120 likes | 272 Views
San Agustin gotzainaren hitzaldietatik. (Mai 98 hitzaldia, Jaunaren Igokundeaz, 1-2: PLS 2,494-495). (Gaztelaniazko testua, in Liturgia de la Horas II. Ascensión del Señor, 802-804 or.). Inor ez da zerura igo, zerutik jaitsi zen hura baizik. Testua: San Agustin Aurkezpena:B.Areskurrinaga HC
E N D
San Agustin gotzainaren hitzaldietatik. (Mai 98 hitzaldia, Jaunaren Igokundeaz, 1-2: PLS 2,494-495). (Gaztelaniazko testua, in Liturgia de la Horas II. Ascensión del Señor, 802-804 or.). Inor ez da zerura igo, zerutik jaitsi zen hura baizik. Testua: San Agustin Aurkezpena:B.Areskurrinaga HC Euskaraz: D.Amundarain
Ez zen urrundu zerutik, gugana jaitsi zenean; ezta gugandik ere, zerura itzuli zenean. Berak esana da, han dagoela ere hemen dagoela: Inor ez da zerura igo, zerutik jaitsi zen hura baizik, zeruan dagoen gizonaren Semea baizik.
Hari beroni jarraiki dio Apostoluak: Gorputzak bat izanik atal asko dituen bezala, eta atal guztiak, asko izan arren, gorputz bakarra diren bezala, halaxe da Kristo ere.
JESUSEN IGOKUNDEA San Agustin gotzainaren hitzaldietatik. (Mai 98 hitzaldia, Jaunaren Igokundeaz, 1-2: PLS 2,494-495). (Gaztelaniazko testua, in Liturgia de la Horas II. Ascensión del Señor, 802-804 or.). Inor ez da zerura igo, zerutik jaitsi zen hura baizik. Gaur bezalako egun batean igo zen Jesus zerura; igo dadila gure bihotza ere harekin batean. Entzun Apostoluari: Kristorekin piztu zaretenez gero, bila han goiko ondasunak, han baitago Kristo, Jainkoaren eskuinaldean jarria: amets egin goiko ondasunak, eta ez lurrekoak. Eta Kristo gugandik aldendu gabe igo baitzen, han gaude jada gu ere harekin batean, nahiz eta gure gorputzean ez den oraino gauzatu agindu zaiguna. Jesus goratua izan da jada, zeruen gainetik; baina sufritzen jarraitzen du lurrean, guk, haren atal garenok, bizi ditugun lan guztiak. Horren testigutza egin zuen, esan zuenean: Saulo, Saulo, zergatik pertsegitzen nauzu? Baita: Gose nintzen, eta jaten eman zenidaten. Nolatan ez gara ahaleginduko lurrean, harekin bat eginez bizi ditugun fedea, esperantza eta maitasuna direla medio, zeruan jada atseden har dezagun? Jesusek, han dagoelarik, gurekin jarraitzen du hemen; eta gu, hemen garen bitartean, egon gaitezke jada han harekin. Jesus bere jainkotasunez, ahalmenez eta maitasunez dago gurekin; guk, berriz, egote hori hark bezala jainkotasunez ezin gauzatu badugu ere, badezakegu harekiko maitasunez.