1 / 27

Nor da gizon hau?

Nor da gizon hau?. BILA dabilen baten BIDEA. 1694 Ovadan jaiotzen da. Paulo Frantzisko Ovadan jaio da urtarrilaren 3an, Genovatik 50 kilometro iparmende-baldera. Lukas Danei eta Ana Maria Massariren semea da, 16 seme-alabetatik bigarrena; euretatik 11 umetan hil ziren.

ashanti
Download Presentation

Nor da gizon hau?

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. Nor da gizon hau?

  2. BILA dabilen baten BIDEA

  3. 1694 Ovadan jaiotzen da Paulo Frantzisko Ovadan jaio da urtarrilaren 3an, Genovatik 50 kilometro iparmende-baldera. Lukas Danei eta Ana Maria Massariren semea da, 16 seme-alabetatik bigarrena; euretatik 11 umetan hil ziren. Tabako eta tela-denda txiki bat da beraien diru-iturria, hara-hona aldatu beharrean maiz. Halako batean Castellazzora aldatu ziren.

  4. 1713 Zirt-zarteko haserako unea Senitarteko apaiz baten hitzaldiak argituta, Kristo Gurutzekoaren maitasun-garra biztu zitzaion. 19 urteko dela, hartzen du lehen erabaki sendoa: bere izate osoa Jainkoari begira jarri, bere bizitza osoan eta betiko Jainkoari kontsakratuz. Berak ere aldikada horri ”Penitentziara itzultzea”deitzen dio. Baina...norantz jo?

  5. 1715 Jainkoaren bide-bila Jainkoaren ahotsa entzutea iruditu zitzaion harako Aita Santuaren deian, Venezia turkiar gudarostearen mende erortzeko arriskuan zegoela-ta, haren esanera jartzeko gogoa piztu zitzaion. Bere borondatez izena eman du, martiri hiltzeko gogo beroz. Baina otoitzaldi baten argitan zera ikusi du: ez dela hori bere bokazio-bidea. Eta familiara itzuli da.

  6. 1720 Eremu-zale biziera hartzen du Jainkoak gero eta indartsuago deitzen dio bakardadera. Bere gogo-ametsak Alejandriako gotzainari agertzen dizkio. Honek abade argi eta jainkozale batzuen kontzeju-eske bidaltzen du. Gotzainaren irizpide hau betetzearren, atzera-aurrera luzeak egin ondoren, Eramu-zaleen ezaugarrizko jantzia eskatu zion. Gattinara gotzainak bai pozik eman ere. Holan dela, azaroaren 22.eguna erabakigarria da bere bizitzan: bere familiari agur egin eta eremu-zaleen jantzi beltza hartzen du.

  7. 1720 Aparteko bizikizuna Hurrengo sei astetan (1720.azaroaren 23tik 1721.urtarrilaren 1ra), Castellazzo inguruan dagoen San Carlos baselizako sakristiaren osteko gelan ematen ditu, egoerarik txarrenean zegoen ostatuan. Horra San Pauloren haserako GOGOJARDUNAK, bere eremu-zale eta Fundatzaile eginkizunaren hasieran.

  8. 1720 Berebiziko INTUIZIOA Paulok bere “Gogo-bizitzako egutegitxoan” ezartzen ditu egun hauetako barne-sentipen eta bizipenak: hor agertzen du norainoko otoitz-mailara iritzi den, baita bere bizitza osoan bizi eta erakutsiko dituen urrats nagusiak.

  9. Lehenbiziko egunean ezarriko du bere bizitza osoko oinarrizko jokabide eta jomuga: ”Ez dut besterik jakin nahi, ez beste pozbiderik dastatu nahi: Kristorekin gurutziltzaturik bizitzea nahi dut soilik”. Bakardade-aldi honetan idazten du “Jesusen Behartsuen” Erregelak, sortzaile-ametsak betez.

