270 likes | 870 Views
EUROPA FEUDALA. 7. GAIA. DBH 2. FEUDALISMOA. Karlomagnok inperioa administratzeko Feudoak sortu = nobleen artean lursail handiak banatu Erregeak eta nobleek = leialtasun-ituna egin Feudoa eman = babesa eskaini Noblea basailu bihurtu Obedientzia Errespetua Aholkularitza
E N D
EUROPA FEUDALA 7. GAIA DBH 2
FEUDALISMOA • Karlomagnok inperioa administratzeko • Feudoak sortu = nobleen artean lursail handiak banatu • Erregeak eta nobleek = leialtasun-ituna egin • Feudoa eman = babesa eskaini • Noblea basailu bihurtu • Obedientzia • Errespetua • Aholkularitza • Laguntza militarra • Feudalismoa IX-XIII mendeetan garatu zen
Gizarte feudalak 3 estamentu/talde (jaiotzez; ia ezinezkoa aldatzea): • Noblezia: lurjabe handiak eta zaldunak • Kleroa: otoitz egiten dutenak • Apezpikuak • Monjeak • Apaizak • Nekazariak: lan egiten dutenak • Bilauak/libreak • Jopuak/esklabuak • Eliza Katolikoak eragin handia gizarte feudalean: • Gurtza-ekintzak arautu • Erritu pertsonalak arautu • Ordutegiak eta egutegiak ezarri • Zenbait egunetan borrokatzea debekatzen zuen (jai egunak) • Eragin handia zuen Aita Santuak monarkengan….
MONARKIA FEUDALA ETA NOBLEZIA • Monarka/erregea hierarkian gorena (primus inter pares) • Nobleak bezala jaun feudala zen (boterea feudoan bakarrik) • Jaun feudalak: • Nobleak • Dukeak • Markesak • Kondeak… • Goi-kleroko kideak • Apezpikuak • Abadeak • Nobleen zaldun basailuak
Jaun feudalen eginkizunak: • Zergak biltzea • Justizia administratzea • Zigorrak eta isunak ezartzeko auzitegiak zituzten • Txanponak egitea • Beren txanponak zituzten • Inbasioak: • IX-X. mendeetako inbasioak Europan: • Hungariarra/magyarrak • Normandiarrak/bikingoak: eskandinaviako marinelak • Sarrazenoak: pirata musulmanak
Gazteluetako bizitza: • Gotorleku harresidunak • Jaun feudalen bizileku • Erasoan feudoko kide guztiak gazteluan babesten ziren
FEUDOA: EKONOMIAREN OINARRIA • Zer dira feudoak? • Feudoetan nekazariak bizi • Ekonomia feudalaren oinarria nekazaritza • Feudoak autarkikoak = elikagaiak beraiek sortu eta bizitzeko beharrezkoa fabrikatu • Feudoaren erdigunea = • Gaztelua (jauna noblea) • Monasterioa (jauna kleroa) • Nekazarien etxebizitzek normalean herrixka sortu
Feudoaren sailak: • Jaunaren erreserba: jaunak lurrik onenen jabego zuzena (jopuek landu) • Mansoak: nekazariei utzitako lursailak • Jabego erabilgarria: errenta ordaindu, uzta eman… • Basoak: Jaunarenak • Nekazarien lana • Nekazaritza-lanak oso gogorrak • Familiako kide guztiek lana (haur eta zahar ere) • Lan-baldintza txarrak • Labore nagusiak • Zerealak (garagarra, oloa, garia eta zekaleak) • Lekak • Mahatsondoak, barazkiak eta frutak • Ongarri gutxi (abereena) = lugorriak utzi behar = ekoizpen urria
Bizi-baldintzak • Biztanleen bi talde: • Jopuak: ez ziren libreak (jaunaren baimena behar denerako: ezkontzeko, haurrak izateko…) • Bilauak: lurra lantzearen truke uzta eman. Ordaintzen ez bazuten jopu bilakatu • Nekazarien elikadura urria eta txarra (ogi beltza, zopak, barazkiak eta arrautzak) • Etxebizitzak oso kaskarrak + osasungaitzak (abereekin bizi)
