100 likes | 252 Views
1. Txanton Pipirri emen dago, Limosna on bat balego. Kantau biar dot, Baldin al badot, Neure sabelen gosia Erruki dedin jentia. La ra la la.
E N D
1. Txanton Pipirri emen dago, Limosna on bat balego. Kantau biar dot, Baldin al badot, Neure sabelen gosia Erruki dedin jentia. La ra la la...... 2. Iru mutillek Ipasterren Aposta bat egi-eben (egin-eben) Jango ebela Goxetik gabera Amar erraldeko txala Txanton laugarrentzat zala.La ra la la....... 3. Lekeitio-ko kalian Besigu denpora danian Ogei txitxarro Eta geiago Sartzen ditut sabelian Eta gosia gabian. La ra la la...... 4. Ez da errotan arririk Nire agiñak lekorik Nire agiñak Satittuko leuke Ogi andi bat osorik Balego bigun-bigunik. La ra la la......."
GOGORATZEN NAZ NIRE GAZTETAKO DENBORETAN, NEGUKO GAU HOTZETAN NOLA SENDI GUZTIA SU ONDOAN BILDURIK AITONAREN IPUINAK ENTZUTEN GENITUEN. AITONAK BETI ASMATZEN ZUEN ZERBAIT KONTATZEKO, BATZUETAN EGIAK BESTEETAN JENDEAK AHOZ AHO ZABALDURIKO KONTUAK ERDI EGIAK ERDI ASMATUAK. BAINA KONTU HAIEN ARTEAN PERTSONAI BATEK EUKI ZUEN OSPE GEHIEN, TXANTON PIPIRRI DEITZEN ZIOTEN GIZON HARI ETA HAREN OSPEA KANTA BATZUETAN BILDURIK AGERTZEN DA GAUR EGUN ERE....
BAI, TXANTON PIPIRRIREN OSPEA GURE MUGAK GAINDITU ETA BESTE HERRIETAN ERE EZAGUNA EGIN ZEN. TXANTON BERE BASERRIAN BIZI ZEN, HERRITIK APARTE ETA BERTAN PERIKO MORROIA ETA LOTI TXAKURRA BERAREKIN ZITUEN. PERIKOK ARDI LARRUAREN TRUKE EGITEN ZUEN LAN ETA EUREN ZAINTZA ETA ETXEAREN GARBITASUNA BERE GAIN HARTZEN ZITUEN. TXANTONEK BERRIZ EZ ZUEN KOLPERIK JOTZEN, LO ETA JAN BESTERIK EZ ZUEN EGITEN. TXANTONEK BERE LOGELAN EGITEN ZUEN LO ETA MORROIAK LASTOTZAN.
TXANTON JAIKITZEN ZENEAN ZUZENEAN SUKALDERA JOATEN ZEN GOSEZ AMORRATZEN ETA EZ BAZUEN JANARIA MAHAI GAINEAN IKUSTEN HASERRETU EGITEN ZEN. EGUERDIAN PLATERA ZEGOENAREKIN GAINEZKA IPINI ETA SABELA ONDO BETE ARTE HAN EGOTEN ZEN BERBARIK EGIN GABE JAN ETA JAN. GERO LOKULUXKA EDERRA BOTA ETA ARRATSALDEAN MORROIARENGANA JOATEN ZEN ZENBAIT AGINDU EMATERA ETA HUMORE TXARREZ BAZEGOEN ZARATA EGITEKO APROBETXATU.NOIZBEHINKA HERRIRA JAISTEN ZEN, HANGO BERRIAK ENTZUTERA ETA APUSTUAK EGITEN BAZIREN BERA PREST EGOTEN ZEN EDONORI ENBITEA BOTATZEKO.
HALAKO EGUN BATEAN HIRU KANPOTAR HURBILDU ZIREN HERRIRA, HIRURAK TRIPAZAR EDERRAGAZ, ETA EDONORI ENBITEA BOTA GURAN ZEBILTZAN. INOR EZ ZEN AUSARTZEN ENBITEA JASOTZEN HAIEN TRIPAZARRAK IKUSIRIK, ETA MUTIKO BAT BIDALI ZUTEN TXANTONEN BASERRIRA HERRIAN KANPOKO JENDEA APUSTUAK EGITEN ZEBILELA ABISATZERA. TXANTON, TXANTON, HERRIRA JAITSI BEHAR ZARA KANPOTAR BATZUK HAN DABILTZA HARRO HARRO HAIEK BAINO JATUN HANDIAGORIK EZ DALA HERRI OSOAN LAU HAIZETARA ZABALDUZ. LASAI, TXO, HORI IKUSTEKO DAGO, NI BAINO JATUN HOBERIK EZ DA PARAJE HAUETAN ETA..
