310 likes | 442 Views
XEHETASUN TEKNIKOAK (LABURPENA): Unibertsoa : Usurbilgo familiak (2.192) eta Usurbilgo 18 urtetik gorako herritar guztiak (4.949 lagun). Lagina: 458 familia eta horiei dagozkien 1.254 familia-kide.
E N D
XEHETASUN TEKNIKOAK (LABURPENA): Unibertsoa: Usurbilgo familiak (2.192) eta Usurbilgo 18 urtetik gorako herritar guztiak (4.949 lagun). Lagina: 458 familia eta horiei dagozkien 1.254 familia-kide. Landa-lana: 2.010eko irailaren 27tik urriaren 11ra egin dugu. Elkarrizketak telefonoz egin ditugu, euskaraz eta gaztelaniaz , elkarrizketatuen nahien arabera. Akats-tartea, familien kasuan (erabat ausazkoak diren laginketei egozgarria): ±% 4,2 lagin osoarentzat, % 95,5eko konfiantza mailan eta p=q=% 50,0 denerako. Akats-tartea, herritarren kasuan (erabat ausazkoak diren laginketei egozgarria): ±% 2,5 lagin osoarentzat, % 95,5eko konfiantza mailan eta p=q=% 50,0 denerako.
LEHEN ETXEBIZITZA ESKURATZEKO PREMIA LEHEN ETXEBIZITZA ESKURATZEKO PREMIA • Usurbilgo familien artean, %6,8k esan dute, gutxienez, beren senideetako batek lehen etxebizitza eskuratzeko premia duela. Usurbilgo familia guztiak kontuan hartuz, kalkulua egiten badugu, lehen etxebizitzaren beharra duten 149 familia topatzen ditugu guztira. • 18 eta 40 urte bitarteko usurbildar guztiak kontuan hartuta, • horien %10,8k dute lehen etxebizitza • eskuratzeko premia. Kalkulua eginez, • 223 usurbildar daude lehen • etxebizitzaren premian…
LEHEN ETXEBIZITZA ESKURATZEKO PREMIA LEHEN ETXEBIZITZA ESKURATZEKO PREMIA LARRITASUNA • Lehen etxebizitza eskuratzeko premia adierazi duten usurbildarren ia erdiak, %48,0k, behar hori handia dela esan dute. Horrez gain, %44,0k nahiko behar dutela adierazi dute. Bi erantzun nagusiak batuta, esan dezakegu, lehen etxebizitzaren premia dutenen %92,0ak behar handia edo nahikoa dutela. Gainontzeko %8,0ak behar ertaina adierazi dute eta behar txikia inork ez.
LEHEN ETXEBIZITZA ESKURATZEKO PREMIA LEHEN ETXEBIZITZA ESKURATZEKO PREMIAN DARAMATEN DENBORA • Lehen etxebizitza premiadunek behar egoeran horretan daramaten denbora aztertzen badugu, portzentajeak oso banatuta daudela ikus dezakegu: %28,0ak urte 1 baino gutxiago darama egoera horretan, %24,0ak 1 eta 2 urte bitartean, %28,0ak 2 eta 4 urte bitartean eta %20,0ak 4 urte baino gehiago.
LEHEN ETXEBIZITZA ESKURATZEKO PREMIA LEHEN ETXEBIZITZA ESKURATU NAHI IZATEKO ARRAZOIAK • Lehen etxebizitza eskuratzeko arrazoi edo motibazio nagusia familiatik emantzipatzea da (%64,0k jarri dute hori lehen arrazoitzat eta %40,0 bigarren arrazoitzat). Bikotekidearekin bizitzera joatea dator ondoren (%60,0 bi arrazoiak batera hartuta).
LEHEN ETXEBIZITZA ESKURATZEKO PREMIA ESKURATU NAHI DUTEN ETXEBIZITZA HORRETARA NOREKIN JOANGO LIRATEKE BIZITZERA (bakarrik, bikotearekin, lagunekin…) • Lehen etxebizitza eskuratzeko orduan, norekin joango liratekeen galdetuta, usurbildar gehienak (%54,2) bere bikotekidearekin joango lirateke bizitzera, eta beste %37,5ek bakarrik joatea dute buruan. Bi aukera horietatik urrun, lagun taldearekin joango liratekeenak daude (%8,3).
