560 likes | 726 Views
Astronomia pixka bat. Hubble. Hubble teleskopio espaziala atmosferaren kanpo-azalean kokaturik dago eta Lurraren inguruan orbita zirkularrean mugitzen da itsas mailatik 593 Km-ra, periodo orbitala 96 y 97 minutu artekoa da eta 28.000 Km/orduko abiaduran mugitzen da.
E N D
Astronomia pixka bat
Hubble teleskopio espaziala atmosferaren kanpo-azalean kokaturik dago eta Lurraren inguruan orbita zirkularrean mugitzen da itsas mailatik 593 Km-ra, periodo orbitala 96 y 97 minutu artekoa da eta 28.000 Km/orduko abiaduran mugitzen da. Edwin Hubbleren omenez jarri zioten izena eta NASAk 1990. urteko apirilaren 24an jaurti zuten espaziora. 11.000 kilo inguru pisatzen ditu, zilindro forma du eta 13,2 metroko luzera eta 4,2 metroko diametroa ditu.
Lehenengo postuan Txapelaren Galaxia dugu, Messier katalogoan M 104 deritzo, 28 milioi argi-urteko distantziara, Hubblek inoiz hartu duen argazkirik onena kontsideratzen da.
Bigarren postuan Mz3 nebulosa zoragarria aurki dezakegu, Inurri Izar-lainoa ere esaten zaio bere itxuragatik, 3000 eta 6000 argi-urte artean kokatzen da.
Hirugarren postuan Eskimalaren Izar-laino dugu, NGC 2392, 5000 argi-urtetara.
Laugarren postua Katuaren begia deritzaion nebulosa ikusgarriak lortu du.
Bosgarren postua Hourglass Nebulosak betetzen du, 8000 argi-urtera kokatua, erdialdean estugunea duen izar-laino ederra da.
Zazpigarren postuan Zisnearen Nebulosaren zati bat aurkitzen da, 5500 argi-urtetara kokatua.
Zortzigarren postuan “gau izartsua” esaten zaion irudia dugu.
Bederatzigarrenean, bi galaxiak sorturiko zurrunbiloa aurki dezakegu, NGC 2207 eta IC 2163 dira, 114 milioi argi-urtera daude.
Hamargarren postuan Trifida Nebulosa dugu, 9000 argi-urtera kokatzen den izar-multzoa.