290 likes | 1.1k Views
TRIANGELUAREN PUNTU NAGUSIAK. ZIRKUNFERENTZIA ETA ZIRKULUA. BIRAKETA GORPUTZAK. Segmentu baten erdibitzailea erdiko puntutik pasatzen den perpendikularra da. Triangelu batek hiru erdibitzaile dauzka. A. · O. C. B.
E N D
TRIANGELUAREN PUNTU NAGUSIAK ZIRKUNFERENTZIA ETA ZIRKULUA BIRAKETA GORPUTZAK
Segmentu baten erdibitzaileaerdiko puntutik pasatzen den perpendikularra da.Triangelu batek hiru erdibitzaile dauzka. A · O C B Triangelu baten hiru erdibitzaileek puntu batean ebakitzen dute elkar. Puntu hori zirkuntzentroa da.
Zirkuntzentroa triangeluaren erpinetatik pasatzen den zirkunferentziaren zentroa da. A · O C B Zirkunferentzia hori zirkunskribatua dela esaten da.
Angelu baten erdikaria angelua bi zati berdinetan zatitzen duen zuzenerdia da.Triangelu batek, noski, hiru erdikari dauzka. A · O C B Triangelu baten hiru erdikariek puntu batean eba-kitzen dute elkar. Puntu hori intzentroa da.
Intzentroa triangeluaren aldeak ukitzen dituen zirkunferentziaren zentroa da. A · O C B Zirkunferentzia hori inskribatua dela esaten da.
Triangelu baten erdibidekoa erpin bat eta au-rreko aldearen erdiko puntua elkartzen dituen segmentua da.Triangelu batek hiru erdibideko dauzka. A · O C B Triangelu baten hiru erdibidekoek puntu batean ebakitzen dute elkar. Puntu hori barizentroa da.
Barizentroaren berezitasuna zera da: barizentroa triangeluaren grabitate zentroa da. Barizentrotik eutsiz edo zintzilikatuz, triangelua orekan mantentzen da.
Triangelu batean, erpin batetik kontrako aldera dagoen distantziari altuera esaten zaio. Altuera kontrako aldearekiko perpendikularra da.Triangelu batek hiru altuera dauzka. A · O C B Triangelu baten hiru altuerek puntu batean eba-kitzen dute elkar. Puntu hori ortozentroa da.
Zirkunferentzia baten ezaugarria, puntu guztiak zentro deitzen denetik distantzia berera egotea da. Distantzia hori erradioa da. Erradioaren bikoitza diametroa da. d R O · Zirkunferentziak mugatutako plano zatia zirkulua da. Arkua: zirkunferentzia zatia. Korda: arkuaren muturrak elkartzen dituen segmentua.
Zirkuluaren zati interesgarrienak dira: Zirkulu segmentoa Koroa zirkularra Zirkulu sektorea muga: bi erradio eta arkua muga: arkua eta bere korda muga: bi zirkunfe-rentzia zentrukide
Elkarrekiko, bi zirkunferentzia izan daitezke: zentrukideak ukitzaileak kanpotik ebakitzaileak ukitzaileak barnetik Zirkunferentziarekiko zuzen bat izan daiteke: ukitzailea ebakitzailea
Angelu inskribatua: · erpina zirkunferentzian · aldeak kordak dira Angelu zentrala:· erpina zirkunferentzia- ren zentroan · aldeak erradioak dira 1/2 Bere neurria arkuaren neurria da. Bere neurria arkuaren erdia da.
Edozein poligono erregular zirkunferentzia ba-tean inskriba daiteke. Erpinekiko erradioak marraztuz, poligono erregu-larrak triangelutan zatitzen dira. O · O · Erpina zentroan duten angeluei zentrala esaten zaie. Triangelu horien altuera poligonoaren apotema da.
Zirkunferentzia erdi bat bere diametroaren ingu-ruan biratzean gainazal esferiko bat sortzen da. Gainazal horrek biltzen duen solidoa esfera da.
Zentrotik gainazal esferikora dagoen distantzia erradioa da. R d Gainazal esferikoko bi punturen arteko distantzia handiena diametroa da, erradioaren bikoitza.
Elkarrekiko, esferak izan daitezke: ebakitzaileak ukitzaileak Esferarekiko planoa eta zuzena izan daitezke: ukitzaileak ebakitzaileak
Laukizuzen bat bere alde baten inguruan biratuz gainazal zilindriko bat lortzen da. Gainazal horrek biltzen duen solidoa zilindroada.
Triangelu zuzen bat kateto baten inguruan biratuz gainazal koniko bat lortzen da Gainazal horrek biltzen duen solidoa konoada.
Zilindroaren eta konoaren ezaugarriak: R h g h R R erradioa: triangeluaren oinarria h altuera: triangeluaren altuera g ertz sortzailea: hipotenusa R erradioa: laukizuzenaren oinarria h altuera:laukizuzenaren altuera