170 likes | 350 Views
Alegiako Soinu-joleak. Migel Aranburu Lasa (Txapasta). Alegian jaio zen, 1919/09/18an. Alegian hil zen, 1953/08/25ean. Soinujolea zen. Tarragonarekin ikasi zuen soinua jotzen. Oso gazterik hil zen, istripu baten ondorioz.
E N D
Alegiako Soinu-joleak
Migel Aranburu Lasa (Txapasta) • Alegian jaio zen, 1919/09/18an. • Alegian hil zen, 1953/08/25ean. • Soinujolea zen. Tarragonarekin ikasi zuen soinua jotzen. • Oso gazterik hil zen, istripu baten ondorioz.
Franzisko Urbieta Ernesto (Pako Itsua) • Alegian jaio zen, 1924/05/13an. • Alegian hil zen, 1985/07/12an. • Itsua zen, nahiz jaiotzetik ez izan horrela. • Tolosako soinujole batekin ikasi zuen soinua jotzen. • Itsuen zozketako txartelak saltzen zituen Andoainen. • Inguruko herrietan ibiltzen zen soinua jotzen.
Migel Tobar Munduate • Alegian jaio zen, 1945/09/05ean. • Ahoko soinua jotzen hasi zen lehenengo. • Akordeoia jotzen Andoaingo Juanitorekin (Jainkoa) ikasi zuen. • Amezketako plazan jotzen zuen soinua. • Bedaioko sagardotegian ere aritu zen hainbat igandetan. • Alegian, lagunartean jotzen du.
Jose Jabier Zabala Ansorena • Alegian jaio zen, 1962/06/17an. • Solfeoa eta pianoa jotzen ikasi zuen, D. Bizenterekin eta Mª Pazekin. • Txistua jotzen Mila eta Axunekin ikasi zuen. • Akordeoia jotzen Tolosan ikasi zuen Tarragonarekin eta trikitixa bere kabuz ikasi zuen. • Txintxarri abesbatzako kidea izana. • Alegiako ekitaldietan parte hartzen zuen bere akordeoiarekin.
Arantxa Zubillaga Lopetegi • Alegian jaio zen, 1969/04/11n. • Alegian hasi zen solfeoa ikasten. • Mikel Bikondoarekin ikasi zuen akordeoia jotzen eta Mikelen orkestrako partaidea izan zen. • Kontrapuntua ere ikasi zuen. • Nafarroako ikastetxe askotako musikako irakaslea izan da eta horrela jarraitzen du.
Beñat Garmendia Iraola • Alegian jaio zen, 1981/12/19an. • Eduardo Mokoroa Musika-eskolan ikasi zuen solfeoa eta akordeoia jotzen. • Alegian Eguberritan, hainbat kalejiratan eta beste ekitaldietan jo izan du. • Altsasuko akordeoi-taldean ere parte hartu izan du. • “ZAZPI ASTOREN GAINEAN” Bertso-Eskolako kidea.
Alegiako Trikitilariak
Maider Zabala Balerdi • Alegian jaio zen, 1974/06/01ean. • 14 urterekin hasi zen trikitixa ikasten Martin Musika Etxean. • Irakasle asko izan ditu: Martin, Maixa, Joxe Antonio Azkonobieta, Iker Goenaga, Joseba Iparragirre, Amaia... • Soinua menderatu orduko hasi ziren herriko kalejiretan eta ekitaldietan. • Trikitixa jotzen eta panderojole moduan ere aritzen da.
Aitor Garmendia Garmendia • Alegian jaio zen, 1979/10/20an. • Billabonan Martinen eskolan hasi zen ikasten, eta ondoren, Maixarekin, Azkonobietarekin, Iker Goenagarekin, Koldo Iparragirrerekin eta Joseba Iparragirrerekin aritu zen ikasten. • Txapelketa askotan parte hartu eta hainbatetan irabazi edo bigarren postua egina: Alkizan, Goizuetan, Elgetan, Aginagan, Alegian.... Zazpi txapela eta trofeo ugari ditu. • Alegiako festetan, afarietan, sagardotegietan ibilia bere trikitiarekin. Beste herri batzuetako festetan ere bai.
Eider Zubillaga Agirrezabala • Alegian jaio zen, 1979/10/23an. • Zortzi urterekin hasi zen trikitixa ikasten Billabonako Martin Musika Etxean. • Alegian hasi zen kalean jotzen, festetan kalejirak eginez. • Txapelketan panderojole batekin hasi zen, eta inguruko herrietatik hasi zitzaizkien deitzen hainbat ekitaldietan jotzeko. • Trikitixa irakasten egon zen Martin Musika Etxean, eta beste herri batzuetan: Alegian, Ikaztegietan, Berrobin, Arrasaten, Bergaran... • Erromerietan jotzeko laukotea osatu zuten. • Oraindik hainbat ekitaldietan parte hartzen du.
Elena Zubillaga Iriarte • Alegian jaio zen, 1984/09/21ean. • Solfeoa eta trikitixa ikasi zituen. • Herriko festetan, Bedaioko festetan, Alegiako hainbat ospakizunetan, Aistarrazun eta beste leku askotan aritua da soinua jotzen, eta jarraitzen du.
Alegiako Pandero-joleak
Juan Orbegozo Alkorta • Azpeitian jaio zen, 1928/06/30ean. • Anaia zaharrenarekin ikasi omen zuen panderoa jotzen. • Lehenengo aldiz Oinatz auzoan jo zuen. Handik aurrera eskatzen ziotenekin. • Eleuterio Tapiarekin ibili zen eta Donostiako Trinitate plazan 1974an saria irabazi zuten. Hori zela eta, diskoa grabatu zuten. • Usurbilgo Zialtzeta, Azkoitiko Maltzeta, Larraulgo Martin, Larraizko Jexux Mujika, Azkoitiko Zabaleta eta Mardu trikitilariekin ere ibili zen. • Hainbat omenaldi jaso ditu: 1984an Zestoan, 2003an Kurtsaalean 2004an Alegian.
Mikel Amundarain Goikoetxea • Ugarten (Amezketa) jaio zen, 1968/01/29an. • Albisturgo Iñakirekin ikasi zuen panderoa jotzen. • Zaldibiako Izaro Garmendiarekin Euskadiko txapelketan, Bizkaiko beste txapelketa batzuetan eta plazaz plaza ibilia da. Musika Izarorena izaten zen eta bertsolariren batek jarritako letrak kantatzen zituzten.
Mirari Mendizabal Maiza • Alegian jaio zen, 1984/03/30ean. • Eider Zubillagarekin hasi zen panderoa jotzen ikasten. • Alegiako ospakizun askotan (herriko festetan, zagiardoan, Erregetan, Aberri Egunean, Eguberritan, S. Ageda bezperan...) jotzen du. • Aisterrazura ere joaten zen Elena Zubillagarekin.
Ainhoa Zubillaga Iriarte • Alegian jaio zen, 1990/10/18an. • Panderoa jotzen du. • Txapelketetan eta hainbat herritan panderoa jotzen ibiltzen da. • Txintxarri abesbatzako kidea da.