540 likes | 662 Views
EBALUAZIO TXOSTENA 2008ko abenduaren 23a BAKEAREN ETA GIZA ESKUBIDEEN ALDEKO HEZKUNTZAREN ARLOKO EUSKAL PLANAREN EGITURAREN, EZARPENAREN ETA EGOKITZAPENAREN EBALUAZIOA (2008-2011) 2008. URTEKO EBALUAZIOA. AURKIBIDEA.
E N D
EBALUAZIO TXOSTENA 2008ko abenduaren 23a BAKEAREN ETA GIZA ESKUBIDEEN ALDEKO HEZKUNTZAREN ARLOKO EUSKAL PLANAREN EGITURAREN, EZARPENAREN ETA EGOKITZAPENAREN EBALUAZIOA (2008-2011) 2008. URTEKO EBALUAZIOA
AURKIBIDEA AURKEZPENA 3. or. TXOSTENAREN EGITURA 4. or. HELBURUAK 6. or. METODOLOGIA 8. or. 1. EZARPENA ETA GARAPENA 9. or. 2. PLANAREN EGITURA 26. or. 3. KOORDINAZIO ETA BULTZADA EGITURAK 39. or. 4. INFORMAZIOA BILTZEKO SISTEMA 49. or. 5. LABURPEN KOADROA: EGOKITZAPENERAKO INDARRAK ETA GOMENDIOAK52. or.
AURKEZPENA Txosten honen jatorria Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzaren arloko Euskal Planaren urteko lehenengo ebaluazio bat egiteko beharra da. Planean azaltzen den moduan, ebaluazio horren justifikazioa eta helburua honako hau da: • Beharrezkoa da “Planaren Zati Operatiboaren lehenengo azterketa bat aurreikusten duen lehenengo ebaluazio bat egitea, bereziki Eusko Jaurlaritzaren, Aldundien eta udal-arloko Sail bakoitzaren ekintzen berrausnarketa bat, gainerako hirurtekoaren plangintzaren aurreikuspena kontsolidatu, baztertu edo zabaltzeko (2009-2011)” (1) • Azterketa horrek“batez ere ekintzak egokitzeko, osatzeko, zuzentzeko edo hedatzeko premiak identifikatu beharko ditu sektore-eremu guztietan. Era berean, lan horrek oinarrizko bi prozesuak aurrera egitea ahalbidetuko du: gauzatze-kronograma bat burutzea eta aurrekontu egokitzapen zehaztuago bat garatzea”. (2) • Planean ebaluazio-prozesua planaren Antolamendu Printzipio Gidarietako bat bezala definitzen da: “Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzaren arloko Euskal Plana bere etengabeko egokitzapena eta hobekuntza erraztuko duen tresna malgu bat eratzeko sortu da. Esku-hartzeko tresnak eta programak etengabe eguneratu eta berritzen ditu, aldizkako ebaluazio bat eta ebaluazio homogeneo eta iraunkor bat oinarri hartuta.” (3) ____________________________________________________________________________________________________________________ (1) Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzaren arloko Euskal Planaren (2008-2012) 132. or. (2) Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzaren arloko Euskal Planaren (2008-2012) 22. or. (3) Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzaren arloko Euskal Planaren (2008-2012) 76. or.
TXOSTENAREN EGITURA Kualitate Lantaldeak urteko lehenengo ebaluazio hau garatu du planaren egituraren, ezarpenaren, jarraipenaren eta egokitzapenaren azterketan oinarrituz.Txosten honetan programatutako ekintzen egoera, horien berrazterketa edo egokitzapen posiblea eta horien zehaztapena finkatzen dira, kronograma eta aurrekontu baten zehaztapenaren bitartez, horrela hurrengo hirurteko plangintzan aurreratuz. Horrez gain, lan honek planaren funtzionamenduan aurkitzen diren akatsak hautematea ahalbidetu du. 1-Ezarpenaren/jarraipenaren ebaluazioa: prozesu honek Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzaren arloko Euskal Planaren ekintza bakoitza zer neurritan ezarri den eta ekintza bakoitzaren garapen-maila zein den ezagutzea ahalbidetu du. 2- Planaren barne-egituraren ebaluazioa: azterketa honek planari zehaztapen handiago bat ematea lortu du, batez ere ekintza bakoitzerako kronograma batean eta aurrekontu batean lan eginez. Bigarrenik, planaren egituraren eta diseinuaren bikoiztasunak, hutsuneak eta barne-inkoherentziak hautemateko balio izan du. Eta azkenik, ebaluazio honek planaren norabidearen, ibilbidearen eta noranzkoaren definizioan lagundu du, ekintza bakoitzaren helburuen definizioan aurrera eginez eta ekintza bakoitzerako lehentasunezko ildoak eta programak zehaztuz.. 3- Planak sortutako koordinazio- eta bultzada-egituren ebaluazioa: prozesu honetan Kontsulta Kontseiluak, Sailen arteko Batzordeak, Elkarteen Foroak eta Baliabide-zentroak garatutako zereginak, materialak eta lanak aztertu dira. Bost organo horiek honako helburu honekin sortu dira: erakundeen eta elkarteen arteko koordinazioa nahiz erakunde eta elkarte horiek planean parte hartzea errazteko. Ebaluazio honen garapenerako planaren egitura desberdinen deskribapen-azterketa bat eta edukiaren azterketa bat egin dira.
4- Beste aldetik, nabarmendu beharra dago ebaluazioan zehar Kualitate Lantaldeak informazioa biltzeko tresna estandarizatu baten aurrekonfigurazioan eta diseinuan lan egin duela. Jarraipen-sistema hori planaren programen eta ekintzen aplikazioari eta garapenari buruzko datuen informazio sistematizatu bat da. Tresna horren oinarrizko helburua etorkizuneko ebaluazioen garapena erraztuko duten informazioa biltzeko prozesu batzuk estandarizatzea da. Informazio-sistema horrek datu-base bat sortzea eskatuko du planaren ekintzen kudeaketa eta jarraipenerako. Garatutako ebaluazio-lanaren ondorioz, planaren egokitzapen-prozesu bat egin da. Bertan, planaren ahuleziak bistaratu dira eta ondoren, plan operatiboago baten sorkuntzan aurrera egitea ahalbidetuko duten gomendio batzuk planteatu dira. Horrela, ebaluazio honek hasierako `planaren aldaketa potentzialak hobetzeko, eta hala badagokio, aldaketa horien inguruan erabakiak hartzeko balio behar du..
HELBURUAK HELBURU NAGUSIA: “PLANA MARTXAN JARRI ONDOREN ESPERO ZIREN LORPENAK EDO ONDORIOAK ZEHAZTEA (...) ekintzak, egokitzeko, zuzentzeko, osatzeko edo hedatzeko premiak sektore-eremu guztietan identifikatzeko helburuarekin” (4) Helburu nagusi hori, jarrian zehaztuko ditugun hainbat helburu operatiboetan islatzen da: • Planean definitutako ekintzen/helburuen/programen lorpen-maila ezagutzea. Horretarako beharrezkoa izango da ekintzen garapenean kudeatzaileek egiten dituzten jarduera ezberdinei buruzko informazio kuantitatiboa edukitzea. Ebaluazio honetan gauzatze-adierazleak erabiliko dira. • Planaren ekintzen garapenean eta ezarpenean aurrera egitea kronograma eta aurrekontu baten zehaztapenaren bitartez. • Plana egokitzea dauden baliabideak hobetzeko helburuarekin: gainjartzeak saihestu, sektore estrategiko ezberdinen artean beharrezko sinergiak sortu, koordinazioa erraztu, etab. • Planaren kudeaketan eta ezarpenean egon daitezkeen akatsak hautematea, baita ekintzen garapenaren arduradunek proposatutako gomendioak ere. • Jarraipen- eta ebaluazio-sistemara hobekuntza-prozesuak gehitzea, planaren jarraipen- eta kudeaketa-metodologia estandarizatu eta operatibo baten diseinuan aurrera egiteko helburuarekin.
