110 likes | 293 Views
Lea gezia. Egilea: Iratxe Aspiazu Rotaetxe. Bazen behin, Lekeitioko Lumentza mendian, jauregi eder bat, basoaren erdi erdian eta kobazuloaren aldamenean. Egun batean Lumentza jauregian Peru izeneko printzea jaio egin zen.
E N D
Lea gezia Egilea: Iratxe Aspiazu Rotaetxe
Bazen behin, Lekeitioko Lumentza mendian, jauregi eder bat, basoaren erdi erdian eta kobazuloaren aldamenean.
Egun batean Lumentza jauregian Peru izeneko printzea jaio egin zen.
Erregeak bere semea eskualdeko ehiztaririk trebeena bilakatzea desiratzen zuen. Honela ba, bere zazpigarren urtebetetze egunean, hamar gezi eta arku handi bat, bere poltsa gorriarekin, eta guztiz, oparitu zion.
Gezi hauen artean, bazegoen bat nabarmentzen zena. Bere kolore urdina Lea ibaiaren parekoa zenez, Lea zuen izena. Halaber, bere izaerak egiten zuen ezberdin. Izan ere, geziak sortzen dira animaliak ehizatzeko, gudan erabiltzeko …, baina, gure gezi urdina guzti honen aurka zegoen, berak aske bizi nahi zuen, eta inor mindu barik.
Egun eguzkitsu batean, printze txikia bere ehizako poltsa lepoan hartuta, erregearekin jauregiko aldameneko basora abiatu zen. Bidean aitak azaldu zion, harrotasun handiz, nola hil zuen berak Lumentzako azken hartza. Printzeak poztasunez entzuten zuen bitartean, Lea, gure gezia, haserretuta eta marmarrean zegoen, bera animaliak hiltzearen aurkakoa baitzen. Adi seme! Okila da hori! Horietako gutxi geratzen dira eta ezin genezake ehizatzeko aukera galdu! Ah, bai, begira aita, pago horren adarrean gelditu da. Gezia jaurtiko diot! Bat-batean, erregea oso adi geratu zen zerura begira, txori berezi baten kanta aditu zuelako. -
Printzeak Lea hartu, arkuan jarri eta... zart!, okilarengana zuzendu zuen. Leak ez zuen txoria hil nahi, eta horregatik norabidea apur bat aldatu zuen.
Lea geziak pagoaren adar baten kontra jo zuen, bere buru zorrotza sartuz. Lea adar horretan geratu zen bakarrik eta denbora luzez.
Bitartean, udaberria iritsi zen eta egunsenti baten, Peru eta Peio bikiak zuhaitzean jolasten ari zirela, Lea aurkitu zuten. Hartu, eta eskolara eramango dugu! Begira zelako gezi polita!
Hurrengo egunean bikiek ikaskideei eta irakasleari erakutsi zieten gezia eta guztiak harrituta geratu ziren.
Lea poz-pozik zegoen bere lagun berriekin, haurrek berak bezala animaliak maite eta zaintzen zituztelako. Hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan eta ager dadila Lumentzako basoan.