  10. 1720 - 1721 Heldutasun- bidean Berrogeikada hau burutzean, inguruko baselizetako bakardadean bizitzen jarraitzen du, gertuko haurrei katekesia emanez eta igandeetan predikatuz.

  11. 1721 Bizitzako konpromisoa 1721 Un compromiso de vida Trentoko Kontziliotik aurrera (XVI. gizaldian), ordena berri bat sortu ahal izateko, beharrezko zen Aita Santuaren baimena: horregatik, Gattinara jaunak baimen hori eskuratzea eskatu ziola-ta, Paulok Genovatik Erromarako bidea hartu zuen. Erromara iritzi eta, besterik gabe, Vatikanoko atea jo zuen, baina ez zuen inondik inora Inocencio XIII. Aita Santuarekin egoterik lortu.

  12. Santa Maria Nagusia elizan, “Salus Populi Romani” izeneko Andra Mariaren aurrean otoitzari eman zion; bere aurrean egin zuen Pasiotarren lehenengo botoa: “Gure burua behartzen dugu Kristoren Nekaldiaren oroitzapena bultzatzera eta misio-lagunak elkartzen saiatzera”.

  13. 1722 - 1725 Bila eta bila Castellazzora itzuli zenean, Joan Bautista bere anaia bildu zitzaion, sortzaile-lanetan hur-hurreko lagun eta bere gogo-zuzendari bere heriotzara arte, 1765an. Hiru urtetan bi anaiak eremuzale-bizitzan iraun zuten, Pasiotarren Erregelak bereganatzen, baselizaz-baseliza aldatuz.

  14. Herriari fede-bizitzan laguntzearren bakarrik utziko zuten bakardadea: parrokietan lagundu, katekesia eman eta predikatzen.

  15. 1725 Familia BERRIAREN lehen urratsak Urte Santua zen. Paulok eta Joan Bautistak Jubileuko Barkamenak irabazi nahi zituzten. Kardinal baten laguntzaz, Benedicto XIII. Aita santuak Erromako eliza batera egin zuen bisitaldiaz baliatuz, ”Jesusen Behartsuak” proiektua berari agertu zioten. Aita Santuak hitzez baietza eman zien, baina inolako idatzizko agiririk gabe, eta lagunak biltzeko baimena ere bai.

  16. 1726 Nekeminaren ukitua Corradini kardinalak aukera berri bat jarri zien aurrean: Erroman oraindik amaitzear zegoen Gallicano ospitalean bizitzea. Hemen dastatu zuten gertutik giza-sufrimenduaren astuna. Ospitaleko zuzendari sendagileak, haien ardurapean jarri zuen bertako gaixozainen fede-bizitzaren erantzukizuna. Eta, guztien onari begira, Apaizgintza hartzeko prestatu daitezela adierazten die.

  17. 1727 Apaiz ministeritza Ekainaren 7an, Benedikto XIII. Aita santuak apaiz ordenatzen ditu. Paulok 33 urte ditu. Eta han ospitalean “Jesusen Behartsuen” elkartea ezin eratu zutenez, Erroma utzi eta haserako bakardadera erretiratzea erabakitzen dute. Eta Toscanan, Erromatik ipar-mendebaldera, Argentario mendian hasten da haien bizitza elkarte-itxura hartzen.

  18. 1737 Lehenbiziko komentua eta martxan jartzea 1730.urtean eman zuten lehenbiziko misioa inguruko herri baten: Talamonan. Urte batzuk geroago bildu zitzaien beren anaia Antonio eta beste hainbeste gazte prailegai. Baseliza baino bizileku zabalago baten beharrizana sortu zitzaien. Paulok “ERRETIROA” deitu zion, munduko zurrunbilotik aparte egotea azpimarkatuz. Andre Maria Elizan Eskeiniaren etxe eta elizaren bedeinkapen-eguna 1737.urtean ospatu zen.