Erakundeen arteko koordinazio-mailan hobetzea, bultzada, konpromisoa eta eragileen arteko harremanak sustatuko dituzten mekanismoak eta neurriak definituz eta sortuz.. • Giza Eskubideen eta Bakearen aldeko Hezkuntzaren arloan lan egiten duten giza eragileen ekarpenak biltzea. Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzaren arloko Elkarteen Foroa planaren garapenari eta kudeaketari buruzko etorkizuneko eztabaidetan parte-hartzaile gisa sartzea. • Bakean eta Giza Eskubideetan oinarritutako Hezkuntza-arloko programen aplikazioaren kalitatea hobetzea eta eraginkortasuna eta efikazia handiagotzea. • Bitarteko eta amaierako ebaluazioak prestatzea.
METODOLOGIA Jarraian, erabiliko dugun metodologia zehaztuko dugu, ebaluazio honen garapenerako planteatutako helburuak betetze aldera: 1. Fasea: Informazioa biltzeko materialen diseinua eta sorkuntza. Datu-base bat eta jarraipen- eta ebaluazio-fitxak egitea planaren ekintza, programa eta ildo estrategiko ezberdinekin. Fase honetan betetze-mailaren adierazleekin egin da lan. 2. Fasea: Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzaren arloko Euskal Planaren barne-egituraren aldez aurreko diagnostikoa . Kabineteko lana. 3. Fasea: Beharrezko informazioaren bilketa ebaluazio-prozesuei hasiera emateko Helburu hau betetze aldera, bi informazio-iturrirekin egin da lan: • informazioa kuantitatiboa (ebaluazio-fitxa batetik abiatuta-ikusi III. eranskina): sortzen joan diren aurrerapenak islatzen dituzten gauzatze-adierazleen bitartez, programa bakoitzak eta programa horietako ekintzek jarraitutako ebaluazioari buruzkoa. 2008. urteko urtarriletik abendura bitarte doan denboraldia aztertuko da (garapenaren urteko ebaluazioa). • Informazio kualitatiboa (elkarrizketa sakonetatik abiatuta ikusi IV. eranskina): planaren ezarpenari eta garapenari buruzkoa, baita koordinazio-prozesuei eta planaren barne-egiturari buruzkoa ere. 4. Fasea: Informazioaren tratamendua: bildutako datuen iraulketa, hustuketa eta azterketa garatutako fitxetatik eta elkarrizketetatik abiatuta. Bildutako informazioaren azterketa kualitatibo eta kuantitatiboa. 5. Fasea: Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzaren arloko Euskal Planaren zirriborroa eta ondorengo amaierako txostena egitea. Zirriborro hori eragile arduradun ezberdinekin eta Elkarteen Foroarekin egiaztatuko da egin daitezkeen aldaketak sartzeko.
1.1 DATU KUANTITATIBOAK 1.2 DATU KUALITATIBOAK 1. EZARPENA ETA PLANAREN GARAPENA
1- EZARPENA ETA PLANAREN GARAPENA • Ebaluazioaren lehen kapitulu hau Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzaren arloko Euskal Planaren ezarpenari eta garapenari buruzko datu kualitatibo eta kuantitatiboen azterketak osatzen du. Informazio hori planaren eragile arduradunek egindako ekintzen eta elkarrizketa sakonen informazioa biltzeko fitxetatik bildu da. • Eremu honetan, honako alderdi hauek landuko dira: • 1.1 PLANAREN GARAPENAREN DATU KUANTITATIBOAK • 1.1.1 Datu orokorrak • 1.1.2 Planaren garapena, ildoen, programen eta eragileen arabera • 1.1.3 Ondorioak • 1.2 PLANAREN EZARPENARI ETA GARAPENARI BURUZKO AZTERKETA KUALITATIBOA • 1.2.1 Indarrak / potentzialtasunak • 1.2.2 Zailtasunak / oztopoak • 1.2.3 Hobetzeko proposamenak
1.1 PLANAREN GARAPENAREN DATU KUANTITATIBOAK 1.1.1. DATU OROKORRAK • Lehenengo eremu honetan planaren garapen-mailaren azterketa kuantitatibo bat egiten da, Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzaren arloko Euskal Planak hasi dituen eta hasi ez dituen ekintzei buruzko datuak azalduz. • Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzaren arloko Euskal Plana onartu zenetik 2008. urteko abendura bitarte, plana osatzen duten ekintzen % 68,5 martxan jarri dira. Hau da, 92 ekintza dituen plan baten termino absolutuetan, dagoeneko 63 martxan jarri dira. • Planfikatutako ekintzak ez hasi izanaren arrazoi nagusiak, ordena honen arabera honako hauek dira: denborarik edota baliabiderik eza (12), etorkizunerako programatuta egotea (11), zehaztapenik eza (4) eta eskumen-arazoak (2). HASITAKO ekintzen garapen-maila • Nabarmendu beharra dago planaren % 37 (92 ekintzetatik 34) behar bezala osatu dela. Horrenbestez, planaren plangintza-maila handia izan da, Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzari dagokionez. • Horrez gain, azpimarratu beharra dago programatutako ekintzen % 13 maila aurreratuko egoeran aurkitzen dela.
1.1 PLANAREN GARAPENAREN DATU KUANTITATIBOAK 1.1.1. DATU OROKORRAK HASI EZ DIREN ekintzen garapenaren etorkizuna • 2008. urteko abenduan hasi ez diren ekintzen % 88,7, plana (2008-2011) definitzen duen denbora-esparruaren barruan garatzea planteatzen da. • Beste aldetik nabarmendu beharra dago hasiera batean planean definitutako ekintzetatik hiru ez direla garatuko, plangintzatik kanpo utzi nahi baitira.
1.1 PLANAREN GARAPENAREN DATU KUANTITATIBOAK 1.1.2. PLANAREN GARAPENA, ILDOEN, PROGRAMEN ETA ERAGILEEN ARABERA Ekintzen garapena, ILDO ESTRATEGIKOEN arabera 1.GIZARTE SENTSIBILIZAZIOA Helburu nagusia: Bakearen eta Giza Eskubideen kulturaren balioak euskal gizartean zabaltzea. 2.GIZARTE TREBAKUNTZA Helburu nagusia: Euskal gizartea Bakearen eta Giza Eskubideen Hezkuntzaren eremuan gaitzea. 3.ERAKUNDE TREBAKUNTZA (Helburu nagusia: Instituzioen eta erakundeen lana indartzea Bakearen eta Giza Eskubideen Hezkuntzaren eremuan. 4.KOORDINAZIOA (BULTZADA) Helburu nagusia: Euskal Autonomia Erkidegoan Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzaren arloko politiken buru izatea. ITURRIA: “Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzaren arloko Euskal Plana” • Ildoen araberako azterketari dagokionez, honako oinarrizko bi ideia hauek nabarmendu behar dira: • Dauden 4 ildoetatik 3 ildoetan, hasitako ekintzak % 70etik gertu daude edo ekintza horiek % 70 gainditzen dute. Bakarrik erakunde-trebakuntzaren ildoa aurkitzen da hasitako ekintzen % 60,6rekin. • Sentsibilizazioan kokatutako ekintzen % 78,5i dagoeneko hasiera eman zaio.
