1 / 11

Arantza Bifidoa

Arantza Bifidoa. Alejandra Alonso Olatz Artabe Amaia Azkorra. Zer da Arantza Bifidoa?.

daryl
Download Presentation

Arantza Bifidoa

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. Arantza Bifidoa Alejandra Alonso Olatz Artabe Amaia Azkorra

  2. Zer da Arantza Bifidoa? • Urtero jaiotzen dira munduan 400.000 haur hodi neuralaren akatsarekin, hau da, sistema nerbiosoaren ardatz nagusiaren akatsarekin. Estatu espainiarrean, jaiotzen diren 1.000 haurretatik 1ek era honetako sortzetiko malformazioa dauka. Horietako haurren erdiek arantza bifidoa dute. • Arantza bifidoa hodi neuralaren sortzetiko malformazioa da, eta ezaugarri nagusia da omo-arkuren bat edo batzuk behar bezala ez dutela bat egin. Horren ondorioz orno-muina hezurren babesik gabe geratzen da leku horretan.

  3. Zergatiak Hodi neuralaren sortzetiko malformazioaren zergatiak oso kontuan hartzekoak dira: • Azido folikoaren gabezia. Arantza bifidoa duten kasuen %95a ematen da amaren gorputzean haurdun geratu baino lehen edo haurdundu eta segituan azido foliko maila baxua dagoelako.

  4. Faktore genetikoak. Akats hauek sortzen dituzten geneak identifikatu ez diren arren, badirudi badaudela faktore genetiko batzuk zerikusia dutenak hodi neuralaren akatsekin. • Bestalde badaude beste faktore batzuk ere sortzetiko malformazio honen garapenarekin zerikusia dutenak, kasu askotan azido folikoaren erreserben gutxitzeagatik: epilepsiaren aurka erabiltzen den hainbat botika, edo psoriasis edo aknearen aurkakoak, antisorgailu hormonalen erabilera luzaroan, alkohola edo drogen gehiegizko kontsumoa, dieta zorrotzegiak azido foliko urridunak.

  5. Diagnostiko goiztiarra Amaren odolean alfafetoproteinaren kontzentrazio altua aurkitzeak fetuaren hodi neuralaren malformazioren bat egon daitekeela adierazten duen lehenbiziko sintoma da. Diagnostiko positibo hori ekografia edota amniozentesia eginez baieztatu behar da.

  6. Prebentzioa Arantza bifidoari aurrea hartzea posible izateaz gain, oso gauza erraza izan daiteke. Lau malformazioetatik hiru ekidin daitezke azido folikoa hartuz gero haurdunaldia hasi baino 2-3 hilabete aurretik eta haurdunaldiko 2-3 lehenbiziko hilabetetan, orduantxe sortzen baita hodi neurala. Neurri hau emakume guztiengan hedatu beharko litzateke.

  7. Haurdunaldi aurreko kontsulta Haurdunaldi aurreko kontsultak egoera anomaloen detekzioa, prebentzioa eta zuzentzea ahalbideratzen du, azido folikoaren defizita esate baterako; helduko den haurraren garapena normal burutzen eta amaren osasuna zaintzen lagunduko du.

  8. Ondorio garrantzitsuenak • Zeintzuk dira arantza bifidoaren ondorio garrantzitsuenak? • Sentsibilitatea galtzen da lesio puntuaren azpitik. • Ahuldadea giharretan lesio puntuaren azpitik; ahuldade arina izan daiteke edo elbarritasuna kasurik larrienetan. • Gernu-maskuria eta esfinterren giharren alterazioa, eta horren ondorioz gernu- eta gorozki-inkontinentzia.  • Hidrozefalia: buruaren tamaina handitzen da likido zefalorrakideoa metatzen delako.

  9. Familia Familiak lehenbailehen gainditu behar du arantza bifidodun umetxo horren jaiotzak sortzen duen emozio-inpaktua. Haurraren bizitzaren aurreneko urteetako zainketa lanak eta eskaintzen zaien arreta funtsezkoak dira etorkizuneko garapenerako. Denek hartu behar dute parte. Laguntza eskaini behar zaio haurrari oinarrizko ikastaldi ona egin dezan, besarkatu, berarekin jolastu beste edozein haurrarekin egingo litzatekeen bezala. Ez da gehiegi babestu behar haurra ezta mimo gehiegi egin, familiaren partaide bat dela ulertarazi behar zaio, eta bere kabuz moldatzen eta erantzukizunak hartzen erakutsi. Beraiekin harreman estua izateak konpentsatuko du neurri handi batean berez dituzten mugak.

  10. Arantza bifidoa eta hidrozefaliaren elkarteak • Arantza bifidoaren elkarteek behar duten laguntza eta aholkularitza eskaintzen diete arantza bifidoa edota hidrozefalia duten haurren familiei. • Era berean, hezkuntza eta aisialdiko programak eskaintzen dizkie gaitzak eragindakoei. Bertan lankide dira arantza bifidoa duten helduak, haurren gurasoak, bazkide laguntzaileak eta bolondresak.

  11. Nola lagundu dezakezu? • Arantza bifidoari buruz informazioa zabalduz senide eta lagunen artean, batez ere, aurrea hartzeari eta garaiz diagnostikatzeari buruzkoa. • Bazkide-babesle eginez. • Bolondres gisa laguntza eskainiz.

More Related