300 likes | 470 Views
ELEKTRIZITATEAK ERAGINDAKO LESIOAK Maniega Dk. ELEKTRIZITATE MOTA EZBERDINAK : 1-ELEKTRIZITATE INDUSTRIALA ETA ETXEKOA (KORRONTE ALTERNOA) 2-ELEKTRIZITATE ESTATIKOA 3-OINAZTARRIA EDO TXIMISTA (KORRONTE ZUZENA). ISTRIPU ELEKTRIKOA GERTATZEKO MODU EZBERDINAK 1-POLO BAKARRAREKIN KONTAKTOA
E N D
ELEKTRIZITATEAK ERAGINDAKO LESIOAK Maniega Dk.
ELEKTRIZITATE MOTA EZBERDINAK: 1-ELEKTRIZITATE INDUSTRIALA ETA ETXEKOA (KORRONTE ALTERNOA) 2-ELEKTRIZITATE ESTATIKOA 3-OINAZTARRIA EDO TXIMISTA (KORRONTE ZUZENA)
ISTRIPU ELEKTRIKOA GERTATZEKO MODU EZBERDINAK 1-POLO BAKARRAREKIN KONTAKTOA 2-EROALE BIREN ARTEAN KOKATZEA 3-ARKU BOLTAIKOA: eroalerekin kontakturik ez. -5000 VOLT. 1 mm -100000 VOLT. 35mm
FISIOPATOLOGIA • Korrontearen intensitatea • Korrontearen norabidea • Kontaktuko denbora • Maiztasuna edo frekuentzia • Korronte mota • Erresistentzia • Tentsioa • Beste faktoreak
1-KORRONTEREN INTENSITATEA: Amperioek hil egiten dute,boltioek erretzen dute. Korronte alternoari dagokio: 0.4-1.1mA korrontea nabaritzeko. 9 mA unbrala korronte iturria askatzeko. tetania agertzen da. 80mA-4 A fibrilazio bentrikularraren unbrala. > 4 A siderazioa: nerbio sistemako zentroen hondamena. Arnas-bihotzeko geldiketa. Korronte zuzenari dagokio: Aipatutako unbralak baino lau aldiz handiagoak.
2-IBILBIDEA(NORABIDEA) -SARRERA ETA IRTEERA PUNTUEK ADIERAZTEN DUTE -IBILBIDEAN BURMUINA EDO BIHOTZA %60 HIL. -IBILBIDE HORIZONTALA ARRISKUTSUAGO BERTIKALA BAINO 3-DENBORA -ZENBAT ETA DENBORA GEHIAGO LESIOAK LARRIAGO -TXIMISTAK OSO INDARTSUAK DIRA BAINA DENBORA GUTXIAN. -FIBRILAZIO BENTRIKULARRA AGERTZEN DA T UHINAREKIN BATERA GERTATZEN BADA.
4-MAIZTASUNA: Korronte alternarako 7000 ziklo/seg da muga. <7000z/s arriskutsua. >7000z/s Joule efektuarengatik, efektu termikoa soilik. 5-KORRONTE MOTA: Korronte alternoa zuzena baino arriskutsua da.
6-ERRESISTENTZIA -KORRONTE FLUXUARI AURRE EGITEN DION JOERA DA. -ERRESISTENTZIA HANDIAK BEROA ERAGITEN DU -ERRESITENTZIAK: HEZURRA, GANTZA, LARRUAZAL LEHORRA.HANDIA LARRUAZAL HEZEA,MUSKULOA.ERTAINA NERBIOA,ODOLA,ERRAIAK.TXIKIA -HEZETASUNAK ERRESISTENTZIA GUTXITZEN DU.HORREGATIK URETAN EZ DAGO ERREDURA HANDIRIK, BAINA BAI BIHOTZ GELDIKETA. -LARRUAZAL LEHORRAK BABESTEN DU. -KORRONTE ELEKTRIKOAK BETI ERRESISTENTZIARIK TXIKIENA DUEN BIDETIK
ERRESISTENTZIAREN ERAGINA LESIOAN EROALEAREKIN KONTAKTOAN DAGOEN TOKIAREN ERRESISITENTZIA TXIKIA BADA, LESIO OROKORRAK HANDIAK ETA LESIO LOKALAK TXIKIAK. ERRESISTENTZIA HANDIA BADA: LESIO LOKALAK HANDIAK BAINA OROKORRAK APALAGOAK
7-TENTSIOA: -Boltaje gutxiko korronteak bihotz-arnas geldiketa baina erredura txikia. -Boltaje handiko korronteak erredura handia baina barruko kalterik ez.
