1 / 46

GREZIA

GREZIA. Grecia, Helénica Errepublika, Europa hegoaldeko estatua da, Europar Batasuneko kidea. Inguratzen dituen itsasoak Jonikoa, Egeoa eta Mediterraneoa dira. 3.000 uharte ditu herrialdeak, Kreta guztien artean handiena.Atenas da hiriburua. AINTZINAKO GREZIA.

huyen
Download Presentation

GREZIA

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. GREZIA

  2. Grecia, Helénica Errepublika, Europa hegoaldeko estatua da, Europar Batasuneko kidea.Inguratzen dituen itsasoak Jonikoa, Egeoa eta Mediterraneoa dira. 3.000 uharte ditu herrialdeak, Kreta guztien artean handiena.Atenas da hiriburua.

  3. AINTZINAKO GREZIA

  4. Antzinako Grezia Mendebaldeko Zibilizazioaren jatorrizko kulturatzat hartzen da. Greziar kulturak Erromatar Inperioan itzelezko eragina izan zuen, baita Pizkundean eta beste ondorengo aroetan ere. Eragin hau hizkuntzan, politikan, hezkuntzan, filosofian, zientzian eta arteetan izan zen.

  5. Antzinako Grezia 900 urte inguruko garaia da, Mizenas-eko hondamenditik erromatarren konkista arte. Kultura, politika eta artean oinarrituz, lau alditan banatu daiteke: Aro Iluna ,Aro Arkaikoa ,Aro Klasikoa eta Aro Helenistikoa.

  6. ARO ILUNA Mizenas-eko zibilizazioaren hondamendiarekin hasi zen. Bere akropoliaren gainean zutik iraun zuen gotorleku bakarra Atenas izan zen. Garai honetako greziarrak kokaleku gutxiago eta txikiagoetan bizi izan ziren. Gosetea, despopulatzea eta kanpo-merkataritzaren falta nagusitu omen ziren.

  7. Artea ere gainbeheratu zen. Garai honetan antzinako greziar idazkera silabikoa galdu egin zuten. Honen ondorioz, ez dago aro honetako datu zehatzik.

  8. Aro honen amaieran, hiri-estatuak edo “Polis” eta greziar idazkera alfabetiko berria sortu zituzten. Lehenengo ``polis´´ greziarra Smirna deitzen zen, Asia Txikian kokatuta zegoena (oraingo Turkia) Polis aintzinako Grezian, Aro Ilunetik erromatarren aginteraino, sortu ziren hiri-estatuei deitzen zaie. Polis hiriari eta inguruko lurraldeari deitzen zitzaion. Askatasun eta autonomi politiko asko zuten eta ez zegoen hiriaren eta nekazal-guneen arteko liskarrik. Hiritarrik gehienak nekazaritzaren etekinetik bizitzen ziren.

  9. ARO ARKAIKOA Aro honetan greziar ekonomia, kultura eta artea berpiztu ziren. Teoria politikoan aurrerapen handiak izan ziren, hiri-estatuetan demokraziak, filosofiak, teatroak eta olerkigintzak goieneko uneak bizi izan zituzten. Idatzitako lengoaia ere berpiztu zen. Garai honetan biztanleriaren hazkunde handia jasan zuen, eta honen ondorioz greziarrek Mediterraneo itsaso osoan zehar eta baita ere Itsaso Beltzean kolonia ugari sortu zituzten.

  10. ARO KLASIKOA Aro honen hasieran Greziako hiri-estatu batzuen eta Persiar Inperioaren arteko lehiak Mediar Gerrak sortarazi zituen. Persiarrek ezin izan zuten Grezia menperatu. Gerra hauetatik Atenas irabazle nagusi atera eta Greziako lehen potentzia bilakatu zen.

  11. Honek beste zenbait hiri-estaturekin lehia berriak ekarri zituen, batez ere Espartarekin. Eta lehiatik gerrara berriro, Peloponesoko Gerra. Espartak eta bere aliatuek Atenas garaituzuten.

