100 likes | 221 Views
SALMOAGAZ OTOITZEAN. P asiotarrak. 14. SALMOA. SINISBAKOAREN BURUGABEKERIA. Hau dino zoroak bere baitan: «Ez da Jainkorik». Ustelduak dagoz, gauza gorrotagarriak egiten dabez, ez da inor on dagienik. Baina Jauna gizakiei begira dago zerutik, ba ete dan zentzu onekorik,
E N D
SALMOAGAZ OTOITZEAN Pasiotarrak
14. SALMOA SINISBAKOAREN BURUGABEKERIA
Hau dino zoroak bere baitan: «Ez da Jainkorik». Ustelduak dagoz, gauza gorrotagarriak egiten dabez, ez da inor on dagienik.
Baina Jauna gizakiei begira dago zerutik, ba ete dan zentzu onekorik, Jainkoa bilatzen ahalegintzen danik.
Danak okertu dira, bat egin dabe galdukerian; ez da inor on dagienik, bat bera ere ez.
Ez ete dabe ikasiko gaizkileek, nire herria ogia lez irunsten daben eta Jaunagaz arduratzen ez diran horreek?
Ba, bildurrez dar-dar geldituko dira, zintzoen alkartean dagoelako Jauna. Errukarriaren asmoez barre egiten dozue, baina Jaunak dau ha babesten.
Ai baletor Siondik Israelen salbazinoa! Jaunak bere herriaren zoria aldatzean poztuko da Jakob, alaituko Israel.
OTOITZA - ABESTIA GURE ONDOAN, JAUNA EGON ZAITEZ BETI. ZU ZARA GURE BIDE ETA GURE BIZI. (bir) 1. Zu zara, Jauna, Zu, gure artzain eta gu zure artalde; nora ezean ibilten gara ardi gaixook Zu gabe. (bir) 2. Zuk ezagutzen gaituzu danok, zu zara gure artzain on: zure ondoan alkar maitatuz gaitezela beti egon. (bir) 3. Otsoak daude barrutietan zelaian eta basoan, baina otsoen bildurrik gabe Jauna, gu zure ondoan. (bir) 4. Zu gure poza ta itxaropen Zurekin goaz aurrera; egunen baten zure betiko artaldea izatera. (bir)