60 likes | 322 Views
Bizikletaren inguruko tokiko estrategia AMIA emaitzak. BARNE AZTERKETA. KANPO AZTERKETA. Indarguneak Estrategiaren helburu nagusia lortzeko diren eta instalatuta dauden elementuak eta egungo egoerak. Elorrio eta honen inguru hurrena aipatzen dira. Aukerak
E N D
Bizikletaren inguruko tokiko estrategia AMIA emaitzak
BARNE AZTERKETA KANPO AZTERKETA Indarguneak Estrategiaren helburu nagusia lortzeko diren eta instalatuta dauden elementuak eta egungo egoerak. Elorrio eta honen inguru hurrena aipatzen dira. Aukerak Ezkutuan dauden egoerak, abaguneak eta zergatik ez gaitasunak, bistaratzen direnean edo balioa emoten zaienean mesederako izan daitezkeenak estrategiaren oinarrizko helburua lortzeko emon beharreko urratsak ahalbidetuz. Ahuleziak Kontra dauden edo estrategiaren helburu nagusia lortzeko oztopo izan daitezkeen faktoreak. Mehatxuak Helburu estrategikoaren lorpena arriskuan jartzen duten edo denboran luzatzen duten faktore, elementu edo egoerak, gauzatzea aldatzen dutena. Behar moduan maneiatuz gero aukerak bilakatu daitezke.
Ahuleziak Kontra dauden edo estrategiaren helburu nagusia lortzeko oztopo izan daitezkeen faktoreak. • Bizikletak aparkatzeko leku gutxi udalerrian. Altzari falta. • Oinezkoen guneetan ibilgailuaren erabilera ez dago behar beste mugatuta. • Gune batzuetan bizikleta erabiltzeko dagoen arriskua. • Eraikin publikoek ez dute aintzat hartu irisgarritasuna, ondorioz bizikletaren erabilera ezartzea zailagoa da. • Oinezkoen alderditik kanpora ez dago bizikleta erabiltzeko azpiegiturarik, ez dago bizikidetzarako aukerarik. • Loturak eta bidegurutzeak ez dira batere onak, beraz, bizikleta erabiltzea zailagoa da. • Hirigunetik kanpo espaloiak oso estuak dira. • Andrazkoentzat eta hirugarren adinekoentzat trebakuntza falta. • Bizikletak saltzeko eta hauen zainketa-zerbitzua eskaintzen duen denda falta da. Bizikleta erabiltzera animatzeko elementua izan liteke. Aukera ere izan daiteke. • Mugikortasunaren zailtasuna. • Bizikleta albo batera utzi da, motordun ibilgailuak baino ez dira ikusi. • Bizikleta-oinezko kulturari errespetu-falta. • Txarto egindako azpiegiturak (saretxoak, adibidez). • Bizikleta erabili beharko litzatekeen alderdietan motordun ibilgailu asko. • aparkatzeko lekuak falta dira enpresa, denda,… eta egiten direnean ez lirateke egin behar leku ezkutuetan. • Bidegorri egokiak falta dira. Ikus Zornotza. Bide segurtasun urria. • Herritarren kontzientzia falta bizikleta Gasteiz, Donostia, … eta beste hiriburu handietan mugikortasun hiri planak dira mintzagai. Elorrio moduko herri txikietan hiriko plana interesgarria da, baina herriarteko plana ahaztu barik. • Azpiegitura: bizikletak aparkatzeko lekuak. Leku batzuetan ez daude, eta beste batzuetan ez daude leku egokietan (estalkia, argia, lehentasuna). Bizikletak garraiobide modura erabiltzeko. • Gidarien errespetu falta bizikleta erabiltzailearekiko.
