90 likes | 247 Views
GURE LANA HOBETZEA GGKEen lan-baldintzak. Definizioa. “Erakunde sozial, independente eta autonomoak dira, juridikoki sortuak, eta irabazi-asmorik gabe jarduten dute.
E N D
Definizioa “Erakunde sozial, independente eta autonomoak dira, juridikoki sortuak, eta irabazi-asmorik gabe jarduten dute. Haien ekintzak honako xede hauek ditu: Garapenerako lankidetza eta Gobernuen arteko laguntza-akordioak bilatzea, Hirugarren Munduko sozietate eta herrien garapena sustatu eta elkartasuna eragiteko asmoz. Ekintza hori lekuan bertan gauzatzen dute, eta horren osagarri, garapenerako sentsibilizazioko eta hezkuntzako jarduerak egiten dituzte, baita lobby edo presio politikoa egiteko ekintzak ere, gobernuen eta erakundeen aurrean” Leopoldo Zavala Matulic, 1994.
Nazio Batuek 1945. urtean onartu zituzten formalki. Hasierako “G” hori berrogeita hamarreko hamarkadan sortu zen, nazioarteko garapenerako lankidetzarekin. Hirurogeiko eta hurrengo hamarkadetan izan zuen goraldi handiena, gizarte zibilak “garapen-bidean dauden” herrialdeen garapen-prozesuetan parte hartzeko estrategia gisa. Euskadin: Gehienak 80ko hamarkadan. Eliza Katolikoaren ildokoak eta nazioarteko elkartasun-mugimenduarekin loturik. % 0,7aren kanpaina nabarmentzekoa. Historia apur bat...
Jardun-eremu nagusiak • Nazioarteko Lankidetza • Garapenerako hezkuntza • Eragin politikoa – Lobby • Laguntza humanitarioa – Larrialdia • Beste batzuk: Bidezko merkataritza, Ikerketa,...
Gutxieneko maila egituran, izaera juridikoan eta lege-gaitasunean. Lankidetzaren eta elkartasunaren aldeko motibazioak eta sinismenak konpartitzen dituzten kideez osatua. Hirugarren Sektoreko parte dira. Gizarte zibilaren borondatezko mugimendu asoziatiboaren zati baten adierazpena dira. Irabazi-asmorik gabeak Gizartea aldatzeko nahia, Iparralde-Hegoalde harremanak bidezkoagoak eta zuzenagoak izateko proposamenen bidez. Zera egiten dute: Baliabideak Hegoaldeko herrialdeetara bideratzen dituzte, garapeneko edo larrialdiko proiektuen bidez. Iritzi publikoa sentsibilizatzeko kanpainak, garapenerako hezkuntzako eta elkartasun-balioetan oinarritutako hezkuntzako kanpainak, baita presio-kanpainak (lobby) eta salaketa-kanpainak ere gobernuen aurrean, Hegoaldeko herrialdeetako arazoei eta arazo horiek eragiten dituzten nazioarteko faktoreei dagokienez. Dohaintza pribatuen eta/edo diru-laguntza publikoen bidez jasotako baliabide ekonomikoez elikatzen dira, eta laguntzaileen borondatezko edo soldatapeko lanaz ere bai. Autonomia instituzionala eta erabakimena dute. Ezaugarri komunak dituen askotariko kolektiboa
Gaur egungo testuingurua • GGKE kopurua handitu egin da: • Munduko bidegabekeria-arazoen aurrean sentsibilizazio soziala areagotu da • Diru gehiago dago eskuragarri • Lankidetza mota berriak (ildo berriak, lankidetza deszentralizatua...) • Komunikazio globalak azkar garatu dira • ... • Kopuruez gain, zer aldatu nahi da? • Profesionalizazioa, • Despolitizazioa/sekularizazioa, • Gazteak egitura profesionaletara biltzea, • Kudeaketa-eskakizunak • Euskadin aldaketa sozialak • Eta mundu globalean...
Zenbait erronka • GIZARTEA ALDATZEKO helburuari eustea: 1. Babes soziala indartzea 2. Gure garapen-eredua zalantzan jarri eta bidezko giza garapena proposatzea: Erakunde publikoetan eragitea Garapenerako Sentsibilizazioa eta Hezkuntza • BALIO ETIKOAK ikusarazi eta betetzea (Jokabide Kodeak) • KANPO KALITATEA hobetzea. • KALITATEZKO KUDEAKETA garatzea eta erakundeak indartzea
Indartu beharreko alderdi ahulak atzemateko, eta gizartean garrantzi handia duen sektore baten jarduna hobetzeko. Beste zenbait alderdiren azterketarekin osatzeko: genero-berdintasuna, eragina gizartean... Bi egun hauetan: Gure egoeraren berri hobeto izatea ARRAZOIAK aztertzea: GGKEetan, administrazio publikoetan eta beste sektore batzuetan Garapenerako gakoak diren gaiei buruzko hausnarketarako eta eztabaidarako guneak sortzea Diagnostikoa tresna gisa ...
GGKEen helburua gizartea aldatzea da proiektuak kudeatzea baino gehiago • MODUA ere garrantzitsua da: • Boluntarioak eta/edo kontratupekoak • Parte-hartze prozesuak aplikatzea • Diru propioa kudeatzeko premia • Kontratupekoen borondatezko lana vs aparteko orduak • Genero-desorekak errepikatzea • Adiskidetzea • Sektore motibatua vs laneko “estresa” • Norekin konparatu? Hirugarren sektorearekin, enpresekin... • Administrazio publikoen eta beste zenbait agenteren egitekoa • Langileen prestakuntza • Koordinazioa