  12. Ondorengo urteetan greziarren arteko gerrek jarraitu zuten. Tebas hiri-estatuak Mazedoniari laguntza eskatu zion. Filipo II. Mazedoniako erregeak persiarren menpe zeuden Asiako greziar hiriak askatzeko Greziako buruzagi bilakatu nahi zuen.

  13. Greziaren barruko etsaiak garaitzea lortu zuen, baina Persiaren aurkako gerra prestatzen zuela hil zuten. Alexandro Handia bere semea izan zen bere ametsa lortu zuena. Urte gutxiren epean Persiar Inperioa menderatu eta Indiaraino iritsi zen, baina 34 urte betetzear zegoela hil zen, eta Aro Helenistikoa hasi zen.

  14. Aro honetan Greziako arte eta kulturaren onenetarikoa sortu zuten, batez ere Atenasen. Partenoia garai honetakoa da. Euripides eta Sofokles dramagileak, Aristoteles, Platon eta Sokrates filosofoak, Herodoto historialaria, Simonides olerkaria eta Fidias eskultorea aro honetako izen aipagarrienetakoak dira.

  15. PLATON:Grezia Klasikoaren filosofo garrantzitsu bat izan zen. Sokratesen ikasle eta Aristotelesen maisu izan zen. etika, politika, metafisika eta epistemologia, aztertu zuen lehena izan zen. ARISTOTELES:Grezia Klasikoarenzientzilari, filosofo eta idazlea. Platonekin batera, mendebaldeko pentsamoldean filosofo garrantzitsuenetarikoa izan zen. ARISTOTELES ETA PLATON

  16. SOKRATES:Grezia Klasikoaren filosofoa.Mendebaldeko tradizio filosofikoaren ikonorik garrantzitsuenetarikoa da, Platonen irakaslea izan eta aparteko eragina izan zuelako Platonengan.Bere irakaskuntza guztiz ahozkoa da, ez baitzuen ezer idatzi, bere irakaskuntza elkarrizketan (dialogoa) oinarritzen delarik. SOKRATES FIDIAS: Antzinako Greziako eskultore ospetsuena izan zen. Margolari eta arkitekto izan zen ere, lehen greziar klasizismoko garaikidea. SOFOKLES:antzerkigile greziar klasikoa Tragedia landu zuten hiru egile handiren artean dago, Euripides eta Eskilo-rekin batera. FIDIASEN ESKULTURA

  17. ARO HELENISTIKOA Alexandroren inperioa desegin zen ia bera hil bezain laster, baina bere konkistek greziar mundua era iraunkorrean aldatu zuten. Milaka greziar bidaiatu ziren berarekin edo beraren atzetik Alexandrok bere aurreratzean sortutako hirietan kokatzera, Egiptoko Alexandria garrantzitsuena izanez.

  18. Izan ere, zibilizazio helenistikoaren hiri garrantzitsuenak egungo Greziatik kanpo zeuden. Alexandriaz gain, egungo Turkiako Antiokia izan zen kultura helenistikoaren gune kultural nagusia.

  19. GIZARTEA Antzinako greziar gizartearen ezaugarri nagusiak hauexek izan ziren: askeen eta esklaboen arteko banaketa, gizonezko eta emakumezkoen eginkizun ezberdinak, jaiotasunaren oinarritutako ezberdintasun-gabezia erlatiboa eta erlijioaren garrantzia.

  20. ARKITEKTURA Greziarren iritziz, edertasuna, ordena, harmonia, oreka eta aldeen arteko proportzioa gidatzen dituzten kontzeptuak. “klasikotasunaren” kontzeptua zehaztu Hori lortzeko 3 arkitektura ordenak sortu zituzten.

