110 likes | 411 Views
ESPERMAFITOEN UGALKETA. ESPERMATOFITOEN UGALKETA SEXUALA. Espermatofitoetan (eboluzionatuenak) esporofitoak eratzen du aparatu begetatiboa. Zurtoinaren gune jakin batzuetan hosto eraldatu batzuk eratzen dira, hauek ohiko fotosintesia burutu ordez LOREA izeneko ugal-aparatua eratzen dute.
E N D
ESPERMATOFITOEN UGALKETA SEXUALA • Espermatofitoetan (eboluzionatuenak) esporofitoak eratzen du aparatu begetatiboa. • Zurtoinaren gune jakin batzuetan hosto eraldatu batzuk eratzen dira, hauek ohiko fotosintesia burutu ordez LOREA izeneko ugal-aparatua eratzen dute. • Lorearen barruan gametofitoa garatzen da lehortzetik babestua a: gimnospermoen lore arrak b: gimnospermoen lore emeak Angiospermoen lorea
ESPERMATOFITOEN UGALKETA SEXUALA (gimnospermo eta angiospermoetan) • Organo sexual arrak, ESTAMINEAK dira (hosto eraldatuak) • Estaminetan sortzen dira esporaarrak polen aleen barruan, bertan, polen alearen barruan garatzen da gametofito ar ñimiñoa • Organo sexual emeak KARPELOAK dira (hosto eraldatuak) • Karpeloetan sortzen dira espora emeak obuluaren barruan, bertan, obuluan, garatzen da gametofito emea, gametofito arra baino handiagoa izan arren oso txikia dena
Gimnospermoen ugalketa sexuala (haziaren eraketa) • Gimnospermoen loreak ez dira deigarriak, sexu bakarrekoak dira eta bakunak dira, estaminez edo karpeloz osaturik soilik • Karpelo arretan polen zakuak garatzen dira, hauen barnean polen aleak eta beren barnean gametofito arrak. • Karpelo emeetan obuluak sortzen dira, hauen barnean gametofito emeak • Polen alea obuluraino heltzen denean, gametofito arrak hodi bat igortzen du muturrean gameto arrak daramatzalarik eta gameto emeraino heltzen da, bi gametoak elkartzean ernalketa ematen da eta ZIGOTOA eratzen da • Zigotoak, mitosiz garatu eta ENBRIOIA eratzen du (landaretxo berria) • Enbrioia garapenarekin jarritzeko elikagaiez horniturik dago eta lehortzetik babesten duten bilgarri gogor batzuez ere bai (obuluak hornitua) eta multzo osoak HAZIA eratzen du • Haziaren barruan ,enbrioiak luzaroan iraun dezake bizi latentean, inguruneko baldintzak garatzeko egokiak izan arte.
Angiospermoen ugalketa sexuala (hazia eta fruitua) • Lore ikusgarriagoak eta konplexuagoak dituzte • Gehienak hermafroditak dira, ugal-aparatuan estamineak eta karpeloak dituzte batera • KALIZAK eta KOROLAK lore-bilgarria osatzen dute. Lorea pipil fasean dagoenean, lore bilgarriak ugaltze-organo heldugabeak babesten ditu animaliengandik eta baldintza gogorrengandik. Lorea heldu eta pipila irekitzean, animalientzako egitua erakargarri bihurtzen da polinizazioa errazteko.
Angiospermoen ugalketa sexuala (hazia eta fruitua) • ESTIGMA: itsaskorra da eta irkidura bat du; polena harrapatzeko eta hozitzeko zeregina du • ESTILOA: bere funtzioa polen-hodia gidatzea eta elikatzea da, obulura eta gameto emera hel dadin • Pistiloa edukitzea eta, beraz, obulua obulutegi barruan egotea da angiospermoen loreen bereizgarri bat, gimnospermoetan obulua agerian baitago karpeloan.
Angiospermoen ugalketa sexuala (hazia eta fruitua) • Polena estigmara heltzean, polen-hodia osatzen da, obulutegiaren barruan dagoen obuluraino heltzen dena. • Polen-hodia hazten jarraitzen du gametofito emera heldu arte • Polen-hodian dagoen gametofito arrak gametofito emea ernaltzen du eta zigotoa sortzen da
Angiospermoen ugalketa sexuala (hazia eta fruitua) • Zigotoa garatu eta ENBRIOI bilakatzen da • Obulua HAZI bihurtzen da • Obulutegia FRUITU bihurtzen da. • Fruitura eratzeko prozesuan, petaloak, sepaloak eta estamineak ihartu eta erori egiten dira
Angiospermoen ugalketa sexuala (hazia eta fruitua) • Ernaldutako obulua garatu eta hazi bihurtzen da • Ernalketaren ondoren, obulutegia fruitu bihurtzen da (azal, mami eta hezur) • Lore pedunkulua fruituaren pedunkulu bilakatzen da • Fruitua organo bat da, eta haziak barreiatzen laguntzen du