70 likes | 192 Views
HAUR LITERATURAREN BALIABIDEEN EZAGUERA MAILA. DATUAK HIZKETAN
E N D
DATUAK HIZKETAN Galdekizuna gurasoen %51,4ak erantzun dio. Horien artean, %31ak bakarrik erosten dute sarri haurrentzat liburuak, %60ak aitortzen du batzuetan erosten dituztela, eta %8ak esaten du gutxitan edota inoiz ez dutela libururik erosten. Ez dirudi datu hauek zerikusi handirik dutenik gurasoek galdekizunaren hasieran egiten dituzten asmo aitorpenekin. Txikitan errotzen dira irakurketa ohiturak, egunean zehar une lasaietan, entzuten, irakurtzen eta esperientziak konpartitzen aberasten diren orduetan. Oso zaila da koskortzean horrelako ohitura bat garatzea; irakurketak esfortzu bat eskatzen baitu, eta hasierako bizipen goxo eta interesanteak ez daudenean, nekez aukeratuko da ohitura berri baten gisa. Gure datuekin aurrera eginez, ikusten dugu gurasoen %48ak aitortzen duela bere haurraren adin tartearentzat liburu egokien informazio gutxi dutela eta %7ak ez duela era horretako informaziorik. Kontutan izanda liburutegietan kaleratzen dituzte irakurketa gidak, edota eskola askotan banatzen dituztenak, non kalitatezko liburuak gomendatzen dituzten batik bat, adin tarte bat kontutan izanda, eta informazio zehatza emanda, harrigarria gertatzen da guraso gehienek bere ezjakintasuna adieraztea. Datu gehiago azaltzen ondoko orrialdeetan, agian interesatuko zaizkizu, eta zure komentarioa utzi nahiko duzu Bularretik Mintzora blogean…
HL-ko baliabideen erosketa (%) • % 60ak batzuetan erosten dituzte • % 31,5ak sarri • % 6,2ak gutxitan • % 2,3ak inoiz ez
HL-ko baliabideak nork aukeratzen ditu (%) • % 74,6agurasoak aukeratzen dituzte • % 31,5a seme-alabek
Irizpideak HL-ko baliabideak aukeratzerakoan (%) • % 58,7ak istorioarengatik aukeratzen dituzte • % 36ak irudiengatik • % 14ak testuengatik Gurasoek garrantzia gehiago ematen diote istorioari eta irudiari testuari baino
HL-ko baliabideen adina egokiaren informazioa (%) • % 47,7ak informazio gutxi du • % 41ak informazio nahikoa du • % 7,3ak ez du informaziorik • % 4,1ak informazio asko du Guraso gehienek informazio gutxi du Haur Literaturako baliabideen adina egokitasunari buruz
Haur Literaturari buruzko informazioa (Web orriak, liburu gomendagarriak,…) (%) • % 75,3ak ez du informaziorik edo informazio gutxi du • % 24,7ak informazio asko edo nahikoa du Orokorrean, informazio falta handia dago gurasoengan Haur Literatura buruzko informazioan