280 likes | 480 Views
KILIKIAK 2008KO IHAUTERIAK. EGILEA: elixabete ansa otermin ESKOLA: ORKOIENGO SAN MIGEL IP. SARRERA.
E N D
KILIKIAK 2008KO IHAUTERIAK EGILEA: elixabete ansa otermin ESKOLA: ORKOIENGO SAN MIGEL IP
SARRERA • Honakoa, orain bi urte gauzatutako proiektu baten egokitzapena da. Bertan, egindako lanetik abiatuz, landutakoa era geokiago batean jasotzen saiatu naiz: helburu, eduki, iharduerak, denboralizazioa… • Proiektuka lan egiterakoan ere, landu beharreko curriculumarekin nola txerta daitekeen lotu nahi izan dut. Askotan hauxe izaten baita izan dezakegun zalantza edo oztopo handienetariko bat. • Kilikien gaia, 3 urtetako gela batean gai honekiko zegoen interesetik abiatu zen eta beste bi geletan, ihauteriak aitzaki, proiektu bera lantzea erabaki genuen. • Lan hau, haurren sentimendu , bizipenen eta aurkikuntzen lekuko da.
CURRICULUMA23/2007 FORU DEKRETUA • Nork bere burua ezagutzea eta autonomia pertsonala • Ingurua ezagutzea • Hizkuntzak: komunikazioa eta irudikapena • HELBURUAK • HELBURU DIDAKTIKOAK • EDUKIAK • IHARDUERAK • HELBURUAK • HELBURU DIDAKTIKOAK • EDUKIAK • IHARDUERAK • HELBURUAK • HELBURU DIDAKTIKOAK • EDUKIAK • IHARDUERAK
LANDUTAKO HELBURUAKNORBERAREN EZAGUTZA ETA AUTONOMIA • 2. Bere gorputza, haren elementuak eta funtzio batzuk ezagutzeko gaitasuna, jardun eta adierazteko aukerak ezagutzekoa eta keinu eta mugimenduak gero eta zehatzago koordinatu eta kontrolatzekoa. • Bere sentimenduak, emozioak, beharrak edo lehentasunak identifikatzeko gaitasuna,hala nola haiek besteei azaldu eta komunikatzekoa, besteenak ere identifikatuz eta errespetatuz. • Eguneroko bizitzako arazoak konpontzeko ohiko jarduerak eta eginkizun errazak modu autonomoan egiteko gaitasuna; horrela, autokonfiantzako sentimendua eta ekimenerako gaitasuna handitu eta bere oinarrizko beharrak asetzeko estrategiak garatuko ditu.
LANDUTAKO HELBURU DIDAKTIKOAKNORBERAREN EZAGUTZA ETA AUTONOMIA • GORPUTZ ATALAK EZAGUTZEA: AURPEGIA. • SENTIPEN, EMOZIO ETA BIZIPENAK ADIERAZTEN HASTEA. • GELA BARRUKO EGOERAK MODU AUTONOMOZ EGITEA.
LANDUTAKO EDUKIAKNORBERAREN EZAGUTZA ETA AUTONOMIA 1. multzoa. Gorputza eta norberaren irudia • Kilikien eta pertsonen ezaugarri fisikoak behatu eta alderatu. • Norbere sentimendu eta hipotesiak besteekin partekatu. 2. multzoa. Jokoa eta mugimendua • “Erraldoiak erran zion” jolasa eta abestiak ikasi. • Erraldoien mugimendua frogatu. 3. multzoa. Eguneroko jarduerak eta bizitza • Lanak bakarrik edo laguntza eskatuta egiten hastea. Fitxak. • Talde mailako lanak egiten hastea: kilikia egiteko proposamena adostea eta kilikia guztion artean egitea.
IHARDUERAKNORBERAREN EZAGUTZA ETA AUTONOMIA • Korroan : • Ekarritako materiala azaldu. • Ekarritako informazioa non kokatu behar den erabaki eta txoko bat izendatu. • Gertakari desberdinez korroan hitz egin. • “Erraldoiak erran zion jolasa ikasi.
