1 / 9

Lakua-Arriaga

Lakua-Arriaga. Lakua-Arriagako oraingo Osasun Zentroak, Francisco Javier Landaburu kalean kokatuta, 15.000 biztanle atenditzen ditu. Auzo hau nabarmen ari da handitzen eta aurreikusita dago urte gutxitan 20.000 biztanle edukiko dituela.

koko
Download Presentation

Lakua-Arriaga

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. Lakua-Arriaga Lakua-Arriagako oraingo Osasun Zentroak, Francisco Javier Landaburu kalean kokatuta, 15.000 biztanle atenditzen ditu. Auzo hau nabarmen ari da handitzen eta aurreikusita dago urte gutxitan 20.000 biztanle edukiko dituela. Momentu honetan, zentroa gainezka dago eta egoera gero eta larriagoa da, erabiltzaileen gehiketa eta beharrizan berriei arreta emateko beste zerbitzu batzuk ezin dituelako hartu. Gainera, zentroa gabezia asko dituen eraikin aurrefabrikatu batean dago, kalitateko estandarretatik oso urruti gelditu dena. Beharrezkoa da oraingo eta etorkizuneko beharrizanak atenditzeko gaitasuna edukiko duen zentro berri bat eraikitzea.

  2. Lakua-Arriaga Vitoria-Gazteizko Udalak Osakidetzari 4.500 m2ko lur-zatia eman dio, Luis Olariaga kalearen eta Forondako Atariaren arteko elkargunean dago. Orubearen azalerak eta arautzen duten hirigintzako parametroek eraikin bi eraikitzeko aukera ematen dute: bata Osasun Zentroa izateko eta , bestea, Orientazioa Emateko eta Droga-mendetasunak Tratatzeko Zentroa barne hartzeko, Arabako Osasun Mentaleko Sarearen baitan Eraikin honetan bilduko dira lehen lokal desberdinetan sakanatuta zeuden baliabideak, izan ere, egoera honek taldeko lana eragozten zuen.

  3. Lakua-Arriaga Eraikin biek antzeko tipologia hartuko dute eraikinen multzoaren batasuna adierazteko Solairuek angeluzuzeneko egitura edukiko dute eta sarbide independenteak edukiko dituzte.

  4. Lakua-Arriaga Osasun zentroa Osasun-zentroa hartuko dituen eraikinak sestraren gaineko solairu bi edukiko ditu. Beheko solairuan asistentziarako espazioak diseinatu dira eta lehen solairua, berriz, erabilera mugatuak hartzeko erreserbatuko da. Komunikazio gune bat diseinatu da solairu biak elkarrekin eta sotoarekin komunikatzeko eta, bide batez, lehen solairura kanpotik sartu ahal izateko, Osasun Zentroaren beraren barruan fluxua oztopatu barik.

  5. Lakua-Arriaga Osasun-zentroa

  6. Lakua-Arriaga Droga-mendetasunen zentroa Orientazioa Emateko eta Droga-mendetasunak Tratatzeko Zentroa hartuko duen eraikinak, modu berean, sotoa, beheko solairua eta lehen solairua hartuko ditu. Hala ere, lehen solairua prestatu gabeko espazio erreserbatua izango da eta etorkizunean alkoholismoarekin eta ludopatiekin zerikusirik duten Menpekotasunak Tratatzeko Programa hartuko du.

  7. Lakua-Arriaga toxikomanien zentroa Eraikinean laster egongo da alkoholismo-zentroa. Hori dela eta, hasierako kokapena aldatu beharra egon daiteke.

  8. Lakua-Arriaga Osasun-etxea: 3.444 m2 Tratamendu-zentroa: 3.283 m2 (1.300 m2 erreserba) Aparkalekua: 1.340 m2 Eraikitakoa guztira: 8.067 m2 Lizitazioaren zenbatekoa: 5,4 milioi euro Esleipenaren zenbatekoa: 3,7 milioi euro Enpresa adjudikazioduna: Amenabar Eraikuntzak Obren hasiera: 2011ko urtarrilak 10 Burutzeko epea: 19 hilabete Lakua-Arriaga Osasun Zentroa 2012ko hirugarren hiruhilekoan zabalduko da

More Related