1.1 PLANAREN GARAPENAREN DATU KUANTITATIBOAK 1.1.2. PLANAREN GARAPENA, ILDOEN, PROGRAMEN ETA ERAGILEEN ARABERA HASITAKO ekintzen garapen-maila ILDO ESTRATEGIKOEN arabera • Sentsibilizazioa eta gizarte-trebakuntza dira beren ekintzen garapen handiago bat lortu dituzten ildo estrategikoak. Ekintza horiek dagoeneko amaitu dira % 46,4an eta % 38,7an, hurrenez hurren. Horrez gain, ekintzen % 14a garapen-maila aurreratuan aurkitzen da. Ildo horietan garatutako ekintzak batez ere azterketen hedapenaren eta argitaratzearen babesean zentratzen dira, Bakerako hezkuntzari dagokionez, baita prestakuntza-beken, ikastaroen eta mintegien eta graduondoko ikasketen sustapenean eta sorkuntzan ere. • Erakunde-trebakuntzaren eta koordinazio eta bultzadaren ildoetan, garapen-maila txikiagoa duten ekintza gehiago kontzentratzen dira. Ildo horietan hasi ez diren ekintzek ekintza osatuak gainditzen dituzte. • Ildo guztietan (bere ekintzen % 10-% 20 bitarte) garapen-maila baxua dago. Jardun horiek jardunaldietan, ikastaroetan, lankidetza-hitzarmenetan eta esku-hartze programen abiatzean kontzentratzen dira.
1.1 PLANAREN GARAPENAREN DATU KUANTITATIBOAK 1.1.2. PLANAREN GARAPENA, ILDOEN, PROGRAMEN ETA ERAGILEEN ARABERA Ekintzak ILDO ESTRATEGIKOEN arabera “Azaldukotako programa estrategikoek bakearen eta giza eskubideen aldeko hezkuntza-lana hainbat mailatan garatzeko tresna bidez aktiba daitekzeen esparru operatiboak eta baliabideak adierazten dituzte” ITURRIA: “Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzaren arloko Euskal Plana” * Lehentasunezko programak. Programa horien erronka egitura berria egitea eta masa kritikoaren metaketa sustatzea da (Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzaren arloko Euskal Planaren 88. or.). • Programa estrategikoen araberako azterketan honako datu nabarmen hauek ikus daitezke: • Planean lehentasunezko programa gisa definitu ziren jardun-programa horien barruan kokatutako ekintzak ez dira beti behar bezala garatu. Nabarmendu beharra dago prestakuntza- eta trebakuntza-jardunen % 31 eta aholkularitza- eta kontsultoretza-jardunen % 23 oraindik ez direla martxan jarri. • Hasitako ekintzen % 80 gainditzen dituzten bost jardun-programa daude, Dokumentazioa eta informazioa nabarmenduz (% 91). Programa honetako ekintzak batez ere Baliabide-zentroak, dokumentazio-eremuak eta web-orriak sortzeko proiektuak dira.
1.1 PLANAREN GARAPENAREN DATU KUANTITATIBOAK 1.1.2. PLANAREN GARAPENA, ILDOEN, PROGRAMEN ETA ERAGILEEN ARABERA HASITAKO ekintzen garapen-maila ILDO ESTRATEGIKOEN arabera * Lehentasunezko programak. Programa horien erronka egitura berria egitea eta masa kritikoaren metaketa sustatzea da (Bakearen eta Giza Eskubideen Hezkuntzaren arloko Euskal Planaren 88. or.) • Programa estrategikoen araberako azterketan, programaren garapen-mailaren arabera, honako alderdi aipagarri hauek ikus daitezke: • Dokumentazioa eta informazioa (E) eta Azterketa eta hausnarketa (G) dira ekintzen ehuneko altuena eskuratu dituzten programa estrategikoak. • Prestakuntza eta trebakuntza (A) eta Aholkularitza eta kontsultoretza (B), hasi ez diren ekintzen bolumen altuena duten hiru programen artean kokatzeaz gain, maila osatu eta aurreratuan bolumen gutxiena kontzentratzen dutenak dira. Egoera horrek lehentasunezko bi programek duten garapen-arazoa agerian uzten du.
1.1 PLANAREN GARAPENAREN DATU KUANTIATIBOAK LOS DATOS CUANTITATIVOS DEL DESARROLLO DEL PLAN VASCO DE EpP Y DDHH 1.1.2. PLANAREN GARAPENA, ILDOEN, PROGRAMEN ETA ERAGILEEN ARABERA Atal honetan ekintzak antolatzen dituzten programa sektorialak aztertuko dira, bere bultzadaren arduradun den erakunde-eremuaren arabera (Sailak, Aldundiak eta Udalak) Ekintzak ERAKUNDE ERAGILEEN arabera • Erakunde-eremu ezberdinei dagokienez, (Eusko Jaurlaritza, Aldundiak eta Udalak) datuek planaren ekintzen garapen-mailan homogeneotasun garrantzitsu bat dagoela adierazten dute: • Eusko Jaurlaritza: % 70,5 ( hasitako 48 ekintza) • Aldundiak: % 66,6 (hasitako 18 ekintza) • Eudel: % 50 (hasitako 3 ekintza) • Eusko Jaurlaritzaren barruan, nabarmendu beharra dago Kultura Sailak dagoeneko bere ekintzen % 83 martxan jarri dituela. Datu hori oso aipagarria da plana 2007. urteko abenduan onartu zela kontuan hartzen badugu. Nabarmendu beharra dago Giza Eskubideen Zuzendaritza (Justizia Saila) dela oraindik garatzeko dituen (32) ekintza gehien dituen eragilea. Horietatik 21 dagoeneko martxan jarri ditu. • Aldundiei dagokienez, Bizkaia nabarmendu behar da (ia % 82 hasitako ekintza). • Eragile hauek planaren hasierako programazioak barnean hartzen ez dituen ekintza berriak egin dituzte (Ikusi ekintza berrien eranskina)
1.1 PLANAREN GARAPENAREN DATU KUANTITATIBOAK 1.1.2. PLANAREN GARAPENA, ILDOEN, PROGRAMEN ETA ERAGILEEN ARABERA HASITAKO ekintzen garapen-maila ERAKUNDE ERAGILEEN arabera • Ekintzen garapen-maila kontuan hartuz, beren erakunde-eremuaren arabera, nabarmendu beharra dago ezberdintasun esanguratsuak daudela amaitutako ekintzen ehunekoari dagokionez. • Kasu honetan Aldundiak dira beren plangintzan definitu zituzten ekintzen % 51,8 dagoeneko osatua dutenak. Eusko Jaurlaritzak, aldiz, beren ekintzen % 35,2 osatu du. • Eudelek, bere aldetik, ez du bere ekintzarik kokatu egoera osatuan edo aurreratuan. • Eusko Jaurlaritzaren barruan nabarmendu beharra dago Herrizaingo Saila eta Kultura Saila direla,Gazteria Zuzendaritzaren bitartez, garapen-datu altuenak dituzten erakunde-eragileak. • Foru-administrazioei dagokienez, Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiek planfikatuta zituzten ekintzetatik dagoeneko 7 osatu dituzte.
1.1.3 Ondorioak PLANAREN GARAPENAREN DATU KUANTITATIBOAK Egoeraren auditoretza Azalpena/Balorazioa Hobetzeko proposamenak
1.2 PLANAREN EZARPENARI ETA GARAPENARI BURUZKO AZTERKETA KUALITATIBOA Ezarpenaren eta garapenaren azterketa kualitatiboarekin hasi aurretik, adierazi beharra dago Bakearen aldeko Hezkuntzaren arloko Euskal Plana gaur egungo plangintza dela (bakarrik urtebete du). Horrenbestez, abiapuntu honetatik hasiko da azterketa. Eremu honetan planaren ekintzen ezarpena eta garapena kualitatiboki aztertuko da, planean bildutako ekintzen arduradun diren eragile ezberdinei egindako elkarrizketen azterketaren bitartez. Bildutako informazioaren sistematizazio baten ondoren, azterketa honako elementu hauen inguruan garatzen da: • 1.2.1 Planaren Indarrak / Potentzialtasunak • 1.2.2 Zailtasunak eta Oztopoak • 1.2.3 Hobetzeko proposamena Horrez gain, adierazi beharra dago aurretik adierazitako elementuen azterketan batez ere honako 5 eremu hauekin lan egingo dela: • Giza Eskubideen eremua, • eragileak, • baliabideak, • ezarpena • eta ekintzak.
