100 likes | 733 Views
6. Lurraren egitura. UR AZPIKO ZONETAKO ERLIEBEA. Natura Zientziak – DBH 2. 6. Ur azpiko zonetako erliebea. Ur azpiko zonak. Lurrazalaren azpiko zatiak lurrazal osoaren hiru laurdenak dira, gutxi gorabehera.
E N D
6 Lurraren egitura UR AZPIKO ZONETAKO ERLIEBEA Natura Zientziak – DBH 2
6 Ur azpiko zonetako erliebea Ur azpiko zonak • Lurrazalaren azpiko zatiak lurrazal osoaren hiru laurdenak dira, gutxi gorabehera. • Orain gutxi arte ez da jakin zer erliebe duten, teknologiak itsas hondoak (batzuk sakonera handikoak) aztertzeko aukera eman duen arte. • Besteak beste, plataforma kontinentalak, lautada abisalak, dortsalak eta hobiak azpimarratu behar dira. Lautada abisala Dortsala Hobia Plataforma kontinentala Gehiago jakiteko, sakatu idazkunen gainean Natura Zientziak – DBH 2
6 Ur azpiko zonetako erliebea Plataforma kontinentalak • Kontinenteen luzapenak dira, eta ozeanoko urez estalita daude. • Nahiko lauak dira; baina, oro har, itsasoan sartu ahala, beherantz doaz. • Plataformaren amaieran, ezponda kontinental izeneko malda handia dago. Ezponda kontinentala Plataforma kontinentala Itzuli hasierako menura Natura Zientziak – DBH 2
6 Ur azpiko zonetako erliebea Lautada abisalak • Sakonera handiko (normalean, 3000 metrotik gorako) lautada zabalak dira, eta ozeanoaren zati handi bat osatzen dute. • Lautadotan, sumendiak eta mendiak egon daitezke; horiek, batzuetan, altuera handikoak dira eta uharteak eratzen dituzte. Uharte bolkanikoa Lautada abisala Itzuli hasierako menura Natura Zientziak – DBH 2
6 Ur azpiko zonetako erliebea Dortsalak • Milaka kilometroko ur azpiko mendikate handiak dira, eta lautada abisalak zatitzen dituzte. Altuera handiak izan ditzakete, eta, leku batzuetan, azaleratu eta uharteak sortzen dituzte; adibidez, Islandia. • Erdian, rift izeneko arraila dute. Rift Dortsala Itzuli hasierako menura Natura Zientziak – DBH 2
6 Ur azpiko zonetako erliebea Hobiak • Arrail luzangak, estuak eta sakon-sakonak dira. • Batzuek 10 km-tik gorako sakonera eta ehunka kilometroko luzera dute. Hobia Itzuli hasierako menura Natura Zientziak – DBH 2