130 likes | 307 Views
Euskadi tabako-kerik gabe 2012ko apirila. 1. Proiektuaren definizioa. “ Euskadi tabako-kerik gabe ” izeneko proiektua OMEk diseinatutako MPOWER estrategian oinarritzen da, tabako-kontsumoaren prebalentzia murrizteko xedez.
E N D
1. Proiektuaren definizioa “Euskadi tabako-kerik gabe” izeneko proiektua OMEk diseinatutako MPOWER estrategian oinarritzen da, tabako-kontsumoaren prebalentzia murrizteko xedez. Osasun Publikoko Zuzendaritzak, Osakidetzarekin lankidetzan, MPOWER planean proposatutako neurriak garatu ditu, hain zuzen ere, tabakoa uzteko laguntzaren eskaintzari dagozkionak. Proiektuak Euskadiko sistema sanitarioa finkatu nahi du, osasuna sustatzeko eta prebenitzeko jardueren artean, tabakismoaren prebentzioa eta erretzaileei tabakoa uzteko laguntza sustatu ditzan.
2. Programaren helburuak Erretzaileek tabakoa utz dezaten bultzatzea, eta bereziki tabakismoaren prebentzioan eta erretzaileen laguntzan eragitea. Lehen Mailako Atentzioan erretzeari utzi nahi dioten pertsonek tabako-mendekotasuna gainditzeko programetan parte hartzeko eskaintza eta irisgarritasuna hobetzea. Tratamendua LMAko zentroetako kupo guztietan eta ordutegi osoan eskainiko da. Lehen Mailako Atentzioko osasungintzako langileen prestakuntza bateratua, osasun-aholkuei eta tabakismoaren tratamenduari dagokienez. Osasun-aholkuei eta motibazioaren kudeaketari buruzko sentsibilizazioa eta prestakuntza Atentzio Espezializatuko profesional sanitario guztientzat. AEtik jarduera-ildoak zehaztea. Osakidetza Sarearen kanpoko profesional sanitarioen sentsibilizazioa eta prestakuntza osasun aholkuen inguruan. Esku-hartzea monitorizatzea emaitzak ebaluatzeko eta tabakismoan esku-hartzea birbideratzeko.
Programari lotutako esku-hartzea eta bere garapena Programak aldibereko sei jarduera-ildo ditu: 1. ildoa. Lan-taldeak sortzea, laguntza-materiala berrikusteko eta eguneratzeko eta adierazleak ezartzeko. 2. ildoa. Profesional sanitarioentzat tabakoaren inguruan esku hartzeko prestakuntza- programaren diseinua. 3. ildoa. Lehen Mailako Atentzioan esku-hartzea hedatzea. 4. ildoa. Atentzio Espezializatuan tabakoaren inguruko esku-hartzea abiarazteko estrategiak hedatzea. 5. ildoa. “Kronikotasunaren erronkari aurre egiteko estrategiaren” proiektu estrategikoekin koordinatzea. 11 proiektua. O-sarean Osasun Aholkua, tabakismorako tratamenduan dauden pazienteen jarraipena egiteko. 3 proiektua. Norbere zaintza eta pazientearen heziketa. Tabakismoaren aurkako taldekako tratamendurako paziente aktiboak prestatzeko esperientzia pilotua. 6. ildoa. Programaren monitorizazioa eta ebaluazioa.
1. ildoa. Lan-taldeak Tabakismoaren tratamendua laguntzeko materialen taldea. Helburuak: Erabilgarri dauden materialak berrikustea eta eguneratzea Egindako atazak: 2 gida eta 5 triptiko aukeratzea eta eguneratzea Gauzatzen ari diren atazak: Materialak argitaratzea eta hedatzea Egiteko dauden atazak: Atentzio Espezializatuko materiala berrikustea eta prestatzea Adierazleen Taldea Helburuak: Prozesu- eta emaitza-adierazleak ezartzea esku-hartzearen garapena ebaluatzeko Egindako atazak:Esku-hartzearen datuak erregistratzeko Osabide-LMAn korporazio-formularioak lantzea eta hedatzea Gauzatzen ari diren atazak:Programari lotutako aspektuak monitorizatzeko eta ebaluatzeko aukera emango duten adierazleen panela lantzea
2. ildoa. Tabakoaren inguruko esku-hartzerako prestakuntza-programa Helburua: - Profesional sanitarioak gaitzea eta osasun-aholkuaren garrantziaz sentsibilizatzea. - LMAko profesional sanitarioak gaitzea osasun zentro eta lehen mailako atentzioko unitateetan (LMAU) tabakismoaren aurkako banakako eta taldekako tratamendua eskaini dezaten. Nork egina: Osakidetzako LMAko profesional adituen taldeak PRESTAKUNTZA EKINTZAK Osasun aholkua Banakako tratamendua Taldekako tratamendua