LEHEN ETXEBIZITZA ESKURATZEKO PREMIA ZENBAT ORDAINDU AHAL IZANGO LUKETE ETXE BAT EROSTEKO • Lehen etxebizitzaren premia dutenen artean, inork ezingo luke 240.000 euro baino gehiago ordaindu etxebizitza horrengatik. % 31,6k 180.000 eta 240.000 euroren arteko kopurua ordaindu ahal izango lukete eta gehiengoak (% 68,4) 180.000 eurotik beherakoa. Erantzun guztiak kontuan hartuta, lehen etxebizitza behar dutenek, batez beste, 163.421 euro ordaintzeko modua izango lukete.
LEHEN ETXEBIZITZA ESKURATZEKO PREMIA ZEIN EREDUTEN BIZITZEKO PREST LEUDEKE: ALOKAIRUA, JABETZA ETA EKIPAMENDUA • Etxebizitza zer erregimenetan edukitzeko prest leudeken galdetuta, aukeran jarritako hiru eredutatik bitan bizitzeko prest azaltzen zaizkigu lehen etxebizitza eskuratzeko premiadunen usurbildar gehienak. Galdetutako guztiak prest azaldu dira etxea jabetzan eskuratzeko (%100,0). Aipagarria da, aldi berean, alokairuan bizitzeko prest azaldu direnen kopuru handia: premia dutenen %83,3. Azkenik, ekipamendu dotazionalean, bizitzeko prest leudeken gazteen kopurua %50,0era iristen da.
LEHEN ETXEBIZITZA ESKURATZEKO PREMIA ZENBAT GELA BEHARKO LITUZKETE • Etxe horrek zenbat gela eduki beharko lituzkeen galdetzean, 3 gela behar lituzkeela erantzun dute %44,0k, eta beste %40,0k, bi gelarekin nahikoa litzatekeela. Gela bakarrekoa edota 4 gelakoa nahiago dutenen kopurua %8,0koa da bakoitzarena
LEHEN ETXEBIZITZA ESKURATZEKO PREMIA ZENBAT m2 BEHARKO LITUZKETE • Nahiko luketen etxeari zer ezaugarri fisiko eskatuko lizkioketen ere galdetu diegu lehen etxebizitza eskuratzeko premia adierazi duten usurbildarrei. Azalerari dagokionez, bi multzo nagusi ageri dira argi: %44,0ak 76-90 metro koadrokoa etxea aski izango litzatekeela esan dute, eta %40,0ak 61 eta 75 metro koadro artekoa
LEHEN ETXEBIZITZA ESKURATZEKO PREMIA LEHEN ETXEBIZITZA BEHAR DUTENEN KOKAPEN AUKERAK • Etxebizitza horren kokapenaz hitz egiterakoan, argi eta garbi agertzen da datu bat: Kalezahar eta Kaxkoa kenduta (%95,8 eta %100,0eko onespenarekin hurrenez hurren) beste auzo guztiek ez dute %52ko onespena gainditzen. Bigarren multzo horretan daude Aginaga (%52,0), Txikierdi eta Santuenea (%48,0na), Txokoalde eta San Esteban (%44,0na) eta Zubieta (%40,0). Azkenik, aipatzekoa da, Usurbildik kanpora bizitzera joateko aukerak izan duela onespen txikiena %36,0arekin.
ETXEBIZITZAZ ALDATZEKO PREMIA ETA ESKARIA ETXEBIZITZAZ ALDATZEKO PREMIA • Usurbildarren artean etxebizitza aldatzeko premia adierazi duten familien ehunekoa 2,6koa izan da. Beraz, Usurbilgo familia guztien artean, 57k daukate etxebizitza aldatzeko premia. • Herritarrez hitz egiten badugu, usurbildarren %2,6 leudeke etxebizitza aldatzeko premian. Guztira, gure kalkuluen arabera, 161 herritarrek behar lukete etxea aldatu.