1.2 PLANAREN EZARPENARI ETA GARAPENARI BURUZKO AZTERKETA KUALITATIBOA 1.2.1 PLANAREN INDARRAK / POTENTZIALTASUNAK • Lan-esparrua Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzan ezartzen den plan bat da, egiten ari denari koherentzia emanez eta gai horren garrantziari buruzko ikuspegi estrategiko bat ezarriz. • Koordinazioari dagokionez, sareko laneko plan bat da, taldean lan egiteko, maila teknikoan nahiz maila politikoan. Eragile guztiek hartu dute parte planean, eta eragile guztiak ados daude planarekin. Horrez gain, hausnarketa-eremu garrantzitsu bat da Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzaren arloan lan egiteko. • Ekintzak helburu berdin batzuen pean bateratzea, sistematizatzea eta egituratzea ahalbidetzen dituen plangintza bat da, sinergien, baliabideen, etab., aprobetxamenduan aurrera eginez. Esparru horrekin, Giza Eskubideen inguruan garatutako lanaren egituran aurrera egin da. Ekintzen arduradunek planak ezartzen duen esparruaren egokitasunean erabat sinisten dute. Era berean, gai honetan aurrera egiteko funtsezko tresna bat dela uste dute. • Beharrezko plan bat da, izan ere, plana sortu arte jardunak egiten ziren, baina ez zuten egitura eta helburu argirik edukitzen. • Plan praktikoa eta zehatza da. Egingarritasuna da hoberen baloratutako planaren ezaugarrietako bat. • Malgutasunari dagokionez, bere garapenean egokitzeko aukera edukiko duen plan bat da. Eragileek beharrezkotzat hartzen dute urtero plangintza malguago eta operatiboago bat egitea. Plangintza horrek planaren amaierako helburuak benetan burutuko ditu. Horrez gain, plangintzen atzeraelikadura eremu honetan garrantzia handia duen beste alderdietako bat da, planak plangintza malgu bat izan behar baitu. Bertan ekintzen garapenak plangintza berriei aplikatzeko ezagutza bat sortu behar du. • Planak garapen-ahalmen handia du, inplikatutako eragile ezberdinek azaldutako interesaren eta konpromisoaren ondorio gisa, ibilbide luzea egiteko duen gai batean lan egiten jarraitzeko garaian. • Planak Giza Eskubideen Zuzendaritzaren figura du, planaren bultzada- eta lidergo-elementu gisa. Gainerako administrazioek asko baloratzen dituzte Zuzendaritzaren zereginak. • Eraginerako gaitasun handia duen Plangintza bat da, jarreren errotzea eta planak bultzatutako balioak ahalbidetuz. PLANAREN INDARRAK
1.2 PLANAREN GARAPENAREN EZARPENARI ETA GARAPENARI BURUZKO AZTERKETA KUALITATIBOA 1.2.2 ZAILTASUNAK / OZTOPOAK • Giza Eskubideen gaia eremu berria da eta bertan ia ez daude jarraitu beharreko ibilbidea zehaztu eta orientatzen duten esperientziarik edo funtzionamendu-eredurik. Giza Eskubideen gaiek oso eremu zabala hartzen dute eta normalean beste gaiekin nahastuta aurkitzen dira. • Era berean, lan zaileko eremu bat da eta batzuetan gatazkatsua izan ohi da. Egoera hori batez ere eremu hori tratatzen duten ikuspegi politizatuak eta eztabaidazko ikuspegiak sortzen dute. GEen EREMUA • Planaren eragile arduradunak, pasibotasun-elementuak dituzten eragile gisa kokatzen dira, bultzada eta lidergoa batez ere Giza Eskubideen Zuzendaritzaren esku utziz. • Bitarteko eragileak eta egileak: batzuetan beste eragile batzuk dira planaren ekintzak garatzen dituztenak, normalean elkarte-saretik etorritakoak izaten dira. Egoera horrek koordinazio-arazoak, baliabideak optimizatzeko arazoak, eragileak hautatzeko arazoak eta eragileak prestatzeko eta profesionalizatzeko arazoak sortzen ditu. • Planaren ekintzen hartzaileak: oro har, hiritar guztiengana iristeko ageriko zailtasunak daude. Oso zaila da pertsonen eguneroko bizitzan eragina izatea. Oro har, gizarte zibil antolatuarengana erraztasun handiagoarekin iristen da, gai horietan interesatuta baitago. Beste aldetik, azpimarratu beharra dago ez daudela beti publiko objektibo argiak eta publiko horiek gainezko aurkitzen dira. Egoera horren adibide garbi bat hezkuntza-zentroak dira. ERAGILEAK
1.2 PLANAREN EZARPENARI ETA GARAPENARI BURUZKO AZTERKETA KUALITATIBOA • Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko hezkuntzarekin erlazionatutako ekintzen garapena oztopatzen dituzten hainbat mugadaude: langile-mugak eta diru-baliabideen mugak. Orokorrean, ez dago gai horretan lan egiteko aurrekontu finkorik eta jarraiturik. • Langile teknikoek ez dute Giza Eskubideen arloko prestakuntza espezializaturik, horregatik, eremu hau beste teknikari batzuk okupatzen dute eta denbora partzialean egiten duten lan eremu honetan. • Gaia zeharkakoa denez gero, gaiak pLanaren garapena moteltzen du, zeregin hori beste lan-karga bat bezala hartzen baita inplikatutako eragile ezberdinentzat (saturazioa). Zeharkakotasun-lanak ez dira zaintzen eta ez dago plangintza mota horiekin lan egiteko kulturarik. Horren ondorioz, Sailetako lanaren sektore-ikuspegi bat egoten jarraitzen du. BALIABIDEAK • Plana ez dago behar bezain beste gizarteratuta Sailen talde teknikoaren eta politikoaren barruan. Administrazioek ez dute planaren jatorria eta edukia ezagutzen, gaur egungo taldeek ez baitute planaren elaborazioan parte hartu; horrenbestez, plangintza honekin deskonexio bat sortzen da. • Bigarren mailako gaia da, ez da Sailen eguneroko lanaren lehentasunezko plangintza bat. Hala ere, Giza Eskubideen alde lan egiteko konpromisoa eta gogoak badaude. Sail batzuek izan ezik, eragile arduradunak ez dira gai sentitzen gauza handiak egiteko, plana beteko dutela ziurtatuz, baina planera mugatuz. INPLIKAZIOA • Planaren sektore-ikuspegi bat sortzen duten ekintza espezifiko eta atomizatuak dira. Eragile bakoitzak bere plangintza garatzen du bere posiziotik eta bere premietatik. Ez da plana irudikatzen bere filosofia edo helburutik, bakarrik ekintza zehatzak ikusten dira. • Garatu beharreko lanaren zehaztapenarekin eta definizioarekin zailtasunak. Batzuetan ekintza horiek orokorregiak dira. • Ekintza batzuetan eskumen-arazoak hauteman dira planaren garapenean. EKINTZAK
