190 likes | 330 Views
Montserrateko beneditar alabak. J A U N A R E N. A G E R K U N D E A. “Stella fulget hodie” doinuak kristau erdi aroko doinuak gogorazten dizkigu. Errege magoekin (jakintsuekin) itzul gaitezen Belendik BIDE BERRI batetik. Belengo plaza.
E N D
Montserrateko beneditar alabak J A U N A R E N A G E R K U N D E A “Stella fulget hodie” doinuak kristau erdi aroko doinuak gogorazten dizkigu
Errege magoekin (jakintsuekin) itzul gaitezen Belendik BIDE BERRI batetik Belengo plaza Aurrerago ikusiko ditugun irudiak Rabenako elizako mosaikoak dira, haren urrezko garaikoak (425-549)
Mt 2,1-12 Jesus Judeako Belen herrian jaio zen, Herodes erregearen garaian. Jesus jaio ondoren, sortaldeko jakintsu batzuk azaldu ziren Jerusalemen, galdezka: – Non da juduen errege jaioberria? Haren izarra ikusi dugu sortaldean eta gurtzera gatoz.
Jerusalem adierazten duen mosaikoa Jerusalem, hiri santu eta bekataria Bekatuak izatea gizakiari dagokio, Graziak barkatuko dizkigunak
Berri honekin larritu egin zen Herodes erregea, baita Jerusalem hiri osoa ere. 4 Orduan, herriko apaizburu eta lege-maisu guztiak bildu eta Mesias non jaiotzekoa zen galdetu zien.
Boterea dutenak larritu egiten dira AHALGUZTIDUNAREN argiaren aurrean. Jainkoaren Argiak argitzen gaitu
Haiek erantzun zioten: –Judeako Belenen, honela idatzi baitzuen profetak: “ Eta zu, Judako Belen, ez zara, ez, Judako hirietan txikiena; zuregandik aterako baita buruzagia, Israel nire herria gobernatuko duena.”
Belen gaur setiaturik bizi bada ere, txikien herria da Jainkoarentzat Jainkoarentzat txikia dena handia baita Belen adierazten duen mosaikoa
Orduan, Herodesek, jakintsuak isilean deiturik, izarra noiz agertu zitzaien jakin zuen zehatz. 8 Gero, Belenera bidali zituen, esanez: «Zoazte eta jakin xuxen haurraren berri eta, aurkitu ondoren, adierazi niri, neu ere gurtzera joan nadin».
Bihotz garbiak baino ez daki gurtzen Herodesentzat erlijioa oztopo da
Erregearen hitz hauek entzunik, abiatu egin ziren. Bidean, sortaldean ikusitako izarra agertu zitzaien eta biziki poztu ziren. Izarra aurretik joan zitzaien, haurra zegoen toki gainean gelditu arte.
BERA da gure Izarra Barrutik argitzen gaituen Izar horrek daramagun HAURRAREN jokabidea erakusten digu
Etxean sarturik, haurra ikusi zuten Maria bere amarekin eta, ahuspezturik, gurtu; ondoren, beren kutxatilak zabalduz, esku-erakutsiak eskaini zizkioten:urrea, intsentsua eta mirra.
Urrea eta intsentsua Jainko Erregeari eta mirra gizaki gaixoari. Zein da gure eskaintza?
Gero, Herodesengana ez itzultzeko oharra ametsetan harturik, beste bide batetik itzuli ziren beren herrialdera.
Boteretik urrun, bide berri bati ekinez Izarrari jarraituz
Jauna, erakutsiguzu zure Izarrari jarraituz bizitzan ekin behar diogun bidea. Ager zaitez gurean zuretzat opari izan gaitezen.