40 likes | 167 Views
Ilargirik ez balego, zer?. 1. Non demontre dago?.
E N D
1. Non demontre dago? Ilargia non dagoen galdetuko baligute, seguruenik: Ba, han, zeruan, esango genuke. Baina zehatzago aztertuz gero, Ilargia Lurraren inguruan biraka dabilen satelite natural bakarra dela konturatuko ginateke. Ilargia eta Lurraren artean, 380.400 km daude gutxi gora behera. Unibertsoan kokatuta dago esne bidean zehazki.
2. Lurra Ilargiak hainbat eragin ditu lurrean, eta hauetan dauka eragina batez ere: mareetan mitoetan eta nekazaritzan. Hemen dituzue arrazoi batzuk hau egia dela konproba dezazuen. -MAREAK:Lurreko ozeanoen itsasgora edo itsasbeherak dira. Ilargia eta Eguzkiaren indar grabitatorioek sortzen dituzte mareak. Eguzkia eta Ilargia lerrokatzen direnean mareak biziagoak izan ohi dira, egiten duten indar grabitatorioa handiagoa delako. Itsasaldirik bizienak udaberrian eta udazkenean izaten dira. -MITOAK:Hainbat mitok esaten dute erotu egiten garela ilargi betea dagoenean. Eta baita kriminal gehiago daudela, jaiotza tasa handiagotu egiten dela eta emakumeen hilekoa ere honekin lotuta dagoela esaten da. Guzti hauek mitoak dira -NEKAZARITZA:Ilargiak eragina du zuhaitzak botatzerakoan, hainbat zuhaitz ilargialdi jakinetan bota behar dira.Ilargiak ere eragina du ereiterakoan, landare guztiak hil ondoren erein behar dira Guzti hau ikusi ondoren pentsa dezagun zer gertatuko litzatekeen ilargirik ez balego. Hasteko ez litzateke marearik egongo , beraz ezta olaturik ere, eta zoritxarrez hainbat kirol ere ez ziren existituko. Gainera nekazaritza ez zen berdina izango, hainbat eta hainbat produktu edozein egunetan landatuko ziren, zuhaitzak ez ziren egun jakinetan edo ilargialdi jakinetan botako. Horretaz gain idazle eta poeta askok ez lituzkete hainbat liburu idatzi, eta ez litzateke ez ilargira joandako lehenengo pertsonarik eta seguruenik historia ere ez zela berdina izango.
3. Ilargian bizi Gizakia ezin izango zen Ilargian bizi, bertako grabitatea 0,165 g-koa eta tenperatura 139ºC-koa egunez eta -184º-koa gauez delako. Beraz, oilaskoa izozkailutik atera eta labera sartu beharrean, flotatzen joango zen labetik izozgailura. Ilargiak ez dauka kanpo magnetikorik ezta atmosferarik ere. Horregatik, ilargiaren superfiziea denbora guztian bonbardatua izaten ari da eguzki izpi batzuengatik. Dena den, 1994 Clementine izeneko uhinek, ura egoera solidoan aurkitu zuten bereziki satelitearen hegoaldean kokaturiko krater batean, kilometro ugariko sakontasunean. Baina horrek ez du esan nahi bertan bizi ahal izango ginenik. Laburbilduz, ezingo ginateke Ilargian bizi, nahiz eta ura egon ez dagoelako bizitzeko beharrezko baliabiderik.