1.2 PLANAREN EZARPENARI ETA GARAPENARI BURUZKO AZTERKETA KUALITATIBOA. 1.2.3 HOBETZEKO PROPOSAMENAK • Funtsezkoa da Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzarekin erlazionatutako guztiaren definizioan eta kontzeptualizazioan lan garrantzitsu bat garatzea. Horretarako, beharrezkoa da Giza Eskubideen eremuari edukia ematea, administrazioen esku-hartze eremura gerturatuz. • Plana borroka politikoaren jokalekutik urruntzea. Horretarako, beharrezkoa da programazio horiek, pedagogoen, hezitzaileen, teknikarien, etab., esku uztea. Plana normaltasunetik landu behar da, planaren oinarrizko helburuetan finkatuz. EREMUA • Administrazioen zuzeneko lanaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren lanaren arteko koordinazioa hobetzea. Izan ere, eremu hau funtsezkoa da planak aurrera egiteko. • Herri-administrazioen eta eremu pribatuaren zeregina argi eta garbi definitzea. Horretarako, garrantzitsua da hausnarketa-prozesu bati hasiera ematea. • Herritarrengana iristea, tokiko mailatik gertuen dagoen lan bat oinarri hartuta. • Lankidetzaren ekintzak eta proposamenak finkatzea ahalbidetuko duten eragile ezberdinen arteko adostasunak bilatzea. ERAGILEAK • Planari behar dituen baliabideak ematea, planaren garapenerako eta planak denboran jarraitzeko. Epe luzerako plan bat ahalbidetuko duten aurrekontu egonkorrak ziurtatuz. • Giza Eskubideen arloko plangintzan, kudeaketan eta ebaluazioan lan egiten duten teknikarien prestakuntza eta kalifikazioa handiagotzea. • Funtsezkoa da Giza Eskubideekin erlazionatutako eremuetarako teknikarien zeharkakotasuna bultzatzea, zeregin horietara eskainitako denbora handituz. BALIABIDEAK
1.2 PLANAREN EZARPENARI ETA GARAPENARI BURUZKO AZTERKETA KUALITATIBOA 1.2.3 HOBETZEKO PROPOSAMENAK • Dagoen ezjakintasuna gainditzeko, garrantzitsua da Sailen barruan plana ezagutaraztea eta gizarteratzea, baita planaren helburuak eta xedea ere. Horretarako beharrezkoa da Giza Eskubideen plangintza hau administrazio arduradun bakoitzean aurreikusitako lanaren testuinguruan kokatzea eta sartzea. • Plana bultzatzea, ekintza berriak sortuz, hausnarketa-eremuen partaidetzaren bitartez… • Giza Eskubideen arloan lan egiteagatik eragileen interesa bideratzea. Zeregin horretarako honako bi ideia hauek hartu behar dira kontuan: • Eragile arduradun ezberdinentzat urteko lan-plan bat egitea. • Ekintzak gauzatzea ahalbidetuko duten tresnak sortzea. • Teknikariek dauden plangintzen elaborazioan, kudeaketan, gauzatzean eta ebaluazioan parte hartu behar dute zuzenean, Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzaren arloan. INPLIKAZIOA Ekintzak landu, hautemandako urritasun horiek garbituz: • ekintzen zehaztapen handiago baterantz aurrera eginez, • eta eragileen eskumeneko gaitasunak zehaztuz. EKINTZAK
2.1 DIAGNOSTIKOA 2.2 AZTERKETA KUANTITATIBOA 2.3 ONDORIOAK 2. PLANAREN EGITURA
2- PLANAREN EGITURA • Ebaluazioaren bigarren kapitulu hau Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzaren arloko Euskal Planaren egiturari buruzko azterketak eta Planaren tresnari eta funtzionamenduari buruzko azterketak osatzen dute. Eremu honetan, honako alderdi hauek landuko dira: • 2.1 Planaren egituraren diagnostikoa • 2.1.1 Egiturazko elementuen azterketa kualitatiboa • 2.1.2 Planaren egituraren azterketa kuantitatiboa • ildo estrategikoen mapa • programen mapa • eragileen mapa • 2.2 Planaren beste elementuekin erlazionatutako datu kuantitatiboak • 2.2.1 Kronograma • 2.2.2 Aurrekontua • 2.2.3 Behin-behinekotasuna • 2.2.4 Ekintzak lankidetzan • 2.2.5 Nori dagoen zuzenduta • 2.3 Ondorioak: Zailtasunak eta hobetzeko proposamenak
2.1 PLANAREN EGITURAREN DIAGNOSTIKOA 2.1.1 EGITURAZKO ELEMENTUEN AZTERKETA KUALITATIBOA • Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzaren arloko Euskal Planaren egituraren eta tresnaren berrazterketa, adierazitako plangintza osatzen duten egiturazko elementuen ebaluaziotik abiatuta: Planaren egiturazko elementuen egoera Hobetzeko proposamena
2.1 PLANAREN EGITURAREN DIAGNOSTIKOA • Atal honetan planaren egituraren diagnostiko bat garatzen da, hasiera batean planifikatutako ekintzekin zuzenean lan eginez. Azterketa honetan ez dira ebaluazio-prozesuan bildutako datuak kontuan hartzen (ekintzen informazioa biltzeko fitxaren bitartez). 2.1.2 ILDO ESTRATEGIKOEN MAPA Ekintzen kopurua Ekintzen % Ekintzen kopurua Ekintzen % • Gizarte-trebakuntza ekintza elkartu kopuru handiena duen ildoa da. Planaren lehentasunezko ildoa da. • Horrez gain, ekintzen % 65,5ek elkartutako ildo estrategiko bat baino gehiago du. Horrek esan nahi du sailkapen hori ez dela behar bezain beste diskriminatzailea. • Beste aldetik, inolako elkartutako ildo estrategikorik ez duten 3 ekintzekin aurkitzen gara.
2.1 PLANAREN EGITURAREN DIAGNOSTIKOA 2.1.2 PROGRAMA ESTRATEGIKOEN MAPA Ekintzen kopurua Ekintzen % Ekintzen kopurua Ekintzen % • Prestakuntza eta trebakuntza (A) ekintza elkartu kopuru handiena duen ildoa da. Planaren lehentasunezko ildoa da. • Horrez gain, ekintzen % 55ek baino gehiagok programa bat baino gehiago du. Horrek esan nahi du sailkapen horrek birplanteamendu bat eskatzen duela programei zentzua emateko. • Beste aldetik, inolako programa estrategikorik ez duten 7 ekintzekin (% 7,5) aurkitzen gara.
2.1 PLANAREN EGITURAREN DIAGNOSTIKOA 2.1.3 ERAGILEEN MAPA, ILDO ESTRATEGIKOEN ARABERA 1 sentsibilizazioa 2 giz. trebakuntza 3 erak. trebakuntza 4 koord/bultzada Ekintzen kopurua • Oro har, gizarte-trebakuntza (2) Eusko Jaurlaritzako Sail guztien eta hiru Aldundien lehentasunezko ildoa da. • Ekintza elkartu gehien dituen ildoaren atzean, Eusko Jaurlaritza nabarmentzen da egindako koordinazio- eta bultzada-lanarengatik (4), Aldundiak batez ere gizarte-sentsibilizazioan (1) aritzen diren bitartean.