LESIO MEKANISMOAK: • ENERGIA ELEKTRIKOA • -Tetania,arritmiak,arnas geldiketa,fibrilazio bentrikul. • ENERGIA TERMIKOA • -Ehunen koagulazioa eta nekrosia.Erredurak. • TRAUMATISMOAK • -Muskulu uzkurdurengatik. • ELEKTROPORAZIOA. • -Korronteak mintz zelularren potentziala aldatzen du,edema zelularra agertuz,eta zelula hil egiten da.
KLINIKA: ELEKTROTRAUMATISMOA: Korronte elektrikoak eragiten dituen lesioak. ELEKTROKUZIOA: Heriotza, erreala edo itxurazkoa, agertzen denean.
KLINIKA • OROKORRA: • BEREHALAKOA • Elektrokuzio sindromea. • BERANTIARRA • LOKALA: • Buruan • Bihotzean • Erraietan • Larruazalean • Gorputz adarretan
1.-ELEKTROKUZIO SINDROMEA Ezaugarriak: *konortea galtzea *bihotz-arnas geldiketa *heriotza erreala edo itxurazkoa Heriotzaren kausak: *siderazioa (zentro bulbarretan) *fibrilazio bentrikularra (ohikoena) *tetanizazioa (arnas muskuluen geldiketa) *koronarioespasmoa *laringoespasmoa. 2.-ALDAKETA OROKOR BERANTIARRAK Shock hipobolemikoa edo sekundarioa Biriketako edema Garuneko edema Giltzurruneko gutxiegitasun akutua (hemoglobinuria,mioglob.) Erraietako lesioak (pankreatitis nekrohemorragikoa)
ADIERAZPEN LOKALAK: LARRUAZALEAN: -ERREDURA ELEKTROTERMIKOAK: Beroa larruazaletik kanpo sortu da, kontaktu zuzenik gabe arko boltaikoan adibidez. Metalizazioak ikusten dira. “Musuaren erredura” tolesturetan -ERREDURA ELEKTRIKOAK: kontaktua dago. Marka elektrikoak agertzen dira: sarreran (gogorrak) eta irteeran (bigunak eta handiagoak). Haurretan ahoan, kablea zurrupatzeagatik.
BURUAN Fulgurazioan batez ere. *Begi lausoak *Tinpano mintzaren apurketa (gorreria) *Kraneo hausturak BIHOTZEAN *Arritmiak *Koronarioen nekrosia (eskumakoarena b.e.) GORPUTZ-ADARRETAN *Hezur luzeetako hausturak *Muskuluen nekrosia (sd. Konpartimentala, gangrena gaseosa. *Rabdomiolisiamioglobinuriagiltzurr.ezintasun akutua.
LESIO ELEKTRIKOEN TRATAMENDUA -TRATAMENDU OROKORRAK DU LEHENTASUNA ETA EZ TRATAMENDU LOKALAK
-LITERATURA MEDIKOAN AIPATZEN DIRA HIRU ORDUKO BIHOTZ GELDIALDIAREN ONDORENGO BIZKORKETA ERAGINKORRA. -BIHOTZ-BIRIKETAKO BIZKORKETAN EZ DA ETSI BEHAR
LESIO ELEKTRIKOEN TRATAMENDUA -LESIO ELEKTRIKOA JASAN DUENAK ERRETAKO BATENA BAINO ZAPALDUTAKO BATEN ANTZ HANDIAGOA DU. -LARRUAZAL NORMALAREN AZPIAN EHUN KALTETU ASKO EGON DAITEKE -LARRUAZALEKO ERREDUREN KOPURUAK EZ DU BALIO FLUIDOTERAPIAREN KALKULUA EGITEKO
LESIO ELEKTRIKOEN TRATAMENDUA ISTRIPUA GERTATU DEN LEKUAN: 1-Segurtasuna bermatu: -Erreskate tadeen segurtasuna -Korrontea moztu -Korronte altuetan kontuz arku boltaikoarekin 2-Aire-bidea, arnasketa eta zirkulazioa. 3-Bizkarrezurra babestu 4-Lesionatuak asko badira (fulgurazioa): hildako itxura dutenak azkarren 5- Benabide bat kanalizatu.Fluidoterapiarekin hasi. 6- EKG monitorizatu.Fibrilazioa,asistolia...tratatu.