Mehatxuak Helburu estrategikoaren lorpena arriskuan jartzen duten edo denboran luzatzen duten faktore, elementu edo egoerak, gauzatzea aldatzen dutena. Behar moduan maneiatuz gero aukerak bilakatu daitezke. • Trafiko ugari San Pio eta Elizburu kaleetan, eta Elgetarantz eta Berrizerantz doazen bideetan. Trafiko handia mehatxua da bizikleta hartzera animatu direnentzat. • Denbora ulertzeko moduak egun ez du bizikletaren erabilera sustatzen. • Seinale barriak jarriz gero, hirigunea kartelez beteta geratuko litzateke (ikusmen kutsadura). • Gomen diseinuak edo murrizketa sistemak bizikletak erabiltzeko arazo baino ez dira, beraz, joan-etorriak bizikletan egitera animatu direnak desanimatu daitezke. • Zenbat eta bizikleta gehiago kaleetan istripu-aukera gehiago. • Txirrindulariaren ahulezia. • Administrazioen gogo falta. • Zirkulazio-hezkuntza falta umetatik. • Beteko ez diren neurriak hartzea edo aurretiaz jakitea ez direla beteko. Adibidez: "domekak eta jaiegunak. Autoek 40 km/orduko abiadura baino gehiago debekatuta dute, edo herri barruko bideetan abiadura orduko 20 km-ra dago mugatuta. Seinaleak ez dira nahiko. Aurretiaz bete behar ez direla dakigun mugak ezartzea. • Energia galtzea eta etsipena: Ideiak emoten dira, beharra egiten da …(mugikortasun-plana esate baterako) eta ondoren ez dira neurriak hartzen, arrazoiak ezberdinak izanik, askotan diruarekin lotutakoak dira. • Bidegorririk ez dagoelako bizikleta ez da erabiltzen. Bizikleta erabiltzen ez delako ez da ezer egiten. Ez dugu zirkulu honetatik urteten. • Bizikletak osteko beldurra. • Udaltzaingoaren tolerantzia handiegia. • Arauak ez betetzeko ohituretan kutsadura.
Indarguneak Estrategiaren helburu nagusia lortzeko diren eta instalatuta dauden elementuak eta egungo egoerak. Elorrio eta honen inguru hurrena aipatzen dira. • Hirigunean eta oinezkoentzako beste alderdi batzuetan azalera zabala dugu bizikleta erabili ahal izateko beste ibilgailu batzuekin batera. • Herri txikia denez berezitasun honetako proiektua ezartzeko erraztasun handiagoak ditugu. • Planimetria. • Bizikletak lapurtzeko joerarik ez dago. • Haur ikastetxe ugari. Ikastetxeen arteko zirkuitua egin daiteke. • Etxe gehienetan bizikletak daude. • Afizioa dago. • Lehiaketara bideratutako ohitura eguneroko ohiturabihur daiteke. • Gero eta sentsibilizazio handiagoa dago bizikleta erabiltzera: osasuna, ekologia, ekonomia,… • Distantzia txikietan arinagoa da bizikleta autoarekin konparatuta. • Bizikletaren erabilerak gaztetxoei emoten dien autonomia, leku barriak aurkitzeko aukera.
Aukerak Ezkutuan dauden egoerak, abaguneak eta zergatik ez gaitasunak, bistaratzen direnean edo balioa emoten zaienean mesederako izan daitezkeenak estrategiaren oinarrizko helburua lortzeko emon beharreko urratsak ahalbidetuz. • Industrialdera joan-etorri gehienak Elorrioko bizilagunek egiten dituzte, eta autoz egiten dituzte. • Turismoa indartzeko bizikleta ezartzea. Aldirietako aparkalekuak egiteko aukera. • Bizikletaren erabilera sustatzeko ibilbide alternatiboak erabiltzeko aukerak industria guneetarantz edo erabilera gutxiko bigarren mailako bideetatik, adibidez: Montorra, eta abar. • Bizikletaren erabilera ezartzen bada, zirkulazio-hezkuntza eskoletan. • Etxe guztietan daude bizikletak. Pentsamoldeak aldatu beharko lirateke. • Modu errezean bizikletak motorizatzeko aukera. • Ezer ez dagoenez, gauzak egiten hasteko aukera hau da. • Unea aprobetxatzea modan dagoelako. • Krisia, autoa mantentzeko eta erabiltzeko suposatzen duen gastua, barne mugikortasuna. • Kontsumo gizartean, bizikleta beste kontsumo aukera bat da. • Onurak osasunerako, ekologiarako eta aurrezpen ekonomikoa.