LANDUTAKO HELBURUAKINGURUNEAREN EZAGUTZA 1. Beren ingurua modu aktiboan aztertu, egoera eta gertaera esanguratsu batzuei buruzko interpretazioak egin eta horiek ezagutzeko interesa izateko gaitasuna. 3. Beren esperientziatik hurbil dauden talde sozialak eta haien ezaugarri, kultur agerpen, balio eta bizimodu batzuk ezagutu eta haien aldeko konfiantzako, errespetuko eta estimuko jarrerak sortzekoa.
LANDUTAKO HELBURU DIDAKTIKOAKINGURUNEAREN EZAGUTZA • GERTAEREI BURUZKO HIPOTESIAK EGITEN HASTEA. • ESKOLAN ETA HERRIAN OSPATZEN DIREN KULTUR-EKINTZETAN AKTIBOKI PARTE HARTU ETA ZENBAIT PERTSONAIA ETA EZAUGARRI IDENTIFIKATZEA: KILIKI ETA ERRALDOIAK.
LANDUTAKO EDUKIAKINGURUNEAREN EZAGUTZA 1.multzoa. Ingurune fisikoa: elementuak, harremanak eta neurketa • Kiliki eta erraldoien neurriak behatu, gonparatu eta ordenatu. • Kiliki eta erraldoien bilduma osatu eta zenbaketa landu. • Ihauterietarako zenbat egun falta diren landu. 2. multzoa. Naturara hurbiltzea • Izaki bizidunak eta bizigabeak bereizten hastea. Kilikiak. 3. multzoa. Kultura eta gizartean bizitzea • Herriko eta inguruko kilikiak ezagutu: Orkoien eta Iruñeakoak. • Ihauteri eta herriko festetako beste ezaugarri esanguratsu batzuk identifikatu: suziriak, musika, dantza… • Ihauteri festaren prestaketa eta bertan gusutura parte hartzea.
IHARDUERAKINGURUNEAREN EZAGUTZA • Orkoiengo kiliki eta erraldoiak ikustera joan. • Kiliki eta Erraldoien bilduma osatu. Zenbatu, sailkatu eta ordenatu: • Orkoiengo eta Iruñeko erraldoi eta kilikien argazkiak ikusi. • Kilikiak zenbatu eta kopurua idatzi. Kopuru eta zenbaki arteko loturak bilatu. • Pertsonaiak gonparatu: taldeak-multzoak egin: berdinak direnak, desberdinak direnak, altuenak, baxuenak… • San Ferminetako suziria. 5etik 1era atzekoz aurrera zenbatu. • Ihauteri festarako zenbat egun falta diren zenbatu, ezabatu eta idatzi. • Etxeko materiala aztertu. Gure gelara etorri zen kilikiaren burua aztertu. Barruan sartu.
LANDUTAKO HELBURUAKHIZKUNTZAK: KOMUNIKAZIO ETA ADIERAZPENA 2. Sentimenduak, nahiak eta ideiak adieraztea bai ahozko hizkuntzaren bidez, bai bestelako hizkuntzen bidez, eta beren asmora eta egoerara hobekien egokitzen dena aukeratzea. 6. Hizkuntza desberdinetan azaldutako arte lanak ezagutzen hasi eta teknika batzuk erabiliz irudikapen eta adierazpen artistikoko jarduerak egitea.
LANDUTAKO HELBURU DIDAKTIKOAKHIZKUNTZAK: KOMUNIKAZIO ETA ADIERAZPENA • AHOZKO KOMUNIKAZIORAKO ARAUAK BARNERATZEN HASTEA: ELKAR ENTZUTEA. • IHAUTERITARAKO GUZTION ARTEAN KILIKI BAT EGITEA.