ETXEBIZITZAZ ALDATZEKO PREMIA ETA ESKARIA ETXEBIZITZAZ ALDATZEKO PREMIA LARRITASUNA • Bizi diren etxebizitza aldatzeko premia adierazi duten usurbildarren %20,9ak behar hori handia dela esan dute. Hala ere, erantzun kopuru handiena, %77,1a, nahiko behar dutela adierazi dutenena da. Bi erantzun nagusiak batuta, esan dezakegu, lehen etxebizitzaren premia dutenen %98,0ak behar handia edo nahikoa dutela. Gainontzeko %1,9ak behar txikia adierazi dute.
ETXEBIZITZAZ ALDATZEKO PREMIA ETA ESKARIA ETXEBIZITZAZ ALDATZEKO PREMIAN DARAMATEN DENBORA • Aldaketa premiadunek behar egoeran horretan daramaten denbora aztertzen badugu, argi ikus dezakegu gehiengo handi batek (%60,6) 4 urte baino gehiago daramala egoera horretan. Gainontzeko aukerek ehuneko txikiagoak erakusten dituzte: Adibidez, behar egoeran 2-4 urte bitartean daramatzatenak %16,2a dira eta 1-2 urte bitartean daramatzatenak %15,4a.
ETXEBIZITZAZ ALDATZEKO PREMIA ETA ESKARIA ETXEBIZITZAZ ALDATU NAHI IZATEKO ARRAZOIAK • Etxebizitzaz aldatzeko premia zerk eragiten duen galdetuta, arrazoi asko aurkitu ditugu Usurbilgo familien artean. Bi arrazoiak batera hartuta, etxearen bizitzeko baldintza txarrak izan da gehien aipatu den arrazoia (%56,7). Beste hiru arrazoi ere asko aipatu dira: Etxebizitza txiki gelditu zaiela (%46,8), etxebizitza jabetzan nahi dutela (%42,3) eta etxebizitzaren kokapen desegokia (%40,8).
ETXEBIZITZAZ ALDATZEKO PREMIA ETA ESKARIA ZENBAT ORDAINDU AHAL IZANGO LUKETE ETXE BAT EROSTEKO • Etxebizitza aldatu eta berria erosteko zenbat ordaindu ahalko luketen galdetuta, denek 270.000 euroren azpitik jarri dute muga. Nahiz eta banaketa handia eman, bi multzo nagusi nabarmendu daitezke: bata, 180.000 eurotik behera ordain dezaketenek osatzen dute (%61,3), eta bestea, 180.000 eta 270.000 euro artean ordain dezaketenek (%38,7).
ETXEBIZITZAZ ALDATZEKO PREMIA ETA ESKARIA ZEIN EREDUTAN BIZITZEKO PREST LEUDEKE: ALOKAIRUA, JABETZA ETA EKIPAMENDU • Zein etxebizitza eredutara joateko prest egongo liratekeen galdetuta, aldatzeko premia adierazi dutenen guztiak, %100,0ak, jabetzan joateko prest daude, baina alokairuan joateko prest azaldu zaizkigunak ere %71,5era iristen dira. Ekipamendu dotazionaletara joateko prest daudenak, azkenik, %31,9 izan dira.
ETXEBIZITZAZ ALDATZEKO PREMIA ETA ESKARIA ZENBAT GELA BEHARKO LITUZKETE • Etxe berri horrek eduki beharko lituzkeen gela kopuruez mintzatzean, 2 eta 3 gela artean kokatzen da gehiengoa (%90,2). Honetaz gain, 4 gela eskatzen dutenen multzoa geratzen zaigu (%9,8). Aldiz, gela bakarra edota 5 gelako etxebizitza nahi dutenen erantzunik ez da egon.
ETXEBIZITZAZ ALDATZEKO PREMIA ETA ESKARIA ZENBAT m2 BEHARKO LITUZKETE • Azalerari dagokionez, aipagarriena da, premiadunen ia erdiak (% 48,3) 41-60 metro karratuko etxebizitza aukeratuko luketela. Gainontzeko aukerak nahiko banaturik ageri zaizkigu usurbildarren artean. Nabarmenduko genuke % 98,1ak 100 metro koadrotik beherako etxea eskatzen dutela, eta % 69,3, berriz, 75 metro koadrotik beherakoa.