2.1 PLANAREN EGITURAREN DIAGNOSTIKOA 2.1.2 ERAGILEEN MAPA, PROGRAMA ESTRATEGIKOEN ARABERA A-prest. B-Aholkul. C-produk. D-programak E-dokumen. F-Hedapena G-azterketa H. Mobiliz. ekintzak • Eusko Jaurlaritza prestakuntza-prozesuetan zentratzen da, Aldundiak hedapen- eta sentsibilizazio-lanetan zentratzen diren bitartean. • Eudelek, bere aldetik, aholkularitza- eta kontsultoretza-ildoei buruzko jardunetan kokatzen du bere jarduera.
kronogramarekin Gauzatze-datarik gabe % 20 % 80 40 35 30 Aldizkako 32 25 ekintza 20 15 20 10 18 2 5 8 7 5 0 2008. urtea 2009. urtea 2010. urtea 2011. urtea Etengabeak Daturik gabe 2.2 PLANAREN BESTE ELEMENTUEKIN ERLAZIONATUTAKO DATU KUANTITATIBOAK 2.2.1 KRONOGRAMA (Ekintzak gauzatzeko epeak ) • Ekintzen denbora-plangintza ekintza-plan bat behar bezala garatzeko oinarrizko adierazleetako bat da. Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzaren arloko Euskal Planaren kasuan, ekintzak garatzeko eta gauzatzeko aurreikusitako datarik gabeko jardun-programa bat aurkezten da. Hala ere, egokitzapen-ebaluazio honen ondoren, planaren arduradun diren eragile ezberdinek beren proiektuak aldi baterako zehazteko esfortzu bat egin dute. Ebaluazio-fitxak jaso ondoren, planean definitutako ekintzen % 80ak (74 ekintza) garapen-kronograma bat du. Hala ere, ekintzen % 20a (ekintza guztietatik 18) definitutako gauzatze-datarik gabe aurkitzen da. Nabarmendu beharra dago planeko 39 ekintza 2008. urtea baino lehen gauzatu behar direla. Hala ere, ekintza horietako 32, aldizkakoak dira; horrenbestez, behin baino gehiagotan errepikatuko dira planak irauten duen bitartean. Nabarmendu beharra dago etengabeko 39 ekintza daudela eta ez dute gauzatze-data jakinik, planaren indarraldian zehar garatuko baitira. Horrez gain, dagoeneko kronograma bat duten beste 15 jardun 2011. urtea amaitu baino lehenago garatuko dira.
Aurrekontuarekin Aurrekon. gabe % 49 % 51 2.2 PLANAREN BESTE ELEMENTUEKIN ERLAZIONATUTAKO DATU KUANTITATIBOAK 2.2.2 AURREKONTUA • Ekintza-plan baten kudeaketa-, funtzionamendu- eta gauzatze-egitura bat sortzeko gako-adierazleetako bat bere aurrekontu orokorra eta espezifikoa da, horrek ekintzaren zenbatzea, aurrekontu-aurreikuspen bat eta horiek burutzeko erakundeen konpromisoa adierazten du. Horregatik, beharrezkoa da ekintzen garapenak sortuko duen zenbatekoa planifikatzea eta zehaztea. Bakarrik ekintzen % 51k du aurrekontu definitua. Horiek batez ere dagoeneko amaitu direnak dira. Ia planeko ekintzen erdiak (92tik 45 ekintza) ez du aurrekontu zehatzik. Horiek batez ere oraindik hasi ez direnak dira. Dagoeneko amaituta dauden planeko 34 ekintza horiek guztira 3.138.336 €-ko inbertsioa sortu dute. * Adierazi beharra dago amaitutako 34 ekintzetatik 8 ekintzetan ez direla beren aurrekontuari buruzko datuak lortu. Horrez gain, azterketa honetan ez dira barnean hartzen oraindik osatu ez diren ekintzen aurrekontuak.
Etengab. Finalista Aldizkakoa Daturik gab. % 10 % 22 % 42 % 26 2.2 PLANAREN BESTE ELEMENTUEKIN ERLAZIONATUTAKO DATU KUANTITATIBOAK 2.2.3 EKINTZEN BEHIN-BEHINEKOTASUNA Atal honetan programazio ezberdinen behin-behinekotasuna aztertzen da, honako ekintza-mota hauen artean ezberdinduz: 1- aldizkakoa, hasiera eta amaiera duen ekintza (modu ziklikoan errepikatzen da). 2- finalista, hasiera eta amaiera zehaztuak dituen ekintza. 3- etengabekoa, amaierako data zehatzik ez duen prozesua. Ekintzen % 42 aldizkakoak dira, hau da, planaren indarraldiak irauten duten bitartean modu ziklikoan errepikatuko dira. Ekintza horietatik (39), 33 ekintza urterokoak dira; horrenbestez, urtero errepikatuko dira 2011. urtera bitarte. Planeko ekintzen % 26 (24) finalistak dira. Ekintza horiek batez ere ekintza-programen sorkuntzan, jardunaldien, tailerren, foroen, etab., antolakuntzan zentratzen dira, baita gai horiei buruzko hainbat giden, liburuen, eskuliburuen, eta materialen argitaratzean ere. Ekintzen % 22 etengabekoak dira; horrenbestez, etenaldirik gabe garatuko dira planak irauten duen bitartean. Programen eta baliabide-eremuen garapenean, bultzadan eta koordinazioan zentratutako ekintzak dira.
2.2 PLANAREN BESTE ELEMENTUEKIN ERLAZIONATUTAKO DATU KUANTITATIBOAK 2.2.4 EKINTZAK LANKIDETZAN • Ekintza baten garapenenean eragile/erakunde ezberdinen arteko kolaborazioa Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzaren arloko Euskal Planaren egituraren ezaugarri nagusietako bat da. Egoera horrek eragile arduradunen eta kolaboratzaileen arteko lankidetza sakon bat eskatzen du, Administrazio bakoitzeko sektore-programetan finkatutako helburuen eta xedeen lorpenean behar bezala aurrera egiteko. • Jarraian, ekintzen banaketaren taula ikus daiteke, lankidetzan eginak diren edo lankidetzan eginak ez diren kontuan hartuta: Bakearen aldeko Hezkuntzaren arloko Euskal Planaren ekintzen % 75 lankidetzan garatzen dira. Ildo horretatik, adierazi beharra dago ia ekintzen erdia elkarteen munduko erakundeekin lankidetzan garatzen direla. Datuek adierazten dute erakunde horiek funtsezkoak direla bakearen aldeko hezkuntzaren esparruan garatu beharreko lanean. Beste aldetik, administrazioak laguntza-formatuan lan egiten du ia planeko ekintzen % 28an, administrazio-eremu berdineko erakundeen arteko lankidetza oso esangurtasua izanik. Atal honetan Giza Eskubideen Zuzendaritzaren figura nabarmendu behar da, Eusko Jaurlaritzako beste Sailekin lankidetzan dituen ekintza-bolumen handiena duen erakunde gisa. Adierazi behar da planeko 13 ekintzari buruz ez dagoela informaziorik.
Arrisku-egoeran dauden kolektiboak Biztanleak oro har Erakundeak % 3 % 50 % 47 2.2 PLANAREN BESTE ELEMENTUEKIN ERLAZIONATUTAKO DATU KUANTITATIBOAK 4.2 .5 NORI DAGOEN ZUZENDUTA • Plan baten esku-hartzeen helburu den jendearen segmentazioa ekintzek sortutako inpaktuaren azterketa bat garatzea ahalbidetzen duen elementu bat da, Administrazioaren esku-hartzearen maparen erradiografia bat ekartzeaz gain, • Jarraian datuak azaltzen dira planaren ekintzen helburu publikoen banaketarekin: Planean bildutako ekintzen kolektibo hartzaileak honako hauek dira: • Erakunde publiko eta pribatuak laneko ekintzen lehentasunezko kolektibo hartzaile gisa kokatzen dira (% 50) • Oso segidan biztanleriaren kolektiboa dago (% 47) . • Oso urrun bazterkeriako egoeran edo arriskuan dauden kolektiboak aurkitzen dira /% 3) Erakundeen barruan nabarmendu behar da ekintza gehienak elkarteetara, fundazioetara, etab., zuzentzen direla (plana osatzen duten 92 ekintzetatik 20 ekintza). Bigarren tokian hezkuntza-zentroak aurkitzen dira 19 ekintzekin. Biztanleei dagokienez, ikus daiteke 24 ekintza oro har herritarrei zuzentzen zaizkiela, haurren eta gazteen kolektiboak guztira 149 ekintza jasotzen dituen bitartean. Profesionalak (16 ekintza) hirugarren tokian kokatzen dira, zuzendutako ekintzen bolumenari dagokionez.
