210 likes | 362 Views
ZIENTZIA. Platonek bezala, Zientzia: ezagutza unibertsala, egonkorra eta beharrezkoa Platonek ez bezala, Mundu fisikoari buruzko ezagutza zientifikoa oanrtzen du. Zientzia: benetako ezagutza kausen bidezkoa. Zer eta zergatik da?.
E N D
Platonek bezala, Zientzia: ezagutza unibertsala, egonkorra eta beharrezkoa Platonek ez bezala, Mundu fisikoari buruzko ezagutza zientifikoa oanrtzen du.
Zientzia:benetako ezagutza kausen bidezkoa. Zer eta zergatik da?
Egiazkoa izatea bermatzen da printzipio batzuetan oinarritzen delako. • Printzipio horien ezaugarriak: • Berehalakoak • Beharrezkoak • Unibertsalak • Demostratu ezinak.
Kontraesanik ezaren printzipioa. • (A A) • Identitatearen printzipioa. • A = A • Erdibidekoa batztertzearen printzipioa. • A A • Arrazoi nahikoaren printzipioa. • Zerbait gertatzen bada hori azaltzen duen zerbait existitu behar du eta gertatukaoren proportziokoa. • Kausalitatearen printzipioa. • Existitzen den guztia kausa batek eragin du.
Printzipio horiek ezagutzen ditugu Adimenezko intuizio baten bidez, esperientzian oinarriturik.
Zientzia, Aristotelesen ustez: Esperientziatik abiaturik, eta lehen printzipioetan oinarriturik, demostratutako konklusioen multzoa.
Demostrazioa: Silogismoen bidez konlusioetara iristea lehen printzipioak aplikatuz. Ziurtasunez ezagutzen dugun horretatik abiaturik lehen printzipio horiek aplikatuz ezagutzen ez dugun horretara iristea.
Gizakiak animaliak dira. Gizakia arrazionala da. Animalia batzuk arrazionalak dira.
Ezagutza zientifikoa: • beharrezkoa da • Horrelakoa da eta ezind a bestelakoa izan, • ziurtasunez ezagutzen dugun horretatik eratortzen delako. • unibertsala da. • Aldaezina da eta espezie bereko izakientzat balio du. • Aurkitzen badugu gizakia bat, gizaki gutzientzako balio duena berarentzat ere balio du.
Zientzia motak: • Jakintza teorikoa (theoria): • Fisika: mugimendu duten izakiak aztertzen ditu. • Matematika: errealiatea aztertzen du magnitude eta zenabakiaren arabera. • Metafisika:Izatea izatea den aldetik, lehen printzipioak eta kausak aztertzen ditu. • Jakintza praktikoa (praxis): • Etika, politika, ekonomia • Jakintza ekoizlea (poiesis): • Artea, teknika, gramatika, medikuntza,...
LOGIKA: Arrazonamenduak edo argudiaketak eduki behar duen forma aztertzen du baliozkotzat hartzeko modukoa izan dadin. (Zientzian aritu baino lehen, aztertu behar dugu gure “tresneria” intelektuala, baliotsua den jakiteko.)
KONTZEPTUA Kontzeptua zientzia ahalbidetzen duen ezagutza da. Zergatik? Kontzeptuak balio unibertsala duelako. Gauzen edo izakien zerizana biltzen duena da. Gure adimenak, sentimenen bidez jasotako sentipenetatik abiaturik, eratzen du. Ez dago materlitateari, denborari eta espazioari lotuta.
KONTZEPTUA Zer da erlojua? Eza dago materialitateari lotuta. Izan daiteke mota askotakoa eta erlojua izango da: analogikoa edo digitala, eskumuturrena eramatekoa edo paretan jartzekoa, kristala edo plastikoa eduki dezake,...
KONTZEPTUA Platonen ideiak bezalakoa, kontzeptua unibertsala da. Baina Platonen ideiak ez bezalakoa, ez da gauzen kausa. Giza adiemenean dago, ez du (Ideiek bezala) bereizitako existentzia. Gure adimenak eratzen du senigarria den errealitatetik abiaturik, abstrakzioaren bidez. ABSTRAKZIOA: Izaki partikular askok komunean duten hori bereizi eta bildu.
ABSTRAKZIOA: Izaki partikular askok komunean duten hori bereizi eta bildu. • Sentimenen bidez, gauzei buruzko BEHAKETA • Behatutakoaren oroitzapenak eta oroitzapen horien arteko erlazioez jabetu: ESPERIENTZIA. • IRUDIMENA: hautemandako esperientzien aretean komunak diren elementu horiez IRUDI BAKAR bat eratzen du. • Irudi horrretatik abiaturik, ADIMENAk kontzeptu edo ideia unibertsala. Beraz, ideia sentimenen bidez hauteman dugun munduari buruz egiten dugun adimenezko irudikapen bat da.
JUDIZIOA • Bi kontzeptuen arteko erlazioa ezartzeko eratzen den esapidea. • Adibidez: • Gizakia animalia da. • Judizioak silogismoak edo arrazonamenduak eraikitzeko erabiltzen ditugun adreiluak dira.
KATEGORIAK • Izateak dituen izateko moduak. • Entitatea “gizakia” • Kantitatea “bi gizaki” • Nolakotasuna “zuria” • Erlazioa “semea” • Non “Lizeoan” • Noiz “atzo” • Posizioa “eserita” • Agerpena “jantzita” • Ekintza “korrika” • Pasioa “gaixo”
ZIENTZIEN METODOA • Dedukzioa: • Partikularra den hori ezagutzea, • ezagutzen dugun unibertsala den horretatik abiaturik. • Gizaki guztiak hilkorrak dira. • Sokrates gizakia da. • Sokrates hilkorra da.
ZIENTZIEN METODOA • Indukzioa: • Unibertsala den hori ezagutzea, • ezagutzen dugun partikularra den horretatik abiaturik. • Badakit kobreak elektrizitatea eramaten duela. • Badakit burdinak elektrizitatea eramaten duela. • Badakit berunak elektrizitatea eramaten duela. • Badakit aluminioak elektrizitatea eramaten duela. • ... • Metal guztiek elektrizitatea eramaten dute