LANDUTAKO EDUKIAKHIZKUNTZAK: KOMUNIKAZIO ETA ADIERAZPENA 1. multzoa. Hitzezko hizkuntza. 1.1. Entzun, mintzatu eta solas egitea • Korroan gertakari eta sentimenduei buruz hitz egiten hasi edo iritzia ematea. • Gaiarekin lotutako hiztegia barneratzea eta zuzen erabiltzea: kiliki, erraldoi, berga, gaita, dantzariak, zaldiko… 1.2. Hizkuntza idatziaren hastapenak • Haurrentzat esangurastuak diren kiliki eta erraldoi batzuen izenak. • Idatzizko materialaren behaketa eta manipulazio jolasak (bikoteak, lottoak…) 2. multzoa. Ikus-entzunezkoen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien hizkuntza • Informazio iturri desberdinak. 3. multzoa. Arte hizkuntza • Gelako kilikiaren zirriborroa guztion artean osatzea eta proiektua gauzatzea. • Ihauteritako dantzaren. Pirritx eta Porrotxen PARRANDA “Txaranga”. • Pablo Sarasateren “San Ferminetako jota” entzunaldia. 4. multzoa. Gorputzaren hizkuntza • Mugimendu desberdinak frogatu eta libreki aritzea. • Goputz adierazpena lantzea. Psikomotrizitatea.
IHARDUERAKHIZKUNTZAK KOMUNIKAZIO ETA ADIERAZPENA 1. multzoa. Hitzezko hizkuntza. 1.1. Entzun, mintzatu eta solas egitea -Proiektuko hiztegia prestatu: pertsonaiak, jantziak, instrumentuak… -Pertsonaiak ahoz deskribatu eta nor den asmatu. 1.2. Hizkuntza idatziaren hastapenak -Sortzen zaizkien galderei erantzuna eman: non bizi diren, barrutik nolakoak diren, zer jaten duten, nola jazten diren eta gaizkoak diren edo ez. -Ateratako informazioa mapa kontzeptualen kokatu. -Kiliki hitza idatzi eta agertzen diren neurrian, konpartsako beste pertsonaienak. -Landutako hitza osatzen duten hizkiak aztertu: nortzuk duten hizki hori, nola hasi eta bukatzen den… -Fitxak 2. multzoa. Ikus-entzunezkoen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien hizkuntza -Liburutegian/informatika saioan kilikien inguruko informazio, argazki, web orrialde eta bideoak ikustea. 3. multzoa. Arte hizkuntza -Pertsonaien argazkiak-marrazkiak kokatzeko fondoa egin (kaleko harlauzen itxura emanez). -Aukeratutako pertsonaia margotu. -Haurrek esaten dutenetik abiatuz, zirriborroa egin, izena hautatu, materiala erabaki eta kiliki bat egin. -Mozorrorako gaita egin. -Gure gelako kilikiarentzat( Cara Vinagrerentzat) maxkuri bat egin (berga). -Gelako kilikiaren postala egin: Cara Vinagre. -Takolo, Pirritx eta Porrotx-PARRANDAN: Txaranga abestiaren letra eta dantza ikasi. -Gelara gaitero bat eraman eta instrumentua entzun. -Desfilean nola atera behar den ikasi eta entseatu. -PABLO SARASATE. Biografia eta entzunaldia: entzunaldi soila egin, orkestra zuzendariaren paperean jarri, entzundako instrumentuak marraztu, dantza egin… 4. multzoa. Gorputzaren hizkuntza -San Ferminetako suziria eta entzierroa. -Birak eman eta geratu. Erraldoien dantza.
HASIERAKO IHARDUERA • PROIEKTUA BESTE GELAKO HAURREN JAKINMINETIK ABIATU BAZEN ERE, JAKINA DA, KILIKIEK ETA ERRALDOIEK TXUNDITUTA UZTEN DITUZTELA. • ZAILA DA AZALTZEN, BAINA ORAINDIK PERTSONAIA HAUEKIKO LOTURA BIZI-BIZIRIK DAGOELA IKUSTEA ZORAGARRIA DA. • HAURRAK MOTIBATZEKO, IRAKASLEON ARTEAN GUREA EZ ZEN GELA BATEAN KILIKIZ MOZORROTUTA SARTZEA • PENTSATU GENUEN. • ERREAKZIOAK OSO BESTELAKOAK IZAN • BAZIREN ERE, IZUA NAGUSITU ZELA ESAN • BEHAR… AUSARTEN BAT AGERTU • BAZEN ERE, ASKO LAGUNDU ZUEN • KILIKIA LASAI SATZEAK. • HAURREN ARTEAN BELDURRA ERE • SORTARAZI ZUEN. BATEZ ERE NORBAITEK • ATEAN JOTZEN ZUENEAN.