2.3 Ondorioak ZAILTASUNAK ETA HOBETZEKO PROPOSAMENAK Egoeraren auditoretza Azalpena/ Balorazioa Hobetzeko proposamena
3.1 DIAGNOSTIKOA 3.2 ONDORIOAK 3.3 KOMUNIKAZIO PROZESUAK 3. KOORDINAZIO ETA BULTZADA EGITURAK
3- KOORDINAZIO ETA BULTZADA EGITURAK Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzaren arloko Euskal Planak, bere helburuen artean, inplikatutako erakunde-eremu ezberdinen sistematizazioa eta koordinazioa aurreikusten du. Horrela, beraz, Euskal Planak bere gain hartzen du komunikaziorako eta koordinaziorako ildo egokiak bermatzeko premia, honako hiru maila hauetan: a) Jaurlaritzaren eskumeneko Sailen artean. b) EAEko organo betearazleen artean (komuna, foralak eta tokikoak). c) Inplikatutako eremu publikoen eta gizarte-taldeen artean. Koordinazioaren funtzionamendu egokia bermatzeko, hainbat organo/mekanismo jarri dira martxan. Horien artean honako hauek nabarmentzen dira: • 3.1.1 Sailen arteko batzordea • 3.1.2 Erakundeen arteko batzordea • 3.1.3 Kontsulta kontseilua • 3.1.4 Elkarteen Foroa • 3.1.5 Baliabide-zentroak Kapitulu honek koordinazio-organo horiek aztertu nahi ditu. Kapitulua planaren eragile arduradunei egindako elkarrizketa pertsonal sakonetatik ateratako informazioetan eta edukietan oinarritzen da. Modu osagarrian, Eusko Jaurlaritza, Estatuaren Administrazioa eta Autonomia Erkidegoko beste administrazio batzuk koordinatzeko mekanismoak ezartzea aurreikusi da, baita planari euskarri tekniko eta estrategikoa emango dioten nazioarteko esparruetan eta erakundeetan presentzia izatea ere.
3.1 – KOORDINAZIO ETA BULTZADA EGITUREN DIAGNOSTIKOA 3.1.1 SAILEN ARTEKO BATZORDEA Organo hau informazioa hedatzeaz eta Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzaren arloko Euskal Planean parte hartzen duten Eusko Jaurlaritzako Sail ezberdinen arteko koordinazioa zabaltzeaz arduratzen da. Oraingoz, organo hau lau aldiz bildu da planaren elaborazio- eta abiaratze-prozesuan. Bilera horiek oso garrantzitsuak izan dira plana sortzeko eta antolatzeko garaian. Horrez gain, elkarrizketatuen ustez, batzorde hau Sailen eguneroko lanean garrantzia gehien eduki duena izan da, bertan batez ere baterako estrategia eta norabide berdin baten bilaketan lan egin baita. Elkarrizketetatik abiatuta, Eusko Jaurlaritzaren barruko koordinazioa funtsezko elementu bat dela hautematen da plangintza hau argi eta garbi bultzatzeko. Beste aldetik, bilera horiek behar bezala funtzionatzeko eragile guztien inplikazioa beharrezkoa dela adierazi da: “Sailen arteko batzordeak funtziona dezaten, beharrezkoa da hasieratik batzordeko parte-hartzaile guztien inplikazioa”. Horrez gain, batez ere kargu politikoak bertaratzen diren bilerak direla azpimarratzen da. Era berean, Giza Eskubideen arloko teknikari espezifiko batzuk bertaratzen dira.
3.1 – KOORDINAZIO ETA BULTZADA EGITUREN DIAGNOSTIKOA 3.1.2 ERAKUNDEEN ARTEKO BATZORDEA Batzorde hau euskal administrazioen (Eusko Jaurlaritza, Aldundiak eta Udalak Eudelen bitartez) arteko topagunea da. Adierazitako egitura behin bakarrik bildu da planaren jardunaldian zehar, Kontsulta Kontseilura atxikitako zereginak aldi baterako garatzeko helburuarekin. Erakunde arteko batzorde hau Kontsulta Kontseilua eratzen denean desagertuko da. Aldi baterako tresna izateaz gain, elkarrizketatuek adierazi dute beharrezkoa dela administrazio ezberdinak lotuko dituen harreman-eredu batetara aurrera egiten jarraitzea. Erakundeen arteko batzordean aurkitzen diren eragile gisako Aldundiei dagokienez, interesgarria da beren ibilbideen antzekotasuna azpimarratzea. Elkarrizketatuek adierazten duten moduan, Giza Eskubideetan lan egiteaz arduratzen diren Aldundietako Sailek elementu komun batzuk dituzte, besteak beste; jarduera eremuak (Berdintasuna eta Garapenerako Lankidetza) eta orain dela gutxiko sorkuntza. Egoera horrek hurbiltze-prozesu bat sortu du espazio komun bat bilatze aldera. Prozesu horretan, hiru Aldundiek batera egiten dute lan Giza Eskubideetan, informazioa eta proiektuak, ekintzen katalogoak, ebaluazio-ereduak, elkarteen informazioak, etab., elkarbanatzeko. Toki-administrazioak erakundeen arteko eremu honetatik urrunen aurkitzen diren erakundeak dira, ez baitute egindako bilera bakarrean parte hartu.
3.1 – KOORDINAZIO ETA BULTZADA EGITUREN DIAGNOSTIKOA 3.1.3 KONTSULTA KONTSEILUA Kontseilu hau EAEko kontsulta-organo gorena da Giza Eskubideen eta Bakearen aldeko Hezkuntzaren arloan, eta horrela ulertzen dute planaren eragile arduradunek. Kontsulta Kontseiluaren zereginak honako hauek dira: gizartearen eta erakundeen partaidetza sustatzea, administrazioen artean koordinazio-bideak ezartzea, dagoeneko planean aurreikusitako ekintzez gain beste ekintzak bultzatu eta proposatzea eta planaren ebaluazio-tresna eta –organo osagarri gisa balio izatea. Egitura hori oraindik ez da osatu, egitura osatzeko beharrezkoak diren hainbat izapideren garapenaren ondorioz. Aurreikusitako plangintzan, koordinazio-organo honek 2008. urteko irailean hasi beharko luke bere ibilbidea; hala ere, koordinazio-organoaren hasiera hilabete batzuk atzeratu zen, plana Giza Eskubideen eta Herritarren Eskaeren Batzordean berandu onartu zelako. Plana Jaurlaritzak era formalean onartu ez zuen arte, ezinezkoa izan da Kontsulta Kontseiluaren erregulazioaren zuzenbide-arauen elaborazio-prozesua martxan jartzea, planaren koordinazioaren, plangintzaren eta ebaluazioaren kontsulta- eta hobetzeko organo goren gisa. Elkarrizketatuen ikuspegitik, kontseilu hau plana bultzatzeko eta dinamizatzeko nahitaezko tresna bat da, inplikatutako eragileen artean aukera handiak sortuz. Horregatik, bere abiaraztearen atzerapena planaren koordinazio-lanarentzako oztopo garrantzitsu bat da, zalantza izpirik gabe. · Kontsulta Kontseiluaren abiarazteak, Erakundeen arteko batzordea behin betiko ordeztuko du.