  19. 1741 Familia Berriaren onarpen ofiziala Baina Erregelen onarpen ofiziala falta zen. Kardenalen batzorde batek, hartarako izendatuak, aztertu zituen, beraietan agertzen zen gehiegizko gogortasuna leunduz; eta Aita Santuak onartu zituen 1741.urteko maiatzean; orduan gauzatu ahal izan zuten Paulok eta bere lagunak agiriko erlijioso Profesa.

  20. Familia Barri honen izena hau izango da: “JESUKRISTO GURE JAUNAREN GURUTZE SANTUAREN ETA NEKALDIAREN APAIZ ERREGULAR OINHUTSAK”. Izendapen honetan agertzen da argi eta garbi Elizan izango duen berezitasuna.

  21. 1746 Superior General y primer Capítulo 1746 Nagusi Jenerala eta lehenbiziko kapitulua Benedicto XIV. Aita Santuak izendatzen du Paulo Gurutzekoa Pasiotarren Kongregazioko Jeneral Nagusi. Paulok eratzen du Kapitulu Orokorra eta denak aho batez onartzen dute bere izendapena. Handik aurrera bere gain geratzen da Pasiotarren Kongregazio sortu-berriaren erantzukizuna.

  22. 1744 - 1761 Famili berriaren zabalkunde sendoa Konstituzioak onartu zirenetik, Kongregazioak, zuhaitz gazte bat bailitzan, laster zabaldu zituen hara-hona bere adarrak, kontrajarritako lagunarte jakin batzuen traba eta guzti: Vetralla (1744), Soriano (1744), Ceccano (1748), Toscanella (1748), Falvaterra (1751), Paliano (1752), Terracina (1752), Monte Cano (1758), San Jose (1761), nobiziadu-etxe izateko, Argentario mendian. 1767. urtean zabaldu ahal izan zuten Erroman egoitza-ostatu txiki bat, Santokristori eskainia.

  23. 1771 Bizi-adierazpen berria 1735. urtetik gora, ba zebilen Pauloren buru-bihotzetan beste amets bat: Pasiotar Erlijiosen Monasterio bat zabaltzea. Baina amets eder hau hezurmamitzeak etengabeko joan-etorriak eta ardurak eskatzen zizkion, eta Paulok nahiko eta gehiegi buruhauste zeukan bere misiogintzan eta Institutoaren zuzendaritzan. Baina, azken baten, 1771.urteko maiatzaren 3an zabaldu zen Tarquinian Pasiotar emakumeen lehen-biziko Monasterioa.

  24. 1773 Erroman finkatzea: oparia Urte honetan, Clemente XIV. Aita Santuak eskaini zion aukera aproposa Erroman etxe ederrago bat izateko, Joan eta Paulo martiri santuei eskainitako basilika ikusgarri eta guzti; Paulo eta Joan Bautista Danei bi anaien izen berekoak, egin-eginean. Hantxe izan zen buru azken Katipulu orrokorrean, Erregelen behin betiko onarpena jasoz.

  25. 1775 Culminación de una vida 1775 Bizitza baten burutzea Urriaren 18an Erroman hil da, Joan eta Paulo santuen etxean, egitasmo zoragarri bat martxan eta indarrean jarri ondoren. Bere 82 urte betetzear zituela, 230 apostolutza-ekintzetan parte hartu zuen (misio santuak eta gogojardunak), eta gogo-zuzendaritzako eskutitz pila bat utziz: 2.000tik gora ezagutzen dira gaur egun.

  26. Jarraitzaile eredua Pauloren santutasuna zabal eta sendo ezarrita zegoen Italiako lurralde askotan; hil eta berehala hasi zen bere beatifikazio eta kanonizazio-prozesua; baina gizarte eta politiko giro aldrebesak astiroagotu zuen haserako abiadura. Joanak joan, Pio IXak beatifikatu zuen 1853.urteko maiatzaren 1an, eta kanonizatu 1867.urteko ekainaren 29an.

More Related