1 / 33

PLAKEN TEKTONIKA

PLAKEN TEKTONIKA. Tresna eta aurrerapen berriek datu berrien azterketa ekarri zuten eta horrek, jitoaren teoria eta ozeanoen hedatzearen teoriak osatu eta lurreko barne-prozesu guztiak modu oso eta global batean azaltzen dituen PLAKEN TEKTONIKAREN TEORIA. Ozeanoetako hondoen topografia.

cicada
Download Presentation

PLAKEN TEKTONIKA

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. PLAKEN TEKTONIKA • Tresna eta aurrerapen berriek datu berrien azterketa ekarri zuten eta horrek, jitoaren teoria eta ozeanoen hedatzearen teoriak osatu eta lurreko barne-prozesu guztiak modu oso eta global batean azaltzen dituen PLAKEN TEKTONIKAREN TEORIA

  2. Ozeanoetako hondoen topografia

  3. Bullard-en kontinenteen mihiztadura berria • Bullard-ek kontinenteen ertzak parekatu zituen 1000m-ko isobatan, ez gaur eguneko kosta lerroan. Wegener-ek baino askoz doitze hobea lortuz.

  4. Egitura geologikoen bat-etortzea Egitura geologiko berdinak kontinente desberdinetan: diamante hobiak Hego Amerika eta Afrikan

  5. Ozeanoetako hondoetako harrien adina eta banaketa

  6. Paleomagnetismoa

  7. Lurrikara eta sumendien bat etortzea Lurrikaren banaketa Gorriz: sumendiak. Horiz: plaken mugak

  8. Plaka kontinentalak

  9. PLAKEN TEKTONIKAREN TEORIA • Litosfera, lurrazalaz eta mantuaren lehenengo zatiaz osaturik (100km), hainbat plakatan zatiturik dago • Plaken arteko mugak hauek dira: dortsalak, transformazio failak, subdukzio zonak eta kontinenteen arteko talka zonak. • Plaka litosferikoak elkarrekiko higitzen ari dira gainerako mantuaren gainean • Plaken arteko mugetan gertatzen dira barne-prozesu geologiko gehienak • Lurraren historian zehar, plakak lekuz, formaz eta tamainaz aldatu dira, baita plaka kopurua ere, plaken arteko zatiketa eta elkarketa bat baino gehiago eman direla jakina delarik. • Plaka litosferikoen higidura, mantuan tenperatura desberdineko tenperaturen ondorioz gertatzen diren konbekzio korronteetan du jatorria

  10. Plaken arteko mugak eta higidurak

  11. Plaken banantze abiadurarako teknika Glomar Challenger, ikerkuntza- Itsasontzia. GPS satelitea, eta lurraren inguruko satelite-sarean

  12. Plaken arteko MUGA Hondo ozeanikoko ERLIEBE FORMA LABA jarioa gertatzen da azpian magmak dituzte. Islandian, dortsaleko magma azaleraino irten da irla osatuz. Magma(dentsitate txikiagokoa) MANTUTIK gora dator eta rift bailarako zirrikituetan barna ateratzen da Magma hori hoztean eta trinkotzean HARRI BASALTIKOAK eratzen ditu, litosfera kontinentalari atxikitzen zaizkionak eta LITOSFERA OZEANIKO BERRIA osatuko dutenak DORTSALA: banantzen ari diren bi plaken arteko muga da,hots dibergentea, zeinetan litosfera ozeaniko berria eratzen ari den,horretaz, muga eraikitzailea da. Ondorioz itsas-hondoak zabalduz doaz. DORTSAL OZEANIKOAK Sedimentuak Kuxin-labak Zutabe basaltikoak Gabroak Moho

  13. DORTSALAREN ERAKETA ETA GARAPEN FASEAK • Litosfera kontinentala Mantuko materialen goranzko bultzadaren ondorioz konkortzen/salbeltzen da • Litosfera kontinentala sabeldua, zurruna denez, tentsio indarren eraginez zartatu eta hondoratzen da RIFT VALLEY izeneko sakonunea eratuz. Bertan ura metatuz doa lakuak eratuz eta jarduera bolkanikoa areagotzen da • Magmaren azaleratze eta finkapena haserako bloke kontinentala banantzen eta litosfera ozeaniko berria eratzen du. Jada, dortsal ozeanikoa egon badagoela esaten dugu. • Magma dortsaletan zehar irtetzen darrai, litosfera ozeanikoaren eraketarekin jarraituz; horrela, hondo ozeanikoa zabalduz doa eta kontinenteak elkarrekiko urrunduz

  14. Litosfera ozeanikoko gainaldeko kuxin labak(=pillow lava)

  15. Litosfera ozeanikoaren kuxin-labaren azpiko zutabe basaltikoak azaleratuak

  16. Afrikako RIFT VALLEY

  17. Dortsaletako hainbat ezaugarri • Dortsaletako seismoak AZALEKOAK dira (70km-raino) • Bulkanismo basaltikoa • Jarduera hidrotermala (elementu metalikoak jalkitzen dira inguruan) • Anomalia termiko positiboa • Ia sedimenturik ez • Harrien adinaren banaketa: berrienak dortsalaren inguruan, zaharrenak urrunago. • Harri basaltiko batzuk metamorfismoa jasaten dute tenperatura altuengatik eta uraren eraginagatik • Abiadura desberdinean banantzen dira: • Pazifikoaren ekialdean:15cm/urte - Hego atlantikoan: 4cm/urte • Ipar atlantikoan: 2cm/urte -Hego pazifikoan:9cm/urte • Artikoan <2,5cm/urte

