70 likes | 188 Views
JAINKOAREN GIZA AURPEGIA. Joan 1,1-18. Jose Antonio Pagolaren gogoeta batetik moldatua. Hasieran bazen Hitza. Hitza Jainkoarekin zen eta Hitza Jainko zen. Hasieran Jainkoarekin zen Hitza. Gauza guztiak honen bidez egin ziren, eta egindakotik ezer ez da berau gabe egin (Jn 1, 1 -3).
E N D
JAINKOAREN GIZA AURPEGIA Joan 1,1-18 JoseAntonio Pagolarengogoetabatetikmoldatua
Hasieran bazen Hitza.Hitza Jainkoarekin zen eta Hitza Jainko zen. Hasieran Jainkoarekin zen Hitza. Gauza guztiak honen bidez egin ziren, eta egindakotik ezer ez da berau gabe egin (Jn 1, 1-3) Joanen ebanjelioaren hitzaurreak garrantzi handiko konbentzimendu batzuk gogorarazten dizkigu.
Gauza harrigarria gertatu da Jesusen baitan. Joanek hitz arduratsuz dio: «Jainkoaren Hitza haragi egin da». Ez da gelditu isilik betiko. Bere burua agertu nahi izan digu Jainkoak, ez errebelazioz edo agerpenez, baizik Jesus gizonagan haragi eginez.
Kristauek sinesten dugun Jainkoa ez da bizi aparte ez da Misterio atzemanezina. Gu bezalako gizaki batengan topatu ahal dugu. Harekin harremanak izateko, ez dugu mundutik zertan irten. Ez dugu zertan ibili haren bila geure bizitzatik at. Jesusengan aurkitzen dugu haragi eginik.
Jainkoaren giza aurpegia da Jesus guretzat. Jesusen onberatasunezko keinuetan gizakiari dagokion moduan ari zaigu Jainkoa agertzen: nolakoa den eta gu nola maite gaituen.
Jesusen hitzetan Jainkoaren ahotsa entzuten dugu, haren deiak eta haren promesak. Jesusen egitasmoan Aitaren egitasmoa aurkitzen dugu.
Jesusen sentiberatasuna gaixoengana hurbiltzean, haien gaitzak sendatu eta haien sufrimena arintzean: sufritzen ikusten gaituenean Jainkoak nola begiratzen digun agertzen du horrek, eta sufritzen ari direnen aurrean guk nola jokatzea nahi duen.