1 / 11

Birusak eragindako gaixotasunak:

Birusak eragindako gaixotasunak:. Gripea. Hiesa. Alejandra Alonso Olatz Artabe Amaia Azkorra. Zer dira birusak?.

kayo
Download Presentation

Birusak eragindako gaixotasunak:

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. Birusak eragindako gaixotasunak: Gripea Hiesa Alejandra Alonso Olatz Artabe Amaia Azkorra

  2. Zer dira birusak? Itxuraz sinpleak dira, baina izurrite beldurgarriak eragiten dituzte. Birusak dira, landare eta animalia askoren bizkarroi arriskutsuak. Parasitoa eta ostalaria belaunaldi askotan elkarrekin bizi badira, azkenean organismoak birusetik babesten ikasten du; espeziearentzat hilgarria izateari uzten dio. Baina, gutxien espero dugunean, gaixotasun eta epidemia berriak etortzen dira.

  3. Gripea Birus batek eragiten duen gaixotasun bat da udazkenean eta neguan sarriago gertatzen dena. Bat-batean hasten da, sukar handiarekin (38° e baino gehiago). Gainera, 5-8 egun irauten duten honako sintoma hauekin batera agertzen da: hotzikarak, ondoez orokorra, buruko mina, giharretako eta artikulazioetako mina, malko-jarioa eztula ... Pertsonaz pertsona kutsatzen da, eztul egitean edo doministiku egitean ahotik edo sudurretik botatzen diren eta eskuetan gera daitezkeen tantatxoekin harremanetan jartzean.

  4. Aholkuak • Erabili eta botatzeko musuzapiak erabili. • Eskuak sarri garbitu, beste pertsona batzuek kutsatzea saihesteko. W& • Eztul egin edo doministiku egiten duzunean, sudurra eta ahoa ondo estali. Onena besoaren barrualdearekin ukondorantz egitea da. • Ez erre eta ez edan edari alkoholdunik. • Analgesikoak edo antitermikoak har ditzakezu buruko minarentzat edo sukarrarentzat. • Ez hartu inoiz antibiotikorik zure kabuz; horiek hartzea beharrezkoa izango balitz, zure medikuak errezetatuko dizkizu. • Sukarra edo ondoez orokorra baduzu, gera zaitez etxean; horrek gaixotasuna gainditzen lagunduko dizu eta, gainera, lanean, ikastetxean ... ez dituzu beste pertsona batzuk kutsatuko.

  5. Noiz eskatu behar da medikuaren asistentzia urgentea edo urgentzietara joan? • Ume txikien kasuan, honako hauek agertzen badira: - Arnasketa azkarra edo arnasa hartzeko zailtasuna. - Erupzioak larruazalean. • Gripearen sintomak hasieran hobetu egiten dira, baina gero berriro agertzen dira. • Pertsona helduen kasuan, sintoma hauek antzematen badira: - Arnasa hartzeko zailtasuna. - Mina edo presioa bular edo sabelaldean. - Zorabio iraunkorra. - Nahaste-egoera. - 38°-tik gorako sukarra lau egunetan.

  6. Hiesa GIB izeneko birusak sortzen du hiesa. Baina galdetuko balizute, zer esango zenuke hiesaz? Hartutako: ez da hereditarioa, birus batek sortutako baizik.Immuno: gaixotasunei aurre egiteko defentsa-sistemarekin lotuta dago.Eskasia: defentsa-sistemak gabeziaren bat duela adierazten digu.Sindromea: gaixotasun jakin bat besteetatik bereizten duten sintomak.

  7. Birusa kutsatzen duten isuriak ondorengoa dira: • Odola • Semena • Bagina-jariakinak Beste hauek, ordea, ez dute kutsatzen: • Malkoak • Listua • Izerdia • Gernua • Gorotza

  8. HIES-aren kutsatze-bideak • Sexuala: HIESaren birusa harreman sexualen bidez kutsa daiteke. Harremanetan honela kutsa daiteke birusa: gizonak emakumea kutsatzea, gizonak gizona kutsatzea eta emakumeak gizona kutsatzea. • Arrisku oso handia: zakila uzkian edo baginan sartzea. • Arrisku posiblea: aho eta genital arteko harremana. • Arriskurik ez dutenak: elkar masturbatzea, laztantzea, musu intimoak ematea, masajeak ematea, etab.

  9. Nola prebenitu daiteke? Harreman sexualak edukitzerakoan, preserbatiboa edo kondoia erabiltzea da neurri errazena eta eraginkorrena.

  10. Odolekoa: Batik bat, orratz, xiringa edo droga prestatzeko erabiltzen diren tresna berak erabiltzean kutsatzen da.

  11. Nola prebenitu daiteke? Odolaren bidez ez kutsatzeko hartu behar diren neurriak honakoak dira: • Inoiz ez erabili orratz, edo xiringa (edo bestelako injekzio-trensak) berak. • Beti, behin erabili eta botatzeko xiringak erabili. • Ez erabili besteren batek erabilitako bizar-xaflak, hortzetako eskuilak, edo tratuajeak akupuntura, piercing-ak egiteko tresnak, ezta odola ukitu dezakeen beste tresnarik.

More Related