MONASTERIOAK: ERDI AROKO KULTURAREN GUNEAK • Kristauen kultura • Kultura nabarmenki kristaua • Monasterioak nabarmentzeko arrazoiak: • Kultura-gune handiak • Monasterioetako liburutegietan klasizismoko obra nagusiak gorde • Garrantzi handiko irakaskuntza-lana • Idazten-irakurtzen bakarrak eta lurra lantzeko teknika berriak sortu • Laguntza-eginkizuna • Erromesei laguntza + ospitaleak sortu
Ordena monastikoak • Ordena monastikoa = Aita Santuak araututakoaren arabera bizi diren monje/monjak • Lehen ordena = Benediktar ordena (San Benedikto Nursiakoak sortu) • Hiru boto: • Pobrezia • Kastitatea • Obedientzia • Beste ordena batzuk • Zistertarren ordena (XI) • Frantziskotarren ordena (XII) • Domingotarren ordena
Monasterioetako bizitza • Monasterioak oso arautuak • Monjeek otoitz eta lanean eguna (beti isilik) • Zereginak gizarte-mailan: • Eskulanak: soroa landu, etxe-abereak hazi… • Osasun-laguntza • Lan intelektualak: nobizioak hezi, obra klasikoak itzuli, liburuak kopiatu…
Monasterioaren egitura • Eliza: lekurik garrantzitsuena • Klaustroa: patio arkupeduna, erdian lorategia • Paseatu, irakurri eta solas egin • Errefektorioa: jantokia • Kapitulu-gela: bilera lekua • Scriptorium: eskuizkribuak idazteko eta kopiatzeko lekua • Ostatua: bidaiariak eta erromesak lo egiteko
ARTE ERROMANIKOA: ARKITEKTURA • Mendebaldeko Europan garatu • XI-XII.m (eskualde batzuetan XIII.m) • Arte erromanikoaren helburua • Bibliako irakaspenak zabaltzea = erlijiosoa eta didaktikoa • XI.m egonkortasun politikoa + ekonomikoa = artearen zabaltzea bultzatu
Arkitekturaren ezaugarriak • Erromatar elementuak ditu • Eraikinik garrantzitsuenak elizak • Ezaugarriak: • Sendotasun handia • Harrizko horma lodiak • Horma-bularrak indartu • Leiho txikiak (gutxi) • Gurutze latindarreko oinplanoa • Zinborioa: kupula edo dorre oktogonala • Erdi-puntuko arkuak + erromatar kanoi-gangak • Kanpandorreak (+ elizari itsatsitako klaustroa)
ARTE ERROMANIKOA:ESKULTURA ETA PINTURA • Eskultura • Arkitekturaren menpe • Bi eginkizun nagusi: • Irakastea • Fededunengan debozioa piztea • Ezaugarri nagusiak: • Sinbolismoa: helburua behatzaileen espiritua mugiaraztea. Irudiak trinkoak eta proportzioak deformatuta • Zurruntasuna: konposizioen frontaltasuna
Gehienak erliebedunak • Kokalekua normalean: • Portadan (tenpluko sarreran) • Kapilan (barrualdean eta klaustroan) • *Kapitelak: apaingarri ugari zituzten • Figuratiboak: eszena erlijiosoak • Geometrikoak: irudi geometrikoak • Landaredunak: landare-irudiekin
Pintura • Helburua: • Erlijioa irakastea • Espiritualtasuna sustatzea • Hormak, gangak eta absideak estaltzen zituzten
Ezaugarriak: • Adierazkortasuna eta sinbolismoa: giza irudi estatikoa eta espiritualizatua (eskuak eta begi izugarri handiak) • Frontaltasuna: perspektibarik ez dagoenez • Oso kolore biziak: trazu lodi eta bakunak • Pantokratorra: Kristo Maiestatikoa mandola izeneko zirkulu edo obalo baten barruan, bedeinkapena ematen eta ebanjelioak eskuan • Ama Birjina: Mandorla baten barruan (haurra magalean)