50 likes | 295 Views
HAUR JOLASAK “ Haur-jolasak bizitza osorako hazia bezalakoak dira, jolas horietan garatzen eta adierazten baita gizaki oro, jolas horietan erakusten baititu bere izatearen gaitasunik ederrenak eta sakonenak”. IDEIA BATZUK:
E N D
HAUR JOLASAK “ Haur-jolasak bizitza osorako hazia bezalakoak dira, jolas horietan garatzen eta adierazten baita gizaki oro, jolas horietan erakusten baititu bere izatearen gaitasunik ederrenak eta sakonenak”
IDEIA BATZUK: • Jolasak izaera unibertsala du; kultura eta garai guztietako haurrek egin dute jolas • Hala ere, haurren adinaren arabera eboluzio bat izanik, bere inguruneko kulturaren araberako ezaugarri desberdinak ditu • Kultura guztietan ez da berdin ulertzen: haurtzaroari eta gizartean betetzen duen rolari buruzko iritzia, ezarritako ordena soziala edo kultura horren ingurunearen araberakoa da
ZERTARAKO / ZERGATIK? • Haurrek beraien gaitasunak ezagutzeko, mundua ezagutzeko eta besteek bera ezagutzeko • Bere ingurua eta inguruko mundua ezagutzen ikasten du.(fikzioa-errealitatea) • Ezinbestekoa da gizakiaren garapen psikomotor, intelektual, afektibo eta sozialerako, eta eskala txikian oinarrizko gizarte -egiturak eta –mekanismoak birsortzen ditu; arau batzuk izatea, helburu batzuen garrantzia, … • Jolasa ez da dibertimendu hutsa (alderdi ludikoak garrantzia handia izan arren); ekintza batzuk jartzen ditu eta horien bidez trebetasun batzuk bereganatzen ditu haurrak, heldu egitean emozionalki orekatutako pertsona izan dadin • Haurrak gauza berriak ikasten ditu, ikertu egiten du, sormenaz gozatzen du, pentsamenduak adierazten ditu, bulkadak eta emozioak kanporatzen ditu, ametsak betetzen ditu eta helduak debekatzen dion guztia egiten du. Jolasa, zalantzarik gabe, naturalki sortzen da haurrengan, eta ingurunearekin harremanetan jartzeko modu berezia da
HAUR JOLASEN EZAUGARRIAK • Jarduera atsegina da • Jolasak librea, berez sortzen dena eta erabat borondatezkoa izan behar du • Jolasak berak badu helburu bat • Jolasa fizkiozko errealitate batean egiten da • Jolas guztiek muga bat dute espazioan eta denboran • Jolasak jarduera dakar berarekin • Jolasa haurtzaroari lotutako jarduera da • Jolasa sortzetikoa da; haurrari nola jolastu azaldu beharrik ez dago • Jolasaren bitartez, zein eboluzio etapatan dagoen erakusten du haurrak • Jolasak haurrari bere burua irmotzeko aukera ematen dio • Jolasak haurraren prozesu sozializatzailea bultzatzen du • Jolasak desberdintasunak konponpentsatzeko, jendea integratzeko eta errehabilitatzeko funtzioa betetzen du • Jolasean materiala ez da ezinbestekoa
JOLAS LIBREA: • Berez sortutakoa, haurrak proposatutakoa JOLAS GIDATUA: • Helduak proposatuta sortzen da • Ez du askatasunaren eta berezkotasunaren kondizioa betetzen