270 likes | 426 Views
Nor da gizon hau?. BILA dabilen baten BIDEA. 1694 Ovadan jaioten da. Paulo Frantzisko Ovadan jaio da urtarrilaren 3an, Genovatik 50 kilometro iparmende-baldera. Lukas Danei eta Ana Maria Massariren semea da, 16 seme-alabetatik bigarrena; euretatik 11 umetan hil ziran.
E N D
BILA dabilen baten BIDEA
1694 Ovadan jaioten da Paulo Frantzisko Ovadan jaio da urtarrilaren 3an, Genovatik 50 kilometro iparmende-baldera. Lukas Danei eta Ana Maria Massariren semea da, 16 seme-alabetatik bigarrena; euretatik 11 umetan hil ziran. Tabako eta teladenda txiki bat da euren diru-iturria, hara-hona aldatu beharrean sarri. Halako baten Castellazzora aldatu ziran.
1713 Zirt-zarteko hasierako unea Senitarteko abade baten berbaldiak argituta, Kristo Gurutzekoaren maitasun-garra biztu jakon. 19 urteko dala, hartzen dau lehen erabagi sendoa: bere izate osoa Jainkoari begira jarri, bere bizitza osoan eta betiko Jainkoari konsakratuz. Berak ere unekada horri ”Penitentzira bihurtzea”deitzen deutso. Baina... norantza jo?
1715 Jainkoaren bide-bila Jainkoaren ahotsa entzutea begitandu jakon harako Aita Santuaren deian, Venecia turkiar gudarostearen mende jausteko arriskuan egoala-ta, haren esanera jarteko gogoa biztu jakon. Bere borondatez izena emon dau, martiri hilteko gogo beroz. Baina otoitz-aldi baten argitan zera ikusi dau: ez dala hori bere bokazino-bidea. Eta familiara bihurtu da.
1720 Eremu-zale bizikera hartzen dau Jainkoak gero eta indartsuago deitzen deutso bakardadera. Bere gogo-ametsak Gotzainari agertzen deutsoz. Honek abade argi eta jainkozale batzuen kontzeju-eske bialtzen dau. Gotzainaren erispide hau betetzearren, atzera-aurrera luzeak egin ondoren, eremu-zaleen ezaugarrizko jantzia eskatu eutson. Gattinara gotzainak bai pozik emon ere. Holan dala, azaroaren 22. eguna erabakiorra da bere bizitzan: bere familiari agur egin eta eremu-zaleen jantzi baltza hartzen dau.
1720 Aparteko bizikizuna Hurrengo sei astetan (1720.azaroaren 23tik 1721.urtarrilaren 1ra), Castellazzo inguruan dagoan San Carlos baseleizako sakristiaren osteko gelan emoten ditu, egoerarik txarrenean egoan ostatuan. Horra San Pauloren hasierako GOGOJARDUNAK, bere eremu-zale eta Fundatzaile eginkizunaren hasieran.
1720 Berebiziko INTUIZINOA Paulok bere “Gogo-bizitzako egutegitxoan” ezarten ditu egun honeetako barru-sentipen eta bizipenak: hor agertzen dau norainoko otoitz-mailara heldu dan, baita bere bizitza osoan bizi eta erakutsiko dituan urrats nagusiak.
Lehenengo egunean ezarriko dau bere bizitza osoko oinarrizko jokabide eta jomuga: ”Ez dot besterik jakin nahi, ez beste pozbiderik dastatu nahi: Kristorekin gurutziltzaturik bizitzea nahi dot soilik”. Bakardade-aldi honetan idazten dau: “Jesusen Behartsuen” Erregelak, sortzaile-ametsak betez.
1720 - 1721 Heldutasun- bidean Berrogeikada hau burutzean, inguruko baseleizetako bakardadean bizitzen jarraitzen dau, hurreko umeei katekesia emonez eta domeketan predikatuz.
1721 Bizitzako konpromezua 1721 Un compromiso de vida Trentoko Kontziliotik aurrera (XVI. gizaldian) ordena barri bat sortu ahal izateko, beharrezko zan Aita Santuaren baimena: horregaitik, Gattinara jaunak baimen hori lortzea eskatu eutsola-ta, Paulok Genovatik Erromarako bidea hartu eban. Erromara heldu eta, beste barik, Vatikanoko atea jo eban, baina ez eban inondik inora Inocencio XIII. Aita Santuagaz egoterik lortu.
Santa Maria Nagusia eleizan, “Salus Populi Romani” izeneko Andra Mariaren aurrean otoitzari emon eutson; bere aurrean egin eban Pasiotarren lehenengo botoa: “Geure burua behartzen dogu Kristoren Nekaldiaren oroitzapena bultzatzera eta misio-lagunak alkartzen ahalegintzera”.
1722 - 1725 Bila eta bila Castellazzora bihurtu zanean, Joan Bautista bere anaia batu jakon, sortzaile-lanetan hur-hurreko lagun eta bere gogo-zuzendari bere heriotzara arte, 1765an. Hiru urtetan bi anaiak eremuzale-bizitzan iraun eben, Pasiotarren Erregelak berenganatzen, baselizaz-baseliza aldatuz.
Herriari fede-bizitzan laguntzearren bakarrik utziko eben bakardadea: parrokietan lagundu, katekesia emon eta predikatzen.
1725 Familia BARRIAREN lehen urratsak Urte Santua zan. Paulok eta Joan Bautistak Jubileuko Parkamenak irabazi nahi ebezan. Kardinal baten laguntzaz, Benedicto XIII. Aita santuak Erromako eleiza batera egin eban bisitaldiaz baliatuz, ”Jesusen Behartsuak” proiektua berari agertu eutsoen. Aita Santuak berbaz baietza emon eutsen, baina ezelango idazki barik, eta lagunak batzeko baimena ere bai.