  18. Puntu beroak (hot spots) • Nukleotik igotzen den material berozko zutabe bertikalek edo mantuko lumek osatzen dituzte • Azalera hurbiltzean materiala deskonpresioz urtu eta sumendiak sortzen dituzte. • Edozein plaka motaren azpian egon daitezke • Plaka litosferikoa bere gainetik desplazatzen bada, sumendiak lerro batean egondo dira desplazamenduaren norabidean. Hawaii irlek, puntu bero baten gainean eratutako artxipielagoa osatzen dute.

  19. Puntu beroak Kanariar irlak ere puntu bero batekin erlazionaturik daude Kinberlitak (diamanteak) >150 km-ko sakoneran sortzen dira eta mantuko lumek azaleratzen dituzte.

  20. SUBDUKZIO ZONAK • Litosfera ozeanikoa suntsitzen da bertan • Bi plaken arteko talka gertatzen da, eta bietako baten litosfera OZEANIKOA tolestu eta beste plakaren azpian hondoratzen da mantuan barneratuz:subdukzioa • Talka gertatzen deneko ertzan zulogune sakona eratzen da: hobi ozeanikoa • Zeharka ikusiz V asimetrikoaren forma dute angelu txikieneko aldea hondoratzen den plakari dagokiolarik. • 10km baino sakonera gehiago izan dezakete eta milaka kilometroko luzera.

  21. Subdukzio-zonen sismikotasuna eta bolkanismoa • Litosferaren zurruntasuna dela eta tolestean apurtzen da (azaleko sismoak) • Gainera mantuan hondoratzen den plakak (~600km) presio handia jasan behar duenez, bere materialak berrantolatzen dira beren dentsitatea handiuz da,hots, bolumena txikituz: ondorioz hondoratzen ari den plakan tarteko eta sakoneko sismoak eragiten dituzten apurketak ematen dira • Bi plaken arteko marruskakurak tenperatura igotzen du eta hondorantzen den plakak barneratzen duen ur-edukinak materialen urtze-puntua txikitzen dutenez, MAGMAK eratzen dira. • Urtze puntura heltzen ez direnak metamorfismoa jasaten dute

  22. Subdukzioa bi plaken ertz ozeanikoen artean • Eratutako magmak gainean geratu den litosferan gertatu diren zartaduretatik irteten da, sumendiak eratuz. • Sumendi hauek itsas-maila gainditzen badute, irla-arkua eratzen dute hobi ozeanikoarekiko paraleloki. • Hobi ozeanikoa eta irla-arkua dira muga mota honen ezaugarri nagusia Alaskako HM

  23. Subdukzioa plaka baten ertz ozeanikoa eta beste plakaren ertz kontinentalaren artean • Zati ozeanikoa hondoratzen da kontinentala baino meheagoa eta dentsitate handiagokoa delako. • Magma batzuk azaleratzen dira sumendiak eratuz (andesitikoa). Beste batzuk ez dira azaleratzen eta litosferako harrietan intrusioak eragiten ditu bertan hoztuz pixkanaka, hauek harri plutonikoak eratuko dituzte. • Subduzitzen duen plakak gainekoari presioa eragiten dio, ertz kontinentala deformatu eta lodituz. Litosferaren loditze honek, deformazioaren ,magmen intrusioen eta eratutako sumendi deformatuen ondorio dena,MENDILERRO PERIKONTINENTALA eratzen du. • Hondoratzen den plaka ozeanikoaren zatiak gaineko plaka kontinentalaren gainean geratzen dira zenbaitetan. • Mendilerro perikontinentala eta hobi ozeanikoa dira muga mota honen erliebe nagusiak.

  24. KONTINENTEEN ARTEKO TALKA-ZONAK • Bi plaken zati kontinentalen artean • Ez da subdukziorik ematen bi plakak arinak eta lodiak baitira. • Eragiten duten indarren ondorioz bi plaken ertzak tolestu, zartatu eta ondorioz loditzen dira: mendilerro interkontinentala • Litosferako apurketek azaleko eta tarteko sismoak eragiten dituzte • Magmak eratzen dira baina ezin dira azaleratu, beraz ez da jarduera bolkanikorik. Magmak barnean hoztu eta harri plutonikoak eratzen dituzte. Hauen inguruan ere metamorfismoa ageri da. • Erliebeak altuera handiagoa hartzeaz gain, mantuan ere barneratzen da sustrai modukoa eratuz, subdukzio zonaldekoa baino gutxiago bada ere

  25. TRANSFORMAZIO FAILAK • Bi plaka litosferikoen arteko muga mota zeinetan elkarrekiko zeharka higitzen baitiren. • Nagusiki dortsala zeharkatzen duten apurketa guneetan daude. Kasu honetan transformazio faila bi dortsal zatien artean gertatzen da, soilik bertan ematen baita bi plaken arteko desplazamendua. • Higidurak eragiten duen tentsioak azaleko lurrikarak eragiten ditu • Bertan ematen diren presio handien ondorioz metamorfismoa ere agertzen da harrietan.