TXANTON HERRIRA JAITSI ZEN ETA MUTIL HAIEK NON ZEUDEN GALDETU ZUEN,ORDUAN HEMEN GAUDE ENTZUN ZEN AHOTS SAKON BATEZ. HAN AGERTU ZIREN HIRU MUTILAK BERE TRIPA HANDIEKIN: -NORK GALDETU DU NIGAITIK? -NI IZAN NAIZ. -ETA NOR ZARA ZU? -NI TXANTON PIPIRRI NAIZ ETA ZUEKIN APOSTU BAT EGIN NAHI DUT. -ZEIN APOSTU? EA NORK JATEN DUEN HAMAR ERRALDEKO TXALAREN LAURDENA EGUERDI BATEN.
-ONGI DA, BAINA ZER JOKATZEN DA? • -BAKOITZAK BOST OILO, ARDO ZAHATO BI ETA BI ERREAL EKARRI ETA DENAK BATUKO DITUGU IRABAZTEN DUENAK DENAK ERAMANGO DITU. • -ONDO DAGO,NON GERATUKO GARA ? • -IGANDE EGUERDIAN MEZA OSTEAN HERRIKO PLAZAN. • ORDUAN DENAK BERAIEN ETXEETARA JOAN ZIREN BAINA TXANTON TABERNAN GERATU ZEN. • TABERNAN SEKULAKO ZALAPARTA ZEGOEN DENAK BAI ZEUDEN TXANTONEKIN HIZKETAN,ETA TXANTON OSO POZIK ZEGOEN.ETXERA JOAN ZENEAN SEKULAKO GOSEA ZUEN ETA HAMAR BIXIGU JAN ZITUEN BAT BESTEAREN ATZETIK.
APOSTUAREN EGUNA HELDU ZENEAN DENAK HERRIKO PLAZAN BATU ZIREN ETA APOSTUA HASI ZEN.HIRU MUTIL LODIKOTEEK PRESTATU ZUTENEZ TXANTONEN LAPIKOA BERAIEN LAPIKOAN BAINO OKELA GEHIAGO JARRI ZUTEN.HIRU MUTIL LODIKOTEAK AZKAR BETE ZIREN BAINA EZ ZUTEN AMORE EMATEN.TXANTONEK BERRIZ JAN ETA JAN BAINA EZ ZEN BETETZEN. HERRIKO PLAZA JENDEZ BETERIK ZEGOEN ETA APOSTUA HASI ETA ORDU BAT ETA ERDI PASA ZENEAN, TXANTONEK DENA AMAITU ETA LAPIKOA ALTXATU ZUENEAN AMAITU ZUELA ADIERAZTEKO HERRIKO JENDEA TXORATU BEHARREAN ZEGOEN TXALOKA ETA SALTOKA. TXARANGA JOTZEN HASI ZEN ETA JAIA GOIZALDEKO ORDUETARA LUZATU ZEN.
TXANTON HAN ZEGOEN BERE HOGEI OILO ETA ZORTZI ZAHATO ETA ZORTZI ERREALEKIN HARROPUTZ BAINO HARROPUTZAGO. EGUN HORRETAN TXANTON EGOTEN ZEN LEKU GUZTIETAN ZORIONTZEN ZUTEN ETA BETI GAUZA BERA ESATEN ZIOTEN: • TXANTON ZERBAIT BEHAR DUZUNEAN ETORRI GURERA, HERRIAREN IZENA MANTENDU DUZU ETA HURRENGORAKO FORMAN EGOTEN LAGUNDUKO ZAITUGU. • ORDUTIK AURRERA INOR GUTXI AUSARTU ZEN TXANTONEKIN LEIATZEN, ETA AUSARTU ZIRENAK GALDU EGIN ZUTEN ETA BERE URTEBETETZEAN HAMAR ERRALDEKO TXALA OPARITZEN ZIOTEN HERRITAR GUZTIEN ARTEAN.
Soinua Oskorri Vizkaitik Bizkaiara CD-tik Txanton Pipirri Kanta Midi Formatuan: Auñamendi Entziklopediatik jasoa Letra: ABoitiz,Juan Antonio Agustin(1751-1824). Abadea. Lekeition jaioa, Bizkaia. Hainbat olerkiren sortzailea da, batzuk jaiak alaitzeko sortuak, humorezkoak eta satirikoak ere. Egileak Maialen Uxue Xabier Lorea