90 likes | 238 Views
Oso herrixka berezia. Joseba oso herrixka berezi batera joan zen oporretan; urrutiko ahaide batzuk bizi ziren han. Herrixka hartan guztia bitxia da lehen begirada batean. Altzariak, gauzak… ez dira Josebak ezagutzen dituenen modukoak.
E N D
Joseba oso herrixka berezi batera joan zen oporretan; urrutiko ahaide batzuk bizi ziren han. Herrixka hartan guztia bitxia da lehen begirada batean. Altzariak, gauzak… ez dira Josebak ezagutzen dituenen modukoak.
Zertxobait kostatu zitzaion zer gertatzen zen konturatzea… planoa ikusi orduko hasi zen ulertzen: Herrixka bi ibairen artean dago eta ibaiek egiten duten angelua ez da zuzena.
Leku horretan ez dago ezer zuzen! Etxeetako bazterrak dira batzuk oso txikiak eta beste batzuk oso zabalak.
Altzariak txoko estuetarako edo ertz zabaletarako daude diseinaturik. Izen bereziak dituzte: «45 graduko idazmahaia» edo «135 graduko mahaia».
Objektuak altzari horietarako diseinaturik daude… «45 graduko blokak», «135 graduko arrainontziak»! Hozkailua, «45 gradukoa»! Ontziak! Platerak!
-Herrixkan modan jarri den azkena etxeko edozein bazterretan erabil daitezkeen gauzak jartzea da; hau da, «45 graduko» objektu multzoak erosi eta, baturik, «135 graduko» ertzetan ere erabil ditzakete. Ez al dira apartak? -Ez, egia esan, ez! Ez nintzen konturatzen, zenbateraino maite ditudan angelu zuzenak!
Oso herrixka berezia Irudiak: http://www.openclipart.org/