HAURREN ERANTZUN, BELDUR ETA KEZKAK AZKAR AGERTU ZIREN… DENAK:KILIKI BAT ETORRI DA! KILIKIA HILTZERA JOANGO GARA? TXAS!!!ODOLA ATERAKO ZAIO. EZ, KILIKIA EZIN DUGU HIL. EZ DA GAIZTOA. EZ DUT ETORTZERIK NAHI! BATZUK: NIK ERE EZ!! MUKIAK IKUSI DIZKIOT! NIK BEGIAK!!! MAITE ZEN!! HAUR HANDI BAT ZEN MOZORROTUTA NIRE OHE AZPIAN DAGOEN KILIKIA DA. PAPER SOINUA EGITEN DU. GELARA KILIKI BAT SARTU DA!
ZER DAKIGU? ZER JAKIN NAHI DUGU? Nondik etorri den galdetuta, haurrak hipotesi dexente botatzen dituzte: • HEGAN EGIN DU. • PASABIDETIK ETORRI DA ETA GELARA SARTU DA. • ZULOTIK ETORRI DA. • AGIAN IRUÑETIK ETORRI DA. • IRUÑETIK AUTOZ ETORRI DA. • NIK EZ DUT BERE AUTORIK IKUSI. • OINEZ ETORRI DA. Gure eskolan aipatu beharra dago, garai horretan igogailua egiteko zuloa egin zutela eta eskolan hasi zirenetik zulo horrekin ernegaturik zebiltzala. Orain arte zuloan behiak zeudela esaten ziguten. Orain kilikiak. Nor bizi ote da zuloan????
KILIKIA JOAN DA • HAURRAK DEFENDATZEKO ESTRATEGIAK ASMATZEN HASI ZIREN. BERRIZ ETORRIZ GERO, GELATIK BOTAKO ZUTELA ESANEZ. • HAUR BATZUK ERE EGUN BATZUK BELDURREZ EGON ZIRENEZ, BERRIZ EZ AGERTZEA PENTSATU GENUEN. BAKOITZAK BERE BELDURREI AURRE EGIN BEHAR IZAN ZIEN. • KILIKIAK UTZITAKO ARRASTOTIK AURRERA, GALDERA UGARI SORTU ZIRENEZ, HAIEK BILTZEA IZAN ZEN LEHENENGO LANA.
MAPAREN ARGAZKIA KILIKIEZ JAKIN NAHI ZUTENETIK ABIATUZ ETA ETXETIK EKARRITAKO MATERIALAREKIN, GUZTION ARTEAN BERAIEN GALDEREI ERANTZUNAK BILATU GENIZKIEN. ZALANTZAK ARGITZEN … IKUSI, UKITU, ZENBATU, ARITU, PENTSATU…
AUTOBUS GELTOKIAN UDALETXEAN BIZI DIRA JANZTEN DIRA KILIKIAK BARRUTIK DIRA PAPEREZKOAK JATEN DUTE GAIZTOAK DIRA? PATATA ZALDIKO-MALDIKOAK EZ BERAIEN LAGUNAK BURUHANDIAK ERRALDOIAK
KILIKI BAT EGINGO AL DUGU? CARA VINAGRE MAXKURIAEDO BERGA ZIRRIBORROA
PROIEKTUA IRUDITAN BAKARRIK IDAZTEN LAN ETA LAN… UUUU!! KILIKIAK BELDURRA EMATEN DIGU!! HIZKIAK BERE LEKURA
PROIEKTUA IRUDITAN GURE MOZORRORAKO GAITA HARTUTA… ZENBAT KILIKI DAUDE? GURE KILIKIAK ERE MAXKURIA BEHAR DU!! FESTARAKO PREST!!!
EBALUAKETA • Esperientzi oso aberasgarria izan da. • Beste lan egiteko era bat martxan jar daitekeela frogatu dugu. • Haurrek eta irakasleok izugarri gozatu eta ikasi dugu.
BAI ONGI PASA DUGULA!! HURRENGO BATEAN GEHIAGO… AGUR LAGUNAK!!!
bibliografia • Iruñeko erraldoien eta buruhandien Konpartsa. Aspace, 2002. • Los San Fermines. Aspace, 2002.