110 likes | 241 Views
Estatistika. Zer tenperatura izango da uda honetan Madrilen?. Zenbat neba/ahizpa dute, batez beste, nire mailako neskek?. Zein da batez besteko altura? Oso altua ala oso baxua naiz nire adinerako?. Zer adinekoak dira Play -arekin jolasten diren gehienak?.
E N D
Zer tenperatura izango da uda honetan Madrilen? Zenbat neba/ahizpa dute, batez beste, nire mailako neskek? Zein da batez besteko altura? Oso altua ala oso baxua naiz nire adinerako? Zer adinekoak dira Play-arekin jolasten diren gehienak? Zer iraupen du ordenagailu eramangarri baten bateriak?
Aurreko galderen erantzunak aurki daitezke, behar adina datu biltzen bada: • neska bakoitzari zenbat neba/ahizpa duen galdetuta, • hiri batean jende askori galdetuta Play-arekin jolasten ote diren eta zer adinekoak diren, • Madrilen uda bakoitzean zer tenperaturak izan diren begiratuta, • fabrikatutako bateria guztiek zer iraupen izan duten ikertuta, • leku askotako pertsona askoren neurria hartu eta batez bestekoa kalkulatuta…
Estatistika da matematikaren adar bat non aztertzen baitira kasu-taldeen datuak, multzoa aztertzeko eta haien etorkizuneko portaerak iragartzeko.
Play-arekin jolasten direnak 10 edo 11 urte dute. Nondik atera duzu hori? Nire ahizpak 15 urte ditu eta Play-arekin jolasten da. Bada, horrela ez du balio, lagina, hau da, Play-arekin jolasten diren eta zenbat urte duten galdetzen diezun pertsonak hobeto aukeratu behar dituzu. Izan ere, bosgarren urteko guztiei galdetu die…
Zer jakin nahi duzu? Zer adinekoak diren Play-arekin jolasten direnak, munduan? Espainian? Gure hirian? Populazioa,zehaztu behar duzu, hau da, interesatzen zaizunari buruzko informazioa duten pertsonen guztizko multzoa zehaztu. Ez zaie munduko, hiriko edo Espainiako biztanle guztiek galdetu beharko Play-a erabiltzen duten eta zenbat urte duten. Nahikoa da lagin adierazgarri bat aukeratzea.
1 Erantzun al diezaiokezue guztion artean galdera honi? Nik jakin nahi dut zenbat neba/ahizpa duten, batez beste, nire mailako neskek. Zein litzateke kasu honetan populazioa, hau da, gai horri buruzko informazioa duten pertsonen guztizkoa?
Zure mailako neska guztiei galde diezaiekezu zenbat neba/ahizpa duten. Eta gero, maiztasun-taula bat egin. Eta, hori, zer da? Oso zaila izan behar du…
2 Zenbat neba eta ahizpa dituzue? Landu talde honetako neba- eta ahizpa-kopuruen maiztasun-taula. Maitasun-taula batek datu bakoitza zenbat aldiz agertzen den erakusten du. Adibidez, erantzunak badira «3, 2, 2, 1, 1, 1, 0», maiztasun-taula hau litzateke:
Estatistika Irudiak: http://www.openclipart.org/