60 likes | 964 Views
UNIBERTSOAREN SORRERA ETA BIG BANG-REN TEORIA. UNIBERTSOAREN SORRERA: Ez dakigu Unibertsoa nola sortu zen: -Zientziaren aldetik Big Bang-ari buruz dakigunaren arabera, "singulartasun" batetik sortu zen.
E N D
UNIBERTSOAREN SORRERA: Ez dakigu Unibertsoa nola sortu zen: -Zientziaren aldetik Big Bang-ari buruz dakigunaren arabera, "singulartasun" batetik sortu zen. -Batzuek zulo beltz baten barruko hazkuntzaz dihardute eta beste batzuek unibertso sortzaile eta suntsitzaile baten eiekzioaz. -Fededunek, berriz, nahiago dute Jainkoaren ekintza izan zela pentsatu. BIG BANG-AREN TEORIA: Unibertsoa duela 13.700 urte sortu zen leherketa baten ondorioz:big bang. Hasieran unibertsoko energia guztia puntu batean elkartuta zegoen. Leherketa bat egon zen, Big Bang- na, eta materia guztia aldentzen eta hozten hasi zen. Apurka-apurka materia hori magnetikoki erakartzen hasi zen eta lehen galaxiak eta izarrak sortu ziren.
UNIBERTSOAREN PIZKETA: Partikula kargatuek ( protoiek eta elektroiek) fotoiekin elkar elkarekintza dute.Partikula kargatu horiek elkarren artean ( eta quarkekin eta neutroiekin) konbinatu, eta atomoak eratu zituztenean, argia nahi bezala ibili zen espazio sortu berrian. Hori dela eta, Unibertsoa gardendu egin zen, eta erradiazio bat sortu zen. LEHEN ATOMOAK: Big banga gertatu eta 300.000 urtera gutxi gora- behera, hidrogeno eta helio atomoak eratu ziren.Atomo horien garai hartako proportzioa gaur egungoaren antzekoa da.Atomoak aldatu dira baina ez dira gehio sortu.
ENERGIA ILUNA: Unibertsoa sortu eta 9.000.000.000 urtera, galaxiak gero eta azkarrago ibiltzen hasi ziren. Grabitazio-erakarpenari kontra egiten dion energia ilun batek azeleratzen dituela uste da, baina ikertzaileek ez dakite zer jatorri duen energia ilunak. Hori da unibertsoko misteriorik handiena. IZARREN ETA GALAXIEN ERAKETA: Big banga gertatu zenetik 400.000.000 urtera, gutxi gora behera, dentsitate handieneko espazioko eremuak grabitazio-erakarpeneko gune bihurtu zuen.Materia bildu zen gune horien inguruan, eta nebulosa, planetak eta izarrak eratu ziren.
EGURATSA: Lurraren atmosfera edo Eguratsa lurra inguratzen duen gas geruza da. Eguratsa hainbat geruzatan zatitzen da: -TROPOSFERA: Atmosferako geruza baxuena, lurrazaletik 7 km-ra poloetan eta 17 km-ra ekuatorean. Bertan gertatzen dira fenomeno meteorologiko gehienak. -ESTRATOSFERA: Troposferatik 50km-ra. Bertan dago ozono-geruza. -MESOSFERA: 50 eta 80-85 km artean, -TERMOSFERA: 80-85 km-tik 640 km-raino hedatzen da. -IONOSFERA: Termosferaren barruan kokatua, erradiazioarengatik ionizatzen den atmosferaren zatia da. -EXOSFERA: Kanpoan dagoen geruza, 10.000 km-raino heda daiteke.