160 likes | 337 Views
Finantzen tailerra. 3. Ebaluazioko tailerra. Amaitzeko. Dagoeneko enpresaren jarduera bukatu da. Orain egin beharko dena hauxe izango da:. Kontuak ongi egin: finantzak. Kooperatiba desegin. Finantzen kontrola.
E N D
Finantzen tailerra 3. Ebaluazioko tailerra
Amaitzeko Dagoeneko enpresaren jarduera bukatu da. Orain egin beharko dena hauxe izango da: • Kontuak ongi egin: finantzak • Kooperatiba desegin
Finantzen kontrola Kontuak argi edukitzea, arazoak saihesteko “antidotorik” hoberena da. Administrazio eta finantzen departamentuak kontalilitatearen ardura izango du, hauexek direlarik funtzio nagusiak: • Ordainagiri, faktura, txeke eta bankuko kontu-laburpen guztiak gorde. • Salmenta eta erosketa guztien zenbatekoa idatzi. • Kutxan eta bankuan dagoen dirua kontrolatu. • Informazio kontablea aztertu eta interpretatu.
likidezia “kontu izan ezazu likideziarekin” Nahiz eta enpresaren salmentak handiak izan, horrek ez du esan nahi dirua izango duenik. Enpresak likidezia badu, erosketen, soldaten, maileguen eta abarren ordainketa egin dezake. Likidezia ezagutzeko altxortegiaren aurrekontua begiratu behar da. Bertan zera izango da kontutan: Bezeroei kobratzeko batez besteko denbora Hornitzaileei ordaintzeko batez besteko denbora
Kutxako fluxua
Kutxako liburua Kutxako liburua taula bat da. Bertan, denboran zehar gertatzen diren diru sarrera eta irteerak idazten dira. Honela enpresaren likidezia kontrolatu daiteke. Produktuen salmenta ere kontrolatu daiteke.
Urteko kontuak Urteko kontuak administrazio eta finantzen departamentuak egiten ditu. Hauen bitartez enpresaren emaitza ekonomikoak aztertu daitezke. Kooperatibako kideek onartu beharko dituzte asanblada orokorrean. Enpresa bateko urteko kontuak dira: • balantzea • Emaitzen kontua • Txostena
Balantzea • Balantzeak momentu konkretu batean enpresaren ondarearen egoera adierazten du. Bi atal ditu • Aktiboa: enpresak daukana. Dirua, stocka, eta abar. • Aldi berean hiru atal ditu: eraketa gastuak, aktibo finkoa eta aktibo zirkulatzailea • Pasiboa: enpresak daukanaren jabetza. • Bi ataletan banatzen da: baliabide propioak eta besteren baliabideak.
Emaitzen kontua • Denbora tarte batean enpresak izandako emaitza ekonomikoak adierazten ditu. Bi atal ditu • Zorrak: gastu guztien kontua • Hartzekoak: diru sarreren kontua • Balantzeak eta emaitzen kontua enpresaren arrakasta maila neurtzeko balio dute.
Kooperatibaren desegitea • Elkarte kooperatibo bat bere jarduerari amaiera eman nahi baldin badio, desegite prozesuan sartzen da. • Desegiteko arrazoiak ezberdinak izan daitezke. Hauetako bat, estatutuek finkatutako epea betetzea izan daiteke. • Desegite prozesua hauxe da: • Erroldan notifikatzea • Likidazioa egitea: • Zordunei dirua eskatu • Zorrak ordaindu • Kooperatibaren azken-balantzea onartu. • Emaitza positiboak banatu.
Emaitza positiboen banaketa • Legearen arabera elkarte kooperatiboak desegiten direnean, bere kapital soberakinak honela banatu behar dituzte: • Hezkuntza eta prestakuntzarako • Derrigorrezko erretserba funtsa • Bazkideei itzuli • Lehenengo bi zatiak ezin dira bazkideen artean banatu eta estatutuetan finkatutako helburuetarako erabili behar dira. • Bazkideei itzultzen zaien dirua, estatutuetan finkatutako proportzioetan banatzen dira. Normalean bazkideek egindako lan eta diru ekarpenen araberakoa da.
Emaitza positiboen banaketa • Erantzun: • Zeintzuk dira zuen kooperatibaren disoluzioaren zergatiak? • Irabazien zein ehuneko erabiliko duzue gizarte-helburuetarako? • Zenbat da bazkide bakoitzak jasoko duen dirua? • Eta lortuko duen irabazia beraz?