporatu diete, baina ez dago ez oinarririk, ezta inolako frogarik ere.
2003ko urrian, bigarren operazioa egin zuen Guardia Zibilak, Martin Ugalde Kultur Parkearen eta Egunkaria-ren enpresa taldearen aurka. Zortzi lagun atxilotu eta inkomunikatu zituen. Handik egun batzuetara, Eneko Etxeberria Egunkaria SAko abokatua atxilotu zuten, Auzitegi Nazionalean bertan, eta inkomunikatu egin zuten. Operazio hartan atxilotutako bi pertsonari, itxierako auzian auzipetutako hiruri eta beste hiru langile ohiri delitu ekonomikoak leporatu zizkieten.
Beraz, orain, Egunkaria-ren aurkako bi auzi daude martxan: • bata, itxierako auzia, • eta, bestea, auzi ekonomikoa.
Itxierako auzian, behean agertzen diren Egunkaria-ko bost arduradun ohiak auzipetu dituzte. Fiskalak kasua artxibatzeko eskatu du, froga faltagatik. Hala ere, eta akusazio pribaturik ez dagoen arren, Auzitegi Nazionalak epaiketa egitea erabaki du, AVT eta Dignidad y Justiciak aurkeztutako herri akusazioan bakarrik oinarrituta. Bi elkarte horiek 12 eta 14 urte bitarteko espetxe zigorra eta 14-15 urteko inhabilitazioa eskatu dute. Martxelo Otamendi 14 urteko espetxe zigor eskaera Joan Mari Torrealdai 14 urteko espetxe zigor eskaera Iñaki Uria 14 urteko espetxe zigor eskaera Txema Auzmendi 14 urteko espetxe zigor eskaera Xabier Oleaga 12-14 urteko espetxe zigor eskaera
Madrilen epaituko dituzte, datorren abenduaren 15etik aurrera.
Auzi ekonomikoaren epaiketa noiz egin erabaki gabe dago oraindik. Zortzi lagun daude auzipetuta (horietako hiru itxierako auzian ere badaude), diru kontuak faltsutzea eta zerga iruzurra egitea leporatuta; hau da, delitu ekonomiko hutsak. Horregatik, guztira 184 urteko espetxe zigorra eta 235 milioi euroko isuna eskatu dituzte auzipetuen aurka. Joan Mari Torrealdai Egunkaria SAko Administrazio Kontseiluko lehendakaria Zigor eskaera:26 urte eta 4 hilabeteko espetxealdia eta 32.891.200 euroko isuna • Itxierako auzian ere auzipetuta dago Iñaki Uria Egunkaria SAko kontseilari ordezkaria Zigor eskaera:26 urte eta 4 hilabeteko espetxealdia eta 32.891.150 euroko isuna • Itxierako auzian ere auzipetuta dago Txema Auzmendi Egunkaria SAko Administrazio Kontseiluko idazkaria Zigor eskaera:26 urte eta lau hilabeteko espetxealdia eta 32.891.150 euroko isuna • Itxierako auzian ere auzipetuta dago
Joxe Mari Sors Egunkaria SAko Administrazio Kontseiluko kidea Zigor eskaera:26 urte eta 4 hilabeteko espetxealdia eta 32.891.150 euroko isuna Ainhoa Albisu Egunkaria SAko administrazio saileko langilea Zigor eskaera:26 urte eta 4 hilabeteko espetxealdia eta 32.891.150 euroko isuna Mikel Sorozabal Egunkaria SAko administrazio saileko langilea Zigor eskaera: 21 urte eta 9 hilabeteko espetxealdia eta 27.265.727 euroko isuna Begoña Zubelzu Egunkaria SAko administraziosaileko langilea Zigor eskaera:17 urte eta 2 hilabeteko espetxealdia eta 21.640.933 euroko isuna Fernando Furundarena Egunkaria SAko administrazio saileko langilea Zigor eskaera:13 urteeta 3 hilabeteko espetxealdia eta 21.167.546 euroko isuna
Itxieraz geroztik, hainbat elkartasun ekimen izan dira, Euskal Herrian eta nazioartean. Ezkerrean, ‘Euskaldunon Egunkaria’-ren aldeko manifestazio jendetsua, 2003ko otsailaren 22an. Eskuinean, ‘Egunkaria’-ren aldeko aldarrikapena, Iruñeko Sanferminetan, uztailaren 10ean.
Euskal Herritik kanpokoen artean, nabarmentzekoak dira Katalunian… Bartzelonako Piko Andre Mariaren elizan ‘Euskaldunon Egunkaria’-ren alde egindako ekitaldi bat. 2003ko martxoaren 10ean izan zen.
Madrilen… Espainiako Kongresuko 61 diputatuk eta senatarik ‘Egunkaria’-ren aurkako kasua artxibatzeko eskatu zuten, 2005eko urriaren 19an. eta Bruselan egindakoak. Europako Legebiltzarreko 22 diputatuk (Independentzia eta Demokrazia Taldea, Europako Aliantza Librea, Berdeak, Europako Liberalen eta Demokraten Aliantza eta talderik gabe) ‘Egunkaria auzia’ artxibatzeko eskatu zuten, 2005eko otsailaren 22an.
Euskaldunon Egunkaria-ren itxierak nazioarteko komunikabideetan izan zuen oihartzuna Euskal Herriko auzi batek inoiz izan duen handiena izango da, segur aski.
Egunkaria ixtea hainbat eskubide eta askatasunen aurkako erasoa izan zen: adierazpen askatasunaren murrizketa larria, informazio pluraltasunaren aurkako erasoa eta euskal kultura eta hizkuntza garatzeko eskubidearen aurkakoa. Horrez gain, giza eskubideen aurkako erasoa ere izan zen, atxilotuak torturatu egin baitzituzten. Theo Van Boven NBEko torturari buruzkokontalari bereziak tortura erabiltzeari uzteko eskatu zion Espainiari, 2004. urteko txostenean.
Lagun iezaguzu kasu honen berri zabaltzeneta bidegabekeria hau geldiarazten.
INFORMAZIO GEHIAGO, ONDOKO HELBIDEAN: www.egunkaria.info