  21. Metopa A) DORIARRA:Greziako penintsulan sortua,lehendabizi zurez eraikitzen zituzten eta gero harriz.Ez dute oinarririk eta enborrak ildodunak dira.Kapitela bi osagai ditu: 1)Ekinoa,Gainazpikatu den kono itxura du. 2)Abakoa,oinarriz karratu eta formaz prismatikoa du. 3)Hiru elementu nagusi entablamenduan:Arkitrabe laua, triglifoak eta erlaitza. Frontoia Estereobato Triglifoa Frisoa Abakoa Arkritabea Ekinoa Kapitela Enborra Estilobatoa Estereobatoa

  22. B) JONIARRA:Asia Txikiko kolonia joniarretan sortua.Estilo finagoa eta estilizatuagoa.Oinarria konposatua du,enbor ildodunak,ertzak kamusturik,kapitela kiribildua, entablamenduaren arkitrabea zerrenda horizontalean banatzen da. C Frisoa Arkitrabea Kapitela Basa

  23. Arkitrabea C) KORINTOTARRA:Akanto-hostoen itxurakoa zen. Eskultore batek aro klasikoan sortu zuen kapitela hau.Korintoko hilerriko eskaintza baten miretsi zituen akanto hosto sorta batzuetan inspiratu eta gero. Kapitela Enborra Basa

  24. Eraikin motak: Tenpluak eraikin tipikoena da. Megaron mizenastarra dakarkigu. Jainkoen etxetzat zuten. Apaiz gutxi batzuk baizik ez ziren hartan sartzen.

  25. ESKULTURA Konkistako heroien ondorengoek ezarritako erregimen aristokratikoa egintzen zuten Grezian. Geometrikoa zen artea aurkezpen forma estereotipatua eta antinaturalista bideratu zituena .

  26. PINTURA ETA ZERAMIKA Apur batzuk besterik ez dira egun arte kontserbatu. Margolanak eta argi- ilun mota baten bitartez modelatzen zituzten gorputzak. Apelesek pinturaren kalumnia izeneko obraren literarioa Qattracentoan margotu zuen. Marrazketa-teknika ezagutzeko zeramika zeukaten. Bi pintura teknika erabili zitzaten: irudi beltzena eta irudi gorriena. Kaliza Anfora

  27. KIROLA Greziaren kirolaren jatorria joko olinpikoen bidez garatu zen. Jatorrizkoak, Olinpian (Grezia) burutu zituzten hamabi mendetan zehar, K. a. 776tik 393. urtea arte. Lehendabiziko udako Olinpiar Jokoak 1896an Atenasen ospatu zirenak izan zen.

  28. GREZIAKO JAINKO ETA JAINKOSAK Greziar mitologia Antzinako Greziarren jainko eta heroiei buruzko eta munduaren sorrera azaltzeko istorio multzoa da.

  29. Afrodita maitasunaren eta edertasunaren jainkosa. Adonis betirako gaztea eta heriotzaren eta naturaren urteko berrikuntzaren jainkoa.

  30. Apolo musika eta poesiaren jainkoa. Dafne, driade bat zen (zuhaitzetako lamia)

  31. Artemisa Ehiza eta basatien jainkosa. Ares Gudaren jainkoa.

  32. Atenea jakinduriaren jainkosa. Dioniso ardo eta jaien jainkoa.

  33. Hades lurrazpiaren jainkoa. Hera ezkontza eta emakumearen jainkosa

  34. Zeus zeru eta trumoiaren jainkoa. Jainkoen Errege Gorena . Poseidon itsaso eta lurrikaren jainkoa.

  35. AKROPOLIA

  36. PARTENOIA

  37. EREKTEIOIA BERE KARIATIDESEKIN

  38. Nike tenploa

  39. Propileoak

  40. FILOPAPOKO KOLINA

  41. ATENEAREN SANTUARIOA

  42. KORINTO

  43. AKROKORINTO

  44. ISTHMIA

  45. EPIDAUROKO ANTZOKIA

  46. EGILEAK: Ana eta Ane IRAKASLEA: Xabi KURTSOA: 4ºD ARGAZKIAK : Google TESTUA: Wikipedia MUSIKA: Antique,Nelly Furtado,Efecto Mariposa, arpa eta Jason Mraz IES BIDEBIETA

More Related