ETXEBIZITZAZ ALDATZEKO PREMIA ETA ESKARIA KOKAPEN AUKERAK • Etxe berria zein auzotan hartuko luketen galdetuta ia denak Kalezahar eta Kaxkora joateko prest leudeke (%92,3 eta %84,9, hurrenez hurren). Beste auzoetara mugitzeak onespen txikiagoa jaso du usurbildarren artean, %37,4 eta %15,6 artekoa hain zuzen ere. • Azkenik, Usurbildik kanpo bizitzera joateko prest egongo liratekeenak, %31,3k besterik ez dira.
HERRITARREN IRITZIAK ETA JARRERAK ETXEBIZITZEN AUZIAREN INGURUAN
HERRITARREN IRITZIAK ETA JARRERAK ETXEBIZITZEN AUZIAREN INGURUAN ETXEBIZITZA ARAZOAREN LARRIATSUNARI BURUZ • Usurbildarren gehiengoaren iritziz (%60,1) etxebizitzarena da herriak duen arazorik larriena edo larrienetarikoa. Beste %22,4 batentzat ez da arazo larrienetakoa eta, azkenik, %0,8k uste dute etxebizitzarena ez dela arazo.
HERRITARREN IRITZIAK ETA JARRERAK ETXEBIZITZEN AUZIAREN INGURUAN ADMINISTRAZIOAK AURRERA ERAMAN DITZAKEEN ETXEBIZITZA POLITIKEN INGURUKO IRITZIAK • Administrazioak har ditzakeen edota hartzen dituen neurrien inguruan, guk lau neurri aurkeztu dizkiegu, eta laurek jaso dute babes zabala. • Babes gehien jasotzen duen neurria hauxe da, herritarrei Babes Ofizialeko Etxebizitzak eskaintzea (%60,9 oso ados eta %38,0 ados).
HERRITARREN IRITZIAK ETA JARRERAK ETXEBIZITZEN AUZIAREN INGURUAN ADMINISTRAZIOAK AURRERA ERAMAN DITZAKEEN ETXEBIZITZA POLITIKEN INGURUKO IRITZIAK • 5 urterako alokairu merkeak eskaintzea, gazteei begira, batez ere, ageri zaigu indar handiz (%49,4 oso ados eta %45,8 ados). • Eraikinen beheko solairuetako zenbait bajera etxebizitza gisa erabili ahal izateko araudi-moldaketak egitearen alde azaltzen zaizkigu herritar gehienak (%41,5 oso ados eta %47,8 ados). • Azkenik, etxebizitza hutsak merkaturatzearen alde azaltzen zaizkigu, halaber, hamarretik zortzi baino gehiago (%43,7 oso ados eta %43,4 ados).
HERRITARREN IRITZIAK ETA JARRERAK ETXEBIZITZEN AUZIAREN INGURUAN BOE-TAN ADMINISTRAZIOAK JABETZA EDO ERRENTA, ZER BULTZATU BEHAR LUKE • Administrazioak BOEetan zer edukitze-erregimen bultzatu beharko lukeen galdetzen denean, bi multzo handitan banatzen dira erantzunak, bakoitza erantzunen ia erdiarekin. %46,9ak Babes Ofizialeko Etxebizitza guztiak edo gehienak jabetzan izan beharko luketela diote eta beste %45,8 batek guztiak edo gehienak errentan izan beharko liratekeela.
HERRITARREN IRITZIAK ETA JARRERAK ETXEBIZITZEN AUZIAREN INGURUAN BOE-N SALNEURRIA DIRU SARREREN ARABERAKOA IZATEAREKIKO IRITZIA • BOEn salneurria diru sarreren araberakoa izan behar litzatekeen galdetuta, herritarren gehiengoak adostasun handia azaldu du (%83,5 erabat edo nahiko ados). Neurri horren nahiko kontra edo oso kontra egongo liratekeen herritarren kopurua %11,0koa izango zen.
HERRITARREN IRITZIAK ETA JARRERAK ETXEBIZITZEN AUZIAREN INGURUAN ETXEBIZITZA HUTSAK MERKATURATZEKO ZERGA JARTZEAREKIKO IRITZIA • Usurbildarrei galdetu diegu etxebizitza hutsak merkaturatzea bultzatzeko zerga bat jartzearen zer adostasun maila izango luketen. Gehiengo handi bat (% 68,6) erabat ados edo nahiko ados agertu da. Nahiko kontra edo oso kontra agertu direnak, berriz, % 24,4 izan dira.