  26. Gehienak hondo ozeanikoan badaude ere, kontinentean ere egon badaude, San Andres(California,AEB) faila kasu. • 1300km-ko luzera du • Plaka pazifikoa eta Iparramerikarraren artean dago • Urteko 5cm-ko zeharkako desplazamendua du azken 10 milioi urtetan • La Falla de San Andres on Yahoo! Video

  27. PLAKEN ARTEKO MUGA GUNEAK • Zenbaitetan plaken arteko mugak ez dira oso argiak, higidurak eragiten duen deformazioa eskualde handietan hedatzen delako • Adibidez, zonalde Alpino-Mediterranearra, Afrikako eta Eurasiako plaken artean. Bertan zenbait mikroplaka ikusi dira. • Plaka nagusiak eta mikroplakak daude higiduretan inplikaturik eta bertan egitura geologiko konplexuak eta lurrikaren banaketa desberdina ikus daiteke

  28. Plaka litosferikoen mugimendiaren arrazoiak • Litosferaren azpiko mantuko materialak solidoak dira baina guen batzuetan zurruntasun txikia dute eta higitzen dira. • Behe mantuko materialak berotzen dira nukleoko beroagatik eta isotopo erradioaktiboen desintegrazioko beroagatik • Berotzean dentsitatea txikitu eta goruntz doaz, igotzearekin batera hozten dira, batez ere litosferaren azpitik doazenean, orduan dentsitatea handitu eta berriz ere beheruntz abiatu: KONBEKZIO KORRONTEAK • Subduzitzen duten plakak ere dentsitatea handituz doaz, mugimendu orokor honetan eragina izanez. • Subdukzio zonen azpian anomalia termiko negatiboak neurtu dira • Plaken mugimendua: KONBEKZIO KORRONTEEN ETA SUBDUKZIOAREN ondorio da

  29. WILSON-en ZIKLOA • 1: Rifta eratzea eta kontinentearen haustura • 2: Dortsala eratu eta arro ozeaniko gaztea sortu • 3: Hondo ozeanikoen hedapena eta ozeanoaren zabaltzea • 4a: Litosfera ozeaniko hotz eta dentsoa apurtu eta subduzitzen du, kontinenteen higidura erlatiboa aldatzen da • 4b: Subdukzioak litosfera kontinentalaren azpitik darrai • 5: Prozesuak haurrera darrai kontinenteak hurbilduz doazelarik • 6: Litosfera ozeanikoa erabat subduzitzen da eta kontinenteen arteko mendilerroa eratu orbain gisa.

  30. Wilson-en zikloa • Wilsonen zikloa kontinente baten zatiketakin hasten da puntu bero baten eraginez. • Gune honetan litosfera kontinentalaren argaltze eta apurketa ematen da. Orduan Rift bat eratzen da, ozeanoko arroa izatera helduko dena. • Ozeano honen hondoa basaltozko banda paraleloz osaturik dago zeintzuk magnetismoaren alderanzketak adierazten baituten. • Rift-aren alde banatako kontinenteen kostaldeak, jarduera sismiko eta bolkanikorik gabeko ertzak izango dira (pasiboak) eta bertan sedimentazio handia emango da. • Litosfera ozeanikoa dortsaletik aldendu ahala, hoztu eta dentsitatea eta zurruntasuna handiagoa izango du. Hoztasun maila nahikoa lortutakoan, zonalde hauskorrenean, kontinentetik hurbilenekoan, apurtu eta subduzitzen hasiko da. Horrela hobi ozeanikoa eratuko da, zeinetan litosfera ozeanikoa suntsitzen den eta arro ozeanikoa txikituz doan. • Hobiak litosfera kontinentaleraino heltzen bada, azkenik bi ertz kontinentalek talka egingo dute, berriro kontinente handia sortuz. Bertan mendilerro interkontinentala gertuko da orban gisa. • Kontinente berri honetan puntu bero berria ager daitekeprozesu berria hasiz.Dirudienez Lurraren historian ziklo hau 5 alditan gertatu da: Pangea I duela 2.100milioi urte , Pangea II duela 1.800-1.600 milioi urte, Pangea III duela 1.100 milioi urte, Pangea IV duela 600 milioi urte eta Pangea V duela 250 milioi urte, zeinetan gaur eguneko zikloa hasi zen. Pangea V da Wegenerrek imaginatu zuena. Honen arabera, superkontinenteak 400 edo 500 milioi urtero eratzen dira eta puntu bero bat kontinente bat 100 milioi urtetan apurtu dezake.

  31. Wilson-en zikloa • Fase desberdinen adibideak

More Related