1726 Nekeminaren ikutua Corradini kardinalak aukera barri bat ipini eutsen aurrean: Erroman oraindik amaitzear egoan Gallicano ospitalean gaixozain zerbitzuan jartzea; ezkabia gatxak jotako gaixoak zainduko ebezan; Paulo eta Joan Bautista hatara jarri ziran. Ospitaleko zuzendari sendagileak, gaixoen espiritu-bizitzako ardurea eskeintzen deutse; eta, guztien onari begira, Abadetza hartzeko prestatu daitezala adierazoten deutse.
1727 Abade ministeritza Ekainaren 7an, Benedikto XIII. Aita santuak abade ordenatzen ditu. Paulok 33 urte ditu. Eta han ospitalean “Jesusen Behartsuen” alkartea ezin eratu ebenez, Erroma itzi eta hasierako bakardadera erretiratzea erabagiten dabe. Toscanan, Erromatik ipar-mendebaldera, Argentario mendian hasten da euren bizitza alkarte-itxura hartzen.
1737 Lehenengo komentua eta martxan jartzea 1730. urtean emon eben lehenengo misinoa inguruko herri baten: Talamonan. Urte batzuk geroago batu jaken euren anaia Antonio eta beste hainbeste gazte prailegai. Baseleiza baino bizileku zabalago baten beharrizana sortu jaken. Paulok “ERRETIROA” deitu eutson, munduko zurrunbilotik aparte egotea azpimarkatuz. Andra Maria Eleizan Eskeiniaren etxe eta eleizaren bedeinkapen-eguna 1737.urtean ospatu zan.
1741 Famili barriaren onarpen ofiziala Baina Erregelen onarpen ofiziala falta zan. Kardenalen batzorde batek, hatarako izendatuak, aztertu ebazan, euretan agertzen zan larregizko gogortasuna leunduz; eta Aita Santuak onartu ebazan 1741. urteko maiatzean; orduan gauzatu ahal izan eben Paulok eta bere lagunak agiriko erlijioso Profesa.
Familia Barri honen izena hau izango da: “JESUKRISTO GURE JAUNAREN GURUTZE SANTUAREN ETA NEKALDIAREN ABADE ERREGULAR OINHUTSAK”. Izendapen honetan agertzen da argi eta garbi Eleizan izango dauan berezitasuna.
1746 Superior General y primer Capítulo 1746 Nagusi Jenerala eta lehen kapitulua Benedicto XIV. Aita Santuak izendatzen dau Paulo Gurutzekoa Pasiotarren Kongregazinoko Jeneral Nagusi. Paulok eratzen dau Kapitulu Orokorra eta danak aho batez onartzen dabe bere izendapena. Aurrerantzean bere gain geratzen da Pasiotarren Kongregazino sortu-barriaren erantzukizuna.
1744 - 1761 Famili barriaren zabalkunde sendoa Konstituzinoak onartu ziranetik, Kongregazinoak, zuhaitz gazte bat bailitzan, laster zabaldu ebazan hara-hona bere adarrak, kontrajarritako lagunarte jakin batzuen traba eta guzti: Vetralla (1744), Soriano (1744), Ceccano (1748), Toscanella (1748), Falvaterra (1751), Paliano (1752), Terracina (1752), Monte Cano (1758), San Jose (1761), nobiziadu-etxe izateko, Argentario mendian. 1767.urtean zabaldu ahal izan eban Erroman egoitza-ostatu txiki bat, Santokristori eskeinia.
1771 Bizi-adierazpen barria 1735.urtetik gora, ba ebilen Pauloren buru-bihotzetan beste amets bat: Pasiotar erlijiosen Monastegi bat zabaltzea. Baina amets eder hau gauzatzeak amaibako joan-etorriak eta ardurak eskatzen eutsozan, eta Paulok nahiko eta lar buru-hauste eukan bere misinogintzan eta Institutoaren zuzendaritzan. Baina, azken baten, 1771.urteko maiatzaren 3an zabaldu zan Tarquinian Pasiotar emakumeen lehenengo Monastegia.
1773 Erroman finkatzea: oparia Urte honetan, Clemente XIV. Aita Santuak eskeini eutson aukera aproposa Erroman etxe ederrago bat izateko, Joan eta Paulo martiri santuei eskeinitako basilika ikusgarri eta guzti; Paulo eta Joan Bautista Danei anai bien izen berekoak, egin-eginean. Hantxe izan zan buru azken Katipulu orrokorrean, Erregelen behin betiko onarpena jasoz
1775 Culminación de una vida 1775 Bizitza baten burutzea Urriaren 18an Erroman hil da, Joan eta Paulo santuen etxean, egitasmo zoragarri bat martxan eta indarrean jarri ondoren. Bere 82 urte betetzear ebazala, 230 apostolutza-ekintzetan parte hartu eban (misino santuak eta gogojardunak), eta gogo-zuzendaritzako eskutitz pila bat itziz: 2.000tik gora ezagutzen dira gaur egun.
Jarraitzaile eredua Pauloren santutasuna zabal eta sendo ezarrita egoan Italiako lurralde askotan; hil eta berehala hasi zan bere beatifikazino eta kanonizazino-prozesua; baina gizarte eta politiko giro aldrebesak astiroagotu eban hasierako abiadura. Joanak joan, Pio IXak beatifikatu eban 1853.urteko maiatzaren 1an, eta kanonizatu 1867.urteko ekainaren 29an.