120 likes | 322 Views
IGELDO, GURE “HERRIA”. Non dago kokaturik?. Kantauri itsasoari begira dago Igeldo, Donostia, Usurbil eta Orio dituelarik mugakide. Itsas mailatik 240 metrora dago eta 11 kilometro karratuko lur eremua du.
E N D
Non dago kokaturik? Kantauri itsasoari begira dago Igeldo, Donostia, Usurbil eta Orio dituelarik mugakide. Itsas mailatik 240 metrora dago eta 11 kilometro karratuko lur eremua du. Oso toki lasaia eta baketsua da. Ez dago fabrikarik eta ezta kutsadurarik ere, beraz toki garbia eta osasuntzua da. 1845.urteko udal lege batekin Igeldo udalerri bihurtu zen. 6 urte beranduago Donostiako parte izatera pasatu zen. Gure herriaren izena ez da betidanik Igeldo izan. Aintzinean Iheldo deitzen zen eta putzu handi bat zegoenez igelez beterik Igeldo deitzera pasatu zen.
Nolakoa da? Herrira iristean, errepideak herria bi zatitan banatzen du: Itsaso aldera dagoen zatia eta mendi aldera dagoen zatia. Itsaso aldera dagoen zatian plaza dago: Igeldoko plaza. Parkea bertan dago eta baita ere idi-dema froga egiteko tokia. Plaza honetan ere Txistu taberna, kultur etxea, komun publikoak eta eskola zaharra aurkitu ditzakegu. Eskola zaharra eta gero XII. Mendeko San Pedro eliza da. Elizako sarreran bertako parroko eta euskararen idazle eta langile xume izan zen Fabian Loidiren omenez oroitarri bat dago. Beste parke bat ere badago: Parke txikia. Alde honetan ere sagardotegi bat dago: Calonge Sagardotegia. Mendi aldera dagoen zatian eskola berria dago.Ondoren frontoia, Lizardi parkean Orkolagaren bustoa eta iturri zahar bat dago 1893an egin zen iturria. Egun,mila lagun pasatxo Bizi dira Igeldo ,batez ere azken urteetan Herri kaskoan egin dituzten 74 etxebizitza direla medio. Ordura arte 28 etxebizitza zeuden soilik.
Zenbat gara Igeldon ? 2.007 ko azaroaren 27 an ateratako datuen arabera 511 emakume eta 504 gizon bizi dira Igeldon , hau da 1.015 biztanle daude .
Jaiak Igeldon ekainaren 29 aldean San Pedro jaiak ospatzen dira. Urtero egiten diren ekintzak hauexek dira: - Meza nagusia San Pedro elizan. - Pelota partidoak frontoian. - Herri kirolak ( Aizkolariak , Idi frogak ...) Gaualdera dantzaldia TRIKI TRAKE taldearekin.
Eskola zaharra • Hau da Igeldoko eskola zaharra. Eskola zaharrak 152 urte ditu, beraz, 1856an eraiki zen.
Eskola berria Hau da Igeldoko eskola 2 pisu ditu 2ak oso luzeak terraza bat dauka eta kantxa ere. Orain dela gutxi saski baloiezko kantxak jarri zituzten. Arkitektoa Angel Celigüeta izan zen. Lehenengo solairuan: Liburutegia, gimnasioa, biltegia, aretoa eta jan gela daude. Bigarren solairuan 2 eta 3 urtekoen gela, 4 eta 5 urtekoen gela, 1.ziklokoa, 2.zikloa, 3.zikloa, inglesa eta plastika gela, musika gela, komunak idazkaritza.
IGELDOKO METEOROLOGIA BEHATOKIA Igeldon,zentro meteorogikoa dago.Orkolagak zentro meteorologikoa eraiki zuen.Orkolaga garrantzi handiko gizona izan zen Igeldon.Marinelei lagundu zien eguraldia iragarriz.Egunik beroena 2003ko abuztuaren 4an 38,6 gradu egin zuen eta egunik hotzena 1956ko otsailaren 3an –12,1 neurtu zuen.
Orkolagari buruzko informazio laburra emango dizuegu Orkolaga baserritar-familiakoa zen; autodidakta izan zen meteorologiari zegokionez.Hernanin jaioa, Zarauzko bikarioa zen Juan Miguel Orkolaga. Asmatuzuen lehenengo iragarpena 1.900ean egin zuen, baina talegrafo bidez Gipuzkoako eta Bizkaiko Aldundietara zabaldu zen lehenengoa izan zen. Ordurako Igeldon egiten zuen lan Orkolagak, baina ez gaur egun behatokia dagoen egoitzan.1.905era arte ez zitzaion iritsi egoitza erosteko dirua Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik, eta irekiera ofiziala azaroaren 8anegin zuten. Igeldoko behatoki berrian, beraz,enbata-zetorrela abisu emateko sistema bat jarri zuen martxan.Tamalez, ezin izan zuen tragedia bat sahiestu: 1912ko abuztuaren 12an , 145 arrantzale eraman zituen ekaitzak; hildako horiek guztiak Bizkaian gertatu ziren.
Non egin otorduak • Hauexek dira Igeldon otorduak egin daitezken tokiak: Txistu, Mendizorrotz, Txalin, Buena- vista, Akelarre, Perus, Nicolás, Gudamendi, San Martín, Rekondo, Alaia, Nikolarena, Nicolás, Ekaitz, Poli Paso, Valentin, Etxe Nagusia, Calonge Sagardotegia eta Garoa.
Non egin daiteke lo Gure herrian geratu nahi izanez gero lo egiteko tokiak hauexek dira HOTELAK ETA HOSTALAK - Alberge La Sirena - Lekueder - Buenavista - Nikols - Avenida - Gudamendi KANPINAK - Igeldoko kanpina NEKAZAL TURISMO ETXEAK - Maddiola - Aristondo - Igeldo