2. ildoa. Tabakoaren inguruko prestakuntza-programa Erretzeari uzteko Osasun Aholkua Helburuak: - Osasun arloko profesionalak osasun-aholkuaren garrantziaz sentsibilizatzea - Profesional sanitarioak gaitzea osasun-aholkuak eman ditzaten Egindako atazak: - Bideo argigarri bat sortzea: http://www.intervencionentabaquismo.net/ - Bideoa Lehen Mailako Atentzioan zabaltzea (gonbidapen pertsonalizatuak bidaltzea, Osabiden oharrak argitaratzea, zentroetara posterrak bidaltzea eta saio klinikoak antolatzea, Osakidetzako intraneten txertatzea) - Bideoa Atentzio Espezializatuan zabaltzea - OSALANeko profesionalei bideoa erakustea - Sarekoak ez diren profesional sanitarioei bideoa erakustea profesionalen elkargoen bitartez Osasun eta Kontsumo Sailaren Web gunean bideoa txertatzea:http://www.euskadi.net/tabakismoa
2.ildoa. Tabakoaren inguruko prestakuntza-programa Tabakismoaren aurkako banakako tratamendua Helburua: LMAko mediku edota erizainak tabakismoaren aurkako banakako tratamendua egiteko gaitzea Egindako atazak: - Q4 eta Q5 oinarrizko osasun-eremuetako osasun zentro bakoitzean erreferente izango diren 2 profesionalen prestakuntza - Q3, Q2 eta Q1 oinarrizko eremuetako gainerako zentroetan erreferente izango diren 2 profesionalen prestakuntza-eskaintza - Tabakismoan erreferente izango diren profesionalen prestakuntza Osakidetza sareko zentro guztietan Egiteko dauden atazak: Osakidetzako profesional guztiei prestakuntzaren eskaintza egitea, 2012ko LMAko osasun zentroetako kupo guztietan eskaintza bermatzeko - OSALAN bidez profesionalei prestakuntza eskaintzea
2. ildoa. Tabakoaren inguruko prestakuntza-programa Tabakismoaren aurkako taldekako tratamendua Helburua: LMAko mediku edota erizainak gaitzea taldekako tratamendua gida dezaten. Tratamendu horrek banakakoa osatuko du. Egindako atazak: - Prestatzaile-taldea trebatzea - Aurrez aurreko prestakuntzako programa bat egitea - Q4 eta Q5 oinarrizko osasun-eremuetako LMAU bakoitzeko 2 profesionalen prestakuntzaren hasiera Egiteko dauden atazak: Gainerako oinarrizko osasun-eremuetako LMAUetan 2 profesionalen prestakuntza amaitzea. 2012ko martxoa
2. ildoa. Tabakoaren inguruko esku-hartzearen prestakuntza-programa Prestakuntza hedatzea. 2011ko abendua
4. ildoa. Atentzio Espezializatuan (AE) esku-hartzea Helburuak: - Zerbitzu Erakunde bakoitzean erretzeari uztea helburu duten, egun martxan dauden eta aurreikusten diren jardueren egoera ezagutzea - AEan jarduera-ildoak ezartzea - Prebentzio- eta sustapen-ekintzak indartzea eta LMAn egindako ekintzekin koordinatzea Egindako atazak: - 13 Zerbitzu Erakunderekin egindako bilerak - Patologia edo mendekotasun asko duten pazienteen egoera berezietan tabakoa uzten laguntzeko ereduen ebidentziak bilatzea - Zerbitzu Erakundeetan bildutako informazioarekin AEko egoeraren mapa sortzea Egiteko dauden atazak: - Egoera berezian dauden pazienteentzat tabakoa uzteko esku-hartze eredua lortzea
5. ildoa. Kronikoen Estrategiaren beste proiektu estrategiko batzuekiko koordinazioa 11 Proiektua. O-Sarean Osasun Aholkua Helburua: Tabakismoaren aurkako tratamenduan dauden pazienteen jarraipena Egindako atazak: Tratamendua jasotzen ari den pazientea jarraitzeko protokoloa sortzea Osasun Aholkuari buruz erizaintzako profesionalak prestatzea. LMAn esperientzia pilotua abiaraztea Egiteko dauden atazak: Esku-hartzea hedatzea 3 proiektua. Norbere zaintza eta pazientearen heziketa Helburua: Tabakismoaren aurkako taldekako tratamendurako paziente aktiboak prestatzeko esperientzia pilotua. Egindako atazak: Proiektuaren arduradunarekin harremanetan jartzea jarduera-ildoak zehazteko Proiektu pilotuaren diseinua Egiteko dauden atazak: Abiaraztea
6. ildoa. Programaren monitorizazioa eta ebaluazioa. Helburua: Esku-hartzea monitorizatzea emaitzak ebaluatzeko eta tabakismoren aurkako esku-hartzea birbideratzeko. Egindako atazak: Profesionalek esku-hartzearen datuak erregistratzeko Osabide-LMAn korporazio-formularioak lantzea eta zabaltzea Programarekin lotutako aspektuak monitorizatzeko eta ebaluatzeko aukera emango duten adierazleen panela lantzea Egiteko dauden atazak: AEk esku-hartzearen datuak erregistratzeko korporazio-formularioak lantzea eta zabaltzea Osabide Globalen