30 likes | 181 Views
6. diapositibaren emaitzak. 1) Europako gurasoek seme-alabei ematen dieten asteko saria zenbatekoa den jakiteko, herrialde bakoitzeko 1.000 gazte aukeratu eta zenbat diru jasotzen duten galdetu diegu. POPULAZIOA : Europako gazte guztiak INDIBIDUOA : Europako gazte bakoitza
E N D
6. diapositibaren emaitzak 1) Europako gurasoek seme-alabei ematen dieten asteko saria zenbatekoa den jakiteko, herrialde bakoitzeko 1.000 gazte aukeratu eta zenbat diru jasotzen duten galdetu diegu. POPULAZIOA: Europako gazte guztiak INDIBIDUOA: Europako gazte bakoitza LAGINA: herrialde bakoitzeko 1.000 gazteak EZAUGARRIA: asteko saria. Ezaugarri zenbakarria BALIOAK: 20 euro; 25 euro; 30,50 euro… ALDAGAI KLASEA: aldagaia diskretua da, gehienez zentimotaraino hurbildu daitekeelako. Ez dago infinitu baliorik Oharra: Inkesta hau ez dago oso ondo eginda, Luxenburgoko eta Alemaniako biztanle kopuruak oso desberdinak dira eta, aldiz, inkestan berdin kontsideratzen dira. (Zuzendu koadernoan)
6. diapositibaren emaitzak 2) Artaziak egiten dituen enpresa bateko kalitate-kontrolean lan egiten dut eta jakin nahi dut zenbat artazi ateratzen diren txarto eta zenbat ondo. Horretarako, mila artazitatik bat hartuko dut eta ondo eginda dagoen ala ez aztertuko dut. POPULAZIOA: egiten diren artazi guztiak INDIBIDUOA: artazi bakoitza LAGINA: hartzen ditudan artazi guztiak EZAUGARRIA: artaziak saltzeko kalitatea duen ala ez. Ezaugarri zenbatezina MODALITATEAK: ondo eta txarto ALDAGAI KLASEA: ez dago aldagairik. Aldagaiak ezaugarri zenbakarria behar du eta (Zuzendu koadernoan)
6. diapositibaren emaitzak 3) Gipuzkoako familiek zenbat telebista daukaten jakin nahi dut. Horretarako, herri bakoitzeko 500 familiatatik bat hartuko dut eta galdetuko diot zenbat telebista daukan. POPULAZIOA: Gipuzkoako familia guztiak INDIBIDUOA: Gipuzkoako familia bakoitza LAGINA: aukeratzen ditudan familia guztiak EZAUGARRIA: telebista kopurua BALIOAK: 0, 1, 2, 3… ALDAGAI KLASEA: aldagaia diskretua da (Zuzendu koadernoan)