130 likes | 928 Views
ARROKA SEDIMENTARIOAK. Egileak: Teresa Argibe, Maialen Rodriguez, Mireia Uranga, Naroa Lizaso, Olatz Lukas, Mikel Uranga, Jon Manterola, Mikel Orbañanos eta MIkel Borda. . SEDIMENTARIOAK.
E N D
ARROKA SEDIMENTARIOAK Egileak: Teresa Argibe, Maialen Rodriguez, Mireia Uranga, Naroa Lizaso, Olatz Lukas, Mikel Uranga, Jon Manterola, Mikel Orbañanos eta MIkel Borda.
SEDIMENTARIOAK Lurrazalean eratzen dira, higadura-agenteek (urak, haizeak, etab.ek) garraiatutako mineralen metaketaren ondorioz. Ez dute presio- edo tenperatura-mailan baldintza berezirik behar. Harri zati hauek maldan behera joan ohi dira, urek garraiaturik, gehienetan. Azkenean, sedimentatu egiten dira, nagusiki itsasoan. Jalkin edo sedimentu horiek pilatuz doaz itsasoaren ondoan, geruzak osatuz, eta gainean dituzten geruzen pisuak beheko sedimentua trindotu egiten ditu, eta denborarekin harri sedimentarioak sortzen dituzte.
ARROKA SEDIMENTARIO ORGANIKOAK Egileak: Teresa Argibe, Mireia Uranga eta Maialen Rodriguez.
Arroka organikoen artean, bi bereiz daitezke: ikatza eta petrolioa. IKATZA: Baliabide fosilen artean ikatza izan zen lehenengoa erabili zena. Duela 345 milioi urtetik 290 milioi urte bitartean landaredi ugariaren hondakinak aintziren hondoan pilatu eta zanpaturik geratu ziren, eta milioika urte ondoren ikatz bihurtu.
PETROLIOA: Orain dela 66 milioi urtetik, 1,8 milioi urte bitartean, aintzira edo itsasoetan sedimentatutako animalia eta landareen hondakinak bakterioen eraginez petrolio bihurtu ziren.
Arroka kimikoak: Arroka kimikoen artean bi arroka mota bereizten dira: igeltsua eta kareharria. KAREA ARROKA SEDIMENTARIO KIMIKOAK EGILEAK:OLATZ LUCAS, MIKEL URANGA ETA NAROA LIZASO.
IGELTSUA Igeltsua lehortu ondoren, mortairu eta zementua bezain gogorra geratzen ez denez, konglomeratzaile baino gehiago akabera moduan erabiltzen da. Igeltsua estu lotua dago anhidritarekin bere origenean eta baita naturan ere. Aljez izeneko harri natural batetik sortzen da deshidratazioaren ondorioz.
KAREHARRIA Karbonatoz orokorrean edo kaltzitaz bereziki osatutako arroka sedimentario kimikoa da. Aintzira edo itsaso hori ager daiteke noizbait, eta uretan disolbatutako gatz horiek sedimentatu eta harri bihurtu. Magnesio ugari dituenean dolomita izena ematen zaio. Euskal Herriko mendi gehienak kareharriz osatuak daude, jatorri biologikoa dutenak.
ARROKA DETRITIKOAK Egileak: MIkel Orbañanos, Jon Manterola eta Mikel Borda
Arroka sedimentario detritikoen artean bi arroka bereiz daitezke: Hareharria eta Konglomeratua. Hareharria
Hareharria: Harri horren pikorrak 2 mm baino txikiagoak baldin badira, harri horin hareharria izango da.
Harri bat Konglomeratua da bere pikorrak 2 mm baino handiagoak direlako.
BARDEAK Nafarroan aurkitzen dira. Oso ikusgarriak dira hareharrizeginak daudelako.