60 likes | 242 Views
URAK KUTSATUTA DAUDE!!! Garbi ibili eta ez bota zikinik!. URAREN KUTSADURA: Uraren kutsadura, uraren berezko ezaugarri edo propietateak aldatzerakoan sortzen da.
E N D
URAREN KUTSADURA:Uraren kutsadura, uraren berezko ezaugarri edo propietateak aldatzerakoan sortzen da.
URAREN KUTSATZAILEAK: Batez ere, gizakia da ura gehien kutsatzen duen eragilea.Izan ere populazioa gero eta handiagoa da, eta ondorioz gero eta ur, janari, garraio eta errekurtso gehiago behar dira. Honek eragiten du gas toxikoen emaria, metal eta izurri botiken kutsadura, hondakin kimiko eta erradiaktiboak botatzea eta baita ere gerta daitezkeen istripuak.
ONDORIOAK: Lakuek duten uraren mugimendu eskasagatik kutsadura arazo asko dituzte. Ibaiek ordea ahalmen handiagoa dute eta gehiago kostatzen zaie kutsatzea. Hala ere behin kutsatuta, ondorioak latzak izan daitezke. Ur ez kutsatuetan oreka bat dago landare eta animalien artean, baina hau apurtu egiten da uretan zenbait material berri agertzen badira. Horrela espezie batzuk desagertu egiten dira eta beste batzuk zenbaki handietan ugaltzen dira. Agertzen diren espezie batzuk ekosistema aldatu ditzakete, inbaditzaileak deritzonak.
Itsasoa gaur egun munduko zabortegia da, beraz, etorkizunean efektu negatibo handiak ekarriko dizkigu. Kostako area gehienak kutsatuak daude ur beltzen, substantzia kimiko, zaborra, petrolio eta sedimentuen bidezko deskargak direla eta.