100 likes | 265 Views
Jainkoarekin elkarrizketa bat nuela amets egin nuen Dios... ” Gustatuko litzaizuke niri elkarrizketaren bat egitea?” galdetu zuen Jaunak. ”Astirik baduzu...," esan nion. Jainkoak irri egin zuen: ”Nire denbora betierekoa da, zer nahi didazu galdetu?”
E N D
Jainkoarekin elkarrizketa bat nuela amets egin nuen Dios... ” Gustatuko litzaizuke niri elkarrizketaren bat egitea?” galdetu zuen Jaunak. ”Astirik baduzu...," esan nion. Jainkoak irri egin zuen: ”Nire denbora betierekoa da, zer nahi didazu galdetu?” ”Zer pentsatzen duzu nitaz?...” galdetu nion.
Horrenbeste irrikatzen duzu etorkizuna, gaurko eguna bizitzea ahazten duzula; bizitzea bera ere ahaztu egiten zaizula, inoiz ere hilko ez bazina bezala bizi zarela, eta hil egiten zarela bizi izan ez bazina bezala...." ”Presa duzu zure haurrak hazi daitezen,eta hazitakoan, berriro haur izatea nahi duzu. Zure osasuna galtzen duzu dirua egiteko, eta gero, dirua erabiltzen duzu osasuna berreskuratzeko.
Jainkoaren eskuak nireak hartu eta isilune bat egin zuen eta orduan galdetu nion... ”Aita, esaidazu, zer nahi duzu nik ikastea?” Jainkoak irribarre batez erantzun zidan : Ikasi ezin duzula lortu denok zu maitatzea, baina zera dela zuk egin dezakuna: besteak maitatzea
Baliotsuena ez dela zuk bizitzan daukazuna, bizia duzula baino. Ikasi ez dela ona besteekin alderatzea. Ikasi ez dela bat aberatsa gehiago daukalako, gutxiago behar duelako baizik.
Segundo batzuk aski direla maite duzuna sakonki mintzeko, eta urte asko behar direla zauria sendatzeko. Barkatuz ikasten dela barkatzen.....
Ikasi badaudela bihotz-bihotzez maite zaituzen pertsonak eta askotan ez dakitela azaltzen sentitzen dutena...
Ikasi bi pertsonek gauza berari begiratzen dioten arren, bakoitzak zerbait desberdina antzeman diezaioketela.
Besteei barkatzea ez dela erraza, eta norberari barkatzea dela lehenengo urratsa...
Eta Ni gainera beti nagoela hemen zuretzat … BETI. Anonimoa.