LESIO ELEKTRIKOEN TRATAMENDUA LARRIALDI ZERBITZUTAN: 1-Gaixoaren egoera orokorra aztertu. 2-Benabide lodi bat hartu ( zentrala ) 3-EKG bidezko monitorizazio 48 ordutan gutxienez 4-Fuidoterapiaren bidez diuresia 70ml/ord baino gehiago, mioglobinuriak eragin ditzakeen kalteak ekiditeko. 5-Larruazala 48 ordutan berraztertu.Erredurak tratatu. 6-Tetano profilaxia. Hauek beste erredurak baino tetagenikoak baitira. 7-Odol eta gernu analisiak egunero, lehenengo 5 egunetan
LESIO ELEKTRIKOEN TRATAMENDUA FLUIDOTERAPIA EGOKIA IZAN ARREN (BENA PRESIO ZENTRAL EGOKIA) EZ BADA > 50 ML/ORDUKO DIURESIA LORTZEN MANITOL EDO FUROSEMIDA EMAN BEHAR DA ETA GILTZURRUNEKO EZINTASUN AKUTURIK BALEGO HEMODIALISIA EDO DIALISI PERITONEALA.
LESIO ELEKTRIKOEN TRATAMENDUA MIOGLOBINURIA BADAGO: -DIURESIA 1-1,5 ml/kg./ord. -GERNUA ALKALINIZATU MANITOL EDO BIKARBONATOAREKIN HIPERPOTASEMIA BADAGO: -GLUKOSA HIPERTONIKOA -INTSULINA
LESIO ELEKTRIKOEN TRATAMENDUA TRATAMENDU LOKALA: -Erredurak txikiak direnean tratamendu kontserbatzailea, erreduren zabalera erabaki arte. -Erredurak zabalak badira desbridaketa azkarra -Fasziotomiak: Noiz?: -Eko-doppler -Hipoxemia -konpartimentuen presioa neurtuz -Nekrosektomiak: Zenbat? -ENM (Erresonantzia Nuklear Magnetikoa) -Gammagrafia Tc 99 -Itxaron 3-5 egun eta ziurtatu bideragarritasuna, zalantzazkoa erauzi.
TXIMISTAK EDO OINAZTARRIAK -TXIMISTEK ERAGINDAKO HERIOTZAREN ARRAZOIA BIHOTZ-BIRIKETAKO GELDIALDIA DA. -BIHOTZ-BIRIKETAKO GELDIALDIRIK EZEAN HILTZEKO ARRISKUA TXIKIA DA
TXIMISTAK EDO OINAZTARRIAK FISIOPATOLOGIA: -LESIO ELEKTRIKOA: Korronte elektrikoa beroa bihurtzen da eta barruko organoak errespetatzen ditu. -ZAPALKETAREN ONDORENGO LESIOAK -ERREDURAK -TRAUMATISMOAK -LESIO AKUSTIKOAK -LESIO FOTIKOAK ERRETINAN ETA KRISTALINOAN
TXIMISTAK EDO OINAZTARRIAK TXIMISTAK HARRAPATUTAKO PAZIENTEAREN EGOERA 1-KOMA, ASISTOLIA ETA ARNAS GELDIALDIA 2-LARRUAZALEKO ERREDURAK, ZUHAITZ TANKERAKO ERREDURAK. 3-TRAUMATISMOAK,HAUSTURAK.
TXIMISTAK EDO OINAZTARRIAK AZTERKETA FISIKOAN AURKITU DAITEKE: -ITSUMENA BEHIN-BEHINEKOA EDO IRAUNKORRA -BEGIETAKO LESIOAK -ENTZUMENEKO LESIOAK -BIZKARREZURREKO LESIOAK -NEUMOTORAX ETA ARNASKETA-DISTRESA -ARRITMIAK -HAUSTURAK -RABDOMIOLISIA -OBJETU METALIKOEK SORTUTAKO ERREDURAK -AZALEKO ERREDURAK
TXIMISTAK EDO OINAZTARRIAK TRATAMENDUA: -ASISTOLIA ETA ARNAS GELDIALDIA TRATATU -BIHOTZ-BIRIKETAKO BIZKORKETA LUZEA -ARRITMIAK MONITORIZATU ETA TRATATU -BENA-BIDEA ETA FLUIDOTERAPIA: -Kontuz biriketako eta burmuineko edemarekin -ERREDURA AZALEKOAK SENDATU