230 likes | 388 Views
Montserrateko beneditar alabak. G A B O N. G A U A. Doinua: “Zainketa-gaua” kataluniar herrikoia. APALTASUNAREN atea. Basilikako sarrera.
E N D
Montserrateko beneditar alabak G A B O N G A U A Doinua: “Zainketa-gaua” kataluniar herrikoia
APALTASUNAREN atea Basilikako sarrera
Abenduko 24koan EGUZKIA hazi egiten da. Solstizioa 21ean da, baina aitzinean hirugarren egunean baiesten zen gertaera. Gau honetan, ARGIAK garaitu egiten ditu ilunpeak. Nahiz eta mundu honetako gogorkeria guztien ilunpetan bizi, Jainkoa gure gaitza baino INDARTSUAGOA da. MAITASUNA birjaio da lurrean Maria eta Joserekin Belenera goaz
Lk 2,1-14 Garai hartan, mundu guztiaren errolda egiteko agindu zuen Augusto enperadoreak. Lehen erroldatze hau Siriako gobernari Kirino zela egin zen.
Jose eta Maria Nazaretetik irten ziren Zuk, zer ematen duzu? Zesarrek aginduak ematen ditu. Apalek, Jainkoa.
Beraz, erroldatzera joan ziren denak, nor bere herrira. Jose ere, Daviden familia eta jatorrikoa baitzen, Galileako Nazaret herritik Judeako Belen zeritzan Daviden herrira igo zen bere emazte Mariarekin, erroldatzera. Maria haurdun zegoen.
Egunsentia Belenen Jose eta Maria paperak lortzera abiatzen dira, etorkinen antzera. Jainkoak une gaiztoetan ere hitz egiten du...
Belenen zeudela, haurra izateko egunak bete zitzaizkion, eta lehen-semea izan zuen;
Justinianoren Basilikaren barruan (VI. m.), erditu zuen tokia. Jainkoaren ustekabeak... Dena galduta dagoela ematen duenean, BIZIA agertzen da.
Abere-aska zegoen lekua Abere-askako Jainkoa gure ogi bihurtu Nik ere ogia eskainiko besteentzat?
Belengo harresia Kanpoan gelditu ziren. Ez zegoen haientzat tokirik. Zenbat utzi ditugu kanpoan?
Baziren inguru hartan artzain batzuk, gauez kanpoan artaldea txandaka zaintzen.
Kanpoan ala programaturik bizi gara? Artzainen larretik ikusten dena. Kanporatuek jasotzen dute Berri Ona.
Jaunaren aingerua aurkeztu zitzaien eta Jaunaren aintzak argiz inguratu zituen; haiek beldur-ikaraz gelditu ziren, eta aingeruak esan zien: «Ez beldurtu! Hara, berri on pozgarria dakarkizuet, bai zuentzat, bai herri osoarentzat ere: Salbatzailea, hau da, Mesias Jauna, jaio zaizue gaur Daviden herrian.
Hauxe, ote, gure poza? Azken hitza, BIZI-HITZA: Berak salbatzen gaitu. Artzainen larreko Eliza
Eta hona seinalea: jaioberri bat aurkituko duzue oihaletan bildua eta askan etzana ».
Jainkoa ttiki azaltzen zaigu, Jaioberri, Bizi-eskaintza. Presta ezazu zure bihotza bera onartzeko. Kriseiluen atzean, IV. mendeko askako hondakinak
Bat-batean, zeruko aingeru-talde handi bat azaldu zen aingeruaren inguruan, Jainkoa goretsiz: « Aintza zeru gorenean Jainkoari eta bakea lurrean berak hain maite dituen gizon-emakumeei! »
BAKEA ere keinu apalez janzten da Irribarre goxo baten bidez, maitasun zintzoaren bidez... Belengo Basilika
Jauna, jaio zaitez gure bihotzean, eta lagun gaitzazu zure bakea zabaltzen gure inguruan.