3.1 – KOORDINAZIO ETA BULTZADA EGITUREN DIAGNOSTIKOA 3.1.4 ELKARTEEN FOROA 30 elkartek baino gehiagok osatzen dute espazioa. Elkarte horien helburuetako batzuk honako hauek dira: alde batetik, Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko hezkuntzan lan egiten duten elkarteen artean behar bezalako koordinazio bat ezartzea (sinergiak indartu, baliabideak aprobetxatu…) eta beste aldetik, elkarteen munduaren eta herri-administrazioen artean dagoen harremana hobetzea. Hala ere, ez dugu ahaztu behar elkarte horiek garatzen duten funtsezko zeregina, administrazioa herritarrekin harremanetan jarriz. Koordinazio-egitura honen inguruan elkarrizketatutako pertsonen balorazioek honako azterketa hauek garatzea ahalbidetu digute: • Foro hau oraindik hasiberria da (2007. urteko martxoan sortu zen). Esfortzu handi bat egiten ari da egitura berri hau finkatzeko eta egiturari berezko nortasun bat emateko (lan-estrategia batekin, funtzionamendu-sistema batekin, etab.). Foroan parte hartzen duten erakundeen barietateak aberastasuna eta aniztasuna ematen diote Foroari. • Gaiaren inguruan hausnarketa bat, eztabaida bat eta elkarrizketa bat ahalbidetzen duen espazio bat da. Elkarrizketatutako pertsonek honako hau adierazten dute: “foroa ideien, eduki eta jakintza berrien haztegi bat da”, “beharrezkoa da ulertzen duen jendea edukitzea”, “politikaren eremuan ez da hausnarketarik egiten, ekarpen solidoak ekimen pribatutik egiten dira”. Horrez gain, foroak feed back prozesu bat garatzea ahalbidetzen du administrazioek definitutako politikentzat. • Foroak elkarte sareak modu aktiboago batean Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzaren arloko Euskal Planean parte hartzea ahalbidetzen du. • Elkarteen Forotik egitura honen garrantzia elkarteen eta administrazioaren arteko harremana nabarmen hobetu dela adierazten duen elementu gisa hautematen da. Elkarrizketari eta ekarpenen aurkezpenari mesede eginez, eta “elkarteak laguntza bereizi bat ematen duten protagonista batzuk direla, ekintzak egokitzerakoan eta bakearen kulturaren aldeko lana handitzerakoan” adieraziz. • Hala ere, erakundeek nahiz elkarteek, foroko funtzionamendua eta lana dinamizatzeko eta egituratzeko moduan zailtasunak hautematen dituzte, honako hau adieraziz: “erronka erakundeak lan-dinamika konstruktibo bat sortzeko gai izatea izango litzateke”. Adierazitako honako alderdi hauengatik azaltzen da: adostasun-arazoak, elkarteko kideen gehiegizko sakabanatzea, foroaren berria izatea, laneko planteamendu heterogeneoa, etab.
3.1 – KOORDINAZIO ETA BULTZADA EGITUREN DIAGNOSTIKOA 3.1.5 BALIABIDE ZENTROA Planaren oinarrizko elementuetako bat koordinazioari dagokionez, bakearen eta gzia eskubideen hezkuntzari buruzko Baliabide Zentro bat sortzea da. Adierazitako zentroak honako zeregin hauek garatuko ditu: • Giza Eskubideen eta Bakearen aldeko Hezkuntzaren arloko Kontsulta Kontseiluaren idazkaritza teknikoa (irailean osatuko da). • Giza Eskubideen eta Bakearen aldeko Hezkuntzaren arloko udal-politiken arloko aholkularitza. • Giza Eskubideen eta Bakearen aldeko Hezkuntzaren arloko informazio-zentroa. • Giza Eskubideen eta Bakearen aldeko Hezkuntzaren arloko Baliabide-zentroa. Nahiz eta eragile ezberdinek asko ez ezagutu, itxaropen handiak eragiten dituen espazio bat da, garatutako elkarrizketetan adierazten den moduan: “beharrezko eta oinarrizko tresna bat da”, “oso interesgarria da proiektu honetan parte hartzea”… Balorazio hori oso mesedegarria da, elkarrizketatuek hitzez adierazitako oinarrizko premietako bat betetzen dutelako, bitartekorik eta baliabiderik eza, hain zuzen ere. Zentro honek behar bezalako erantzuna emango dio gabezia horri. Elkarrizketan adierazten diren eskaera espezifikoak honako hauek dira: - Informazioaren metaketa eta bateratze-lana, egindako lana ezagutaraziz eta errentagarri bihurtuz - Esperientzien elkartrukatzea - Laguntza teknikoa eta aholkularitza Planaren koordinazio- eta bultzada-espazio hau dagoeneko osatu da, eta bere zereginak pixkanaka-pixkanaka zabaltzen ari da. Dagoeneko hasitako honako zeregin hauek nabarmentzen dira; Giza Eskubideen eta Bakearen aldeko Hezkuntzaren arloko web-orri baten diseinua eta abiaraztea, gai horren inguruko materialei buruzko egoeraren auditoretza bat egitea eta dokumentazio-zentro bat egiteko azterketa bat garatzea.
3.2 Ondorioak ZAILTASUNAK ETA HOBETZEKO PROPOSAMENAK Azalpena / Balorazioa Hobetzeko proposamena
3.2 Ondorioak ZAILTASUNAK ETA HOBETZEKO PROPOSAMENAK Azalpena / Balorazioa Hobetzeko proposamena
3.3 KOMUNIKAZIO PROZESUAK • Komunikazio-prozesua, nahiz eta planean modu esplizituan agertzen den elementu bat ez izan, kontuan hartu beharreko elementu bat da, elkarrizketatuek eman dioten garrantziaren ondorio gisa. Horri dagokionez, barneko eta kanpoko komunikazioaren inguruan egingo dugu lan, koadroan egoerari buruzko diagnostikoa eta hobetzeko proposamenak desberdinduz. Egoerari buruzko diagnostikoa Hobetzeko proposamena
4.1 EGOERAREN AZTERKETA 4.2 HOBETZEKO PROPOSAMENA 4. INFORMAZIOA BILTZEKO SISTEMA ETA EBALUAZIO PROZESUA
4- INFORMAZIOA BILTZEKO SISTEMA ETA EBALUAZIOA 4.1 EGOERAREN AZTERKETA • Planen ebaluazioa prozesu konplexua izan da beti, are gehiago Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzaren arloko plan baten kasuan. Gai horiek oso berriak dira eta ia ez dute aldez aurreko esperientziarik. Horrez gain, ezaugarri horiek dituen plan batek oso kualitatiboak eta batzuetan subjektiboak diren ekintzak ditu; horrenbestez, horien ebaluazioa egitea oso zaila da, jokabide-, pertzeptzio- eta ezagutza-aldaketen prozesuak tratatzen baititugu. • Planean definitutako ebaluazioaren adierazleak honako urritasun hauek erakusten dituzte: • Adierazle horiek ez dute definiziorik eta behar adinako ibilbiderik. • Planean definitutako helburuak, programa estrategikoak eta ekintzak eta planeko ebaluazioaren adierazleak ez datoz bat. • Adierazle batzuen ulermenean arazoak hautematen dira. • Adierazleen betetze-mailan zailtasunak sortzen dira zeregin horrek dakarren denboraren eta esfortzuaren ondorioz. • Era berean, ekintzaren informazioa eskuratzerakoan arazoak ikus daitezke, ez baita ekintza bakoitzaren gauzatze-datuen bilketara zuzendutako aldian aldiko jarraipen sakon bat egiten. • Planak ez du planaren ekintzek sortutako informazioaren zentralizazio- eta tratamendu-prozesua sistematizatuko duen informazioa biltzeko sistema bat zehazten. • Ez dago behar bezain beste garatutako kultura bat politika publikoen ebaluazio-prozesuei dagokienez. Azterketa mota horien esperientziak batez ere betetze-ebaluazioetan zentratzen dira.