90 likes | 259 Views
DEBAKO ETA ITZIARKO AUZO KONPOSTAJEA. Laguntza Teknikoa: Enea eta Goroldi. AUZO KONPOSTAJEA. Konpostajea sukaldeko janari eta baratzeetako soberakinak deskonposizio biologiko bidez konpost bihurtzean datza.
E N D
DEBAKO ETA ITZIARKO AUZO KONPOSTAJEA Laguntza Teknikoa: Enea eta Goroldi
AUZO KONPOSTAJEA Konpostajea sukaldeko janari eta baratzeetako soberakinak deskonposizio biologiko bidez konpost bihurtzean datza. Auzo konpostajeaherrigunean bizi den pertsona talde batek era kolektiboan konpostajea egiteko modua da.
ZERGATIK EGIN BEHAR DUGU? • Zaborren prebentziorako neurri bat delako. • Gure etxeetako hondakinen %40-50 konpost bihurtu dezakegulako • Hondakinak zabortegira ez eramatea ahalbidetzen duelako • CO2 emisioak gutxitzen direlako • Aurrezpena ahalbidetzen duelako
NOLA EGINGO DUGU? • Udalak egokituko ditu auzo desberdinetan konpost guneak • Herriguneanbizi den eta lorategi edo baratzerik ez duten familiek boluntarioki parte hartu ahalko dute. • Taldeetan funtzionatuko du eta talde bakoitzean arduradun bat “Konpost maisua” egongo da • Udalak ikastaroak emango ditu parte hartzaileentzako konpostajea nola egin azaltzeko • Udalak aholkularitza talde bat izango du parte hartzaileen zalantzak argitzeko
PARTE HARTZAILEAREN BETEBEHARRAK ZEINTZUK DIRA? • Etxean materia organikoa bereiztea • Konpost guneetan parte hartze aktiboa izatea • Udalak eskaintzen duen ikastarora joatea
ZEIN ONURA IZANGO DITU PARTE HARTZAILEAK? • Sortutako konposta, kalitatezko ongarria, erabiltzeko aukera izango du • Materia organikoaren zikloa zuzenean ezagutuko du • Hondakinen tasa gutxiago ordainduko du hurrengo urtean
Bera (Nafarroa) Etxarri Aranatz (Nafarroa) Etxarri Aranatz (Nafarroa) Hernani (Gipuzkoa) Legazpi (Gipuzkoa)
NOLA HARTU DEZAKET PARTE ? • 943 